THE GOSSIP: MUSIC FOR MEN
Beth Ditto venus oso bat da, XXL neurriko Madonna punk baten itsura du, eta jainkosa baten gisa mugitzen da. The Gossip taldeko kide honek bere aldaka kurbadunak Brace Paine eta Hannah Blilie taldekideekin banatzen ditu. Taldeak, Music for Men izenburupean bere laugarren disko luzea aterako du Ekainaren 23an. Rick Rubinek ekoizturiko disko hau, Malibuko Shangri La estudio opetsuetan grabatu dute, Bob Dylan eta The Band-en gotorlekuan alegia.
Harrigarria da talde honek fama lortu duela 2006tik diskorik atera gabe. Bere azken diskoa Standing in the Way of Control izan zen eta ondoren Standing in the Way of Control eta Listen up! singleak atera zituzten.
Taldearen norabide berria Yeah Yeah, Yeahs-en bide bedetik ez ote dabilen susmoa dugu electro-rock kutsuzko kantuekin. Baina Ditto berezia da eta ziurrenik bere apartekotasuna mantentzen segituko du.
Music for Men-en lehendabiziko singelak zapore arraroa uzten digu: Heavy Cross kantuak Standing in the Way of Controlen antz handia dauka eta Rubinen riff soinu rokeroak nabariak dira.
Azkeneko disko honek, soinu konpaktu eta landuak bilatzen ditu baina bilaketa honetan jatorrizko taldaren garaje doinuak apaldu eta zapuztu egiten dira nolabiat. Vertical Rythm edo Eight Wonder abestietan indartsu ekiten dio Beth Dittok baina agian banakako single diskoak Disko luzeak baino txukunagoak dira The Gossipen kasuan.
by: Korova

Zuen iritziak