Artxiboa

Uztaila, 2009 (r)entzako artxiboa

JACK PEÑATE: EVERYTHING IS NEW

2009(e)ko Uztailak 30 Korova Iruzkinik ez

JACK PEÑATE prentsa britainiarra pozten duen deskubrimendu horietariko bat da. John Lennon eta Johnny Rottenen arteko hibrido musikala noiz etorriko zain, Jack Peñate bezalako hypiak azaltzen dira tarteka musika eskena britainiarrean.

2007an, kritikaren oniritzia jaso zuen Matinee lana aurkeztu zuen Jack Peñatek. BBCn ohiko bihurtu zen diskoarekin baina Erresuma Batutik kanpo ez zuen inolako oihartzunik jaso. Esperotako ingelesen promesa ez zirudien bide onetik zebilenik.

Baina batzuetan pazientzia izan behar da fruituak ikusteko. Bere lan berria Everything is
New aurreko diskoa baino hobea da. Lanak ingeles poparen estiloa du baina kolore guztietako kantuak entzun daitezke.

Peñatek Tim Buckleyren bertsio ez- etsikor bat dirudi (Pull my Heart away,
eta Be the One, Body down
) lanetan, hiri inguruko doinu eta melodia bitxiz bustia. Baina batez ere musikari ipurterre eta geldiezin horietariko bat da Peñate. Funky eta Afrobeat doinuak ikertzen dihardu David Byrne
eta Vampire Weekend taldeen antzera. Everything is New albumaren, Tonight’s Today eta So Near lanetan David Byrneren itzala nabari da. Emaitza, distiratsua, optimista eta zeharo freskagarria da.

Categories: Musika Tags:

Riot Flesh kontzeptua

2009(e)ko Uztailak 29 Aiora Kintana Iruzkinik ez


Riot Flesh, ohiko erakustokietan jartzeko sorturiko marrazkiak berrerabiltzen dituen kamiseta bilduma bat da. Irudi hauek, indar handia hartzen dute Kamiseta bilakatuta eta ilustrazio mugikor gisa uler daitezke.

Rosa Parma artistak pare bat urte daramatza serigrafia munduan lanean. Teknika honek euskarri ezberdinetan irudiak gainjartzeko aukera ematen dio egileari.

Kamisetekin batera artistak, kolorezko metakrilato gainean eginiko lanak aurkezten ditu, metal itxura industrialdun marrazkiekin. Irudi hauek “Riot Flesh” kamiseta bildumaren inspirazio iturri izan dira, antzekotasunak egonik bien artean.

Erakusketak FUERZA VITAL aldizkaria eta Elbis Rever eta Kale Nagusiko DJ Sound Sister taldeekin batera aurkeztuko da Bilboko M3 espazioan uztailaren 30ean arratsaldeko 20,00etan.

Argazkiak: Luis Fierro

Categories: Moda, Musika Tags:

Barcode beats: Supermerkatuan galdurik

2009(e)ko Uztailak 28 Korova Iruzkinik ez

Usainik gabeko gauzen usaina (agian) ez dugu inoiz jakingo nolakoa den, baina gauzek duten soinua nolako den jakitea posible dugu orain.

Barcode Beats supermerkatuetako produktuei etekinik handiena ateratzeko tresna bat da: produktuen barra-kodea irakurriz soinua erreproduzitzeko gailua. Beraz scanner honekin, supermerkatuetako apalatekietako jakiek bizia hartu eta kantu berriak egiten lagunduko dizu. Ez dago sormen trabaketa aitzakiarik jada, hurrengo diskoa prestatzeko orduan, esne kutxa batek edo ilar lata batek soinu berriak ekarriko dizkizu.

Zorteduna zara oraingoan!

Categories: Musika Tags: ,

SEM RUBIO: PHOTOSKATE

2009(e)ko Uztailak 27 Korova Iruzkinik ez

Sen Rubio 32 urteko argazkilari katalanak, lesio baten ondorioz bere patinatzaile karrera profesionala alde batera utzi behar izan zuen.
Baina goibeldu beharrean, oholtzaren beste aldetik skate munduari loturiko argazkiak ateratzeari ekin zion.
Bartzelonako GrisArt argazkilaritza eskolan ikasi zuen Senek eta patinaren artean buru belarri sartu da lehen eskuko esperientziaz baliatuz. Zuri beltzezko argazkiak dira bere lanean nagusi, mugimendua bilduz aire akrobazia, erretratu zein paisaietan. Bere biziko garrantzia du argiaren tratamenduak irudiak sortzeko orduan. Horren adierazgarri dira bere webgunean biltzen dituen argazkiak.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

MAJOR LAZER: GUNS DON’T KILL PEOPLE…LAZERS DO

2009(e)ko Uztailak 24 Korova Iruzkinik ez

MAJOR LAZER Diploren azken zorakeriaz beteriko lana da.
Funk brasildarraren berpizkundean buru belarri lanean ibili ostean (CSS, Bonde do Rôle) jamaikarako bidea hartu du artistak. Bertan, dancehall musikari loturiko Elephant Man, T.O.K., Lexxus, Ward 21, Busy Signal, Gyptian, Turbulence edo Vybez Cartel bezalakoakin bildu da.

MAJOR LAZER Diplo eta Switch-ena arteko elkarlanaren ondorioa da. Musikariek jamaikar musika eta jazz brasildarraren arteko nahasketa egin dute. Hip hop, breakbeats oinarriak, regge soinuak, loopak eta surf gitarrak dantzarako giroa pizten dute Diploren 13 kantuetan.

Hold the line MAJOR LAZER diskoaren lehen single-a da eta funk eta westerraren arteko doinuak nahasten dira Santi Gold eta Mr. Lexen ahotsen artean. Baina bilduma honek, 40 minututan, denetariko musika estiloak jorratzen ditu; reggaea (Can’t stop now, Cash Flow kantuetan), hip hopa gansta ukituekin (Bruk out) zein drum n’ bassa-ren (What U like, When U hear the Bassline) hotsak.

MAJOR LAZER lanean Diplok Lee Perryrekin estudioan musika tresnaz inguraturik, zoramenezko gauak pasa dituela dirudi.

Categories: Musika Tags:

ZINEMA ETA GAZTE SUBKULTURAK 70. HAMARKADAN. PUNK-A ERRESUMA BATUAN

2009(e)ko Uztailak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Uztailak 25a bitartean Zinema eta Gazte subkulturen inguruko zikloa abian izango da Gasteizko Montehermoso Kultur Gunean. Ziklo honetan 70. hamarkadan Erresuma Batuan bizi izandako Punk mugimenduaren jaiotza aztertuko da, dokumentazio eta fikziozko hainbat filmetan zehar. Ondorengo filmak proiektatuko dira Montehermosoko lorategian ostiral eta larunbatean gaueko 22.30etan:

uztailak 24
CHA CHA, Herbert Curiel (1979), 99′.
uztailak 25
JOY DIVISION, Grant Gee (2007), 96′.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

THIS FUCKING BODY PLAYS JAZZ MUSIC

2009(e)ko Uztailak 23 Carol Marin Iruzkinik ez

Udako gauzarik onena, duda gabe, udako planak egitea da. Ideia honi jarraituz, ezin galduriko parada dugu, uda giro atseginean, Donostiako Heineken Jazzaldia.

Jaialdi honekin bat eginik, eta hiriko giroa berotze asmoz, Noventa Gradosek Gorputza programaren baitan, This Fucking Jazz Music Rocks erakusketaren bigarren zatia ekoiztu du. Erakusketak bertoko eta kanpoko artisten ekarpena biltzen du, bi kontzepturen inguruan: Gorputza eta Jazza.

Parte hartzen duten artisten zerrenda honako hau da: A Little Beat (Balentzia), Imanol Aizpuru (Beasain), Judas Arrieta (Beijing), Boss (Nagoya), Ulises Chamorro (Bartzelona), Luisa Chillida (Donostia), Mikel Daverat (Baiona), Esther Gebauer (Aachen), Iongofrolo (Donostia), Lamono (Barcelona), Laszlo (Donostia), Mischa Canibal (Donostia), NoColor (Donostia), Ander Oliveira-Fotolito (Donostia) Jorge Primo (Donostia), Savage Girl (Bilbo), Staf Magazine (Malaga), Laura Zorrilla (Donostia), Patxi Zapirain (Donostia).

Inaugurazio ekitaldian jai giroa indartzeko musika izango da nagusi. Ostiralean Iruñako Horthy taldeak zuzenekoa eskainiko du eta La Terrazza Mario Maquedako dj-ak dantzarako giroa piztuko du. Ondoren 23,00etan Akerbeltzen segituko du festak, Korova Dj-en fucking set indartsuarekin.

Bihar dugu hitzordua!

Irailaren 12ra arte ikusgai izango da This Fucking Jazz Music Rocks erakusketa.

Categories: Musika Tags: ,

Hots! Paisaia soinuen mintzoa

2009(e)ko Uztailak 22 Aiora Kintana Iruzkinik ez

HOTS! Paisai Soinuen irratiaren webgunea, Artelekuko medialab-en egitasmo interesgarrri bat da. Proiektua, SOINUMAPA.NET Euskal Herriko Soinu Maparekin elkarlanean egin da.

Soilik webgunean oinarritutako online irrati honek, hilean podcast bat argitaratzen du. Beren helburua paisai soinuen ideia ahal eta zentzu zabalenean lantzen duten izaera desberdineko soinuzko lan zenbait erakustera ematea da. Bertan, soinu konposizioak, elkarrizketak, soinuzko dokumentariak, artxiboak edo soinuzko postalak topatu daitezke, denak libreki entzungai eta deskargatzeko moduan.

Jadanik 17. podcast-a publikatu dute, Tom Jonson konpositore minimalista Ipar Amerikarrari eginiko elkarrizketa bilduz.

Categories: Musika Tags:

Bruselako Diseinu Foroa

2009(e)ko Uztailak 22 Aiora Kintana Iruzkin 1

Irailaren 10tik azaroaren 2ra bitartean ospatuko den Bruselako Diseinu Foroak sormen munduari loturiko profesionalentzako bilgune izan nahi du.
Bertara hurreratzen direnek erakusketak, hitzaldiak eta produktuen diseinu berrienak ikusteko aukera izango dute.

Urtero jaialdi honek bi gai hartzen ditu hizpide. Aurtengoan, paketatze diseinuari nola ahalik eta etekinik handiena (era jasangarri batean) nola atera eta europar diseinu lehiaketak izango dira mintzagai.

Foroa diseinu munduko profesional, enpresa jabe, irakasle, ikasle, editore, kazetari, arkitekto, barne diseinatzaile, diseinatzaile grafiko, publizista, diseinu-ikuskatzaile eta bestelako jendeari zuzendua dago.

Ekimen honekin, Bruselak, Europa eta mundu mailako erreferentzi puntu izan nahi du Diseinu mailan.

Categories: Sailkatugabeak Tags:

Super Pop. Lotura, traste, oroitzapen

2009(e)ko Uztailak 21 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Hiru zatitan banatzen den proiektua artistikoa da Super Pop. Alde batetik, arte lantegi bat, bitan banaturiko erakusketa ( Ignacio Aldecoa Kultur Etxea eta Gasteizko Foru Artxibategiaren artean) eta Abisal Espazioan aurkeztuko den katalogo-bilduma batek osatzen du proposamen hau.

Ekimenak generazio taldeei buruzko hausnarketa egin nahi du (ideologia, pentsaera, oroitzapen), beraien arteko lotura amankomunak bilatuz.

Jon Elortza, Alain M. Urrutia, Karlos Martinez B., Damaris Pan, Aratz Frikuno, David de las Heras, Xabier Anunzibai “xtrm”, María Rodriguez, Koldo Tellaetxe, Noemi Iglesias, Marta López, Vicky Trespando eta Kemen Iruretagoiena Labeaga artistak, Edu Hurtado eta Haizea Barcenilla komisarioak bezala, larurogehiko hamarkadan jaio dira, eta ondorioz, generazio talde berdinaren parte izan beharko lukete.
Erakusketan ikusgai dauden lanak lantegian sorturiko ezin egonaren ondorio dira. Artistak, haurtzaroaz, oroitzapenez eta talde baten parte, edo ez, izateaz mintzatzen dira Super Pop erakusketan. Beraien iraganak etorkizuna eraikitzeko orduan ba ote duen eraginik hala ez. Era berean, lantegian sorturiko dokumentazioa ere ikusgai izango da.

Categories: Sailkatugabeak Tags: