Orrialde nagusia > Artea, Comic, Musika > ‘Ia Dena’ren aurkezpena

‘Ia Dena’ren aurkezpena

Joan den ostiralean ekainak 19 Bilboko Anti liburudendan Jon Mantxiren “IA DENA: KOMIKI BILDUMA 1997-2007″ aurkeztu zen.

Zumaiarrak 10 urteko ibilbidea 100 orrialdetan laburbiltzen du komiki liburu honetan, euskara hutsez eta umorez beterik. Eguneroko gaiak “ikuspegi pertsonal batetik landuak, ironia garratza eta absurduaren mugetan” azaltzen dira egilearen esanetan.

Ekitaldian, Mursegoren (Maite Arroitajauregi) lehen diskoa “Bat” zuzenean entzuteko aukera ere izan genuen. Soinu aberats eta pertsonalak biltzen ditu lan honek, musika tresna anitzekin konbinatuak. Bestek beste; teklatua, txeloa, bibolina zein ukeleelea bezalako tresnak jotzen ditu Maitek, ondoren ordenagailuaren laguntzaz konposaketa dirdiratsuak sortuz.

Paregabeko giroa sortu zen Anti liburudendan eta ekitaldia biribiltzeko Mantxik Mursegorekin batera komiki bat errezitatu zuen doinu goxoz.

Egun berean, Kiko Pérez “Quizá sea un buen momento para empezar otra vez” interbentzioa ere aurkeztu zuen Antiko fatxadan.

Categories: Artea, Comic, Musika Tags: , ,
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.