Asteko diskoa: DANGER MOUSE & SPARKLEHORSE: DARK NIGHT OF THE SOUL
Urteko diskorik polemikoa izan zitekeen hau baina ez bere baitan duen edukiarengatik… ez duenarengatik baizik. Night of the Soul Danger Mouse, Mark Linkous (Sparklehorse) eta David Lynch zinemagilearen artean eginiko multimedia proiektu bat da. Zinemagileak, Mouse eta Linkous-ek Frank Black, Iggy Pop, Flaming Lips eta Vic Chesnutt bezalako artistekin kolaborazioan eginiko 13 abestientzako argazki liburu bat sortu du. Arazoak hortik azaldu ziren EMI diskoetxeak proiektua ezin argitaratu zitekeela esan zuenean.
Lynchek proiektuaren defentsari bakarka ekin zion eta azkenik Dark Night of the Soul musika gabeko argazki liburu gisa kaleratuko da. Danger Mousek humore puntua ematen dio liburuari, hots, liburuak CR-R bat dakar opari, “nahi duzunarentzat” erabilgarria dena, baina misteriotsuki liberatua (Interenten) izan den disko debekatua eskuratzeko gonbidapena hor dago.
Lege kontuak alde batera utzita Dark Night of the Soul proiektua moztu izanaren pena dugu: Mouse eta Linkousek bilduriko 13 piezak egungo rock alternatiboaren perfektutasunaren isla dira, eta guztiz dohain daude… Flaming Lipsen alde goibela Revenge kantuan, Gruff Rhysen psikodelia eztia Just Waren edo Stroke Julian Casablancasen itzulera Little Girl kantua, EMI diskoetxeaz oroitzeko hiru adibide baino ez dira.
Dark Night of the Soulen, Black Francis bizitu egiten da Angel’s Harp kantuarekin,
Iggy Popek orro egiten du Pain lanean eta James Mercerek (The Shins) gazi-gozoa den Insane Lullaby kantuarekin hileak puntan jarratzen dizkigu. David Lynchek bi pieza Surrealistetan esku hartzen du (Star Eyes eta Dark Night of the Soul) Mouse eta Linkous-ekin batera. The Man Who played God kantu zimurtsuarekin Suzanne Vegaren itzulera dator. Mark Linkous bera ere country folk estiloan eginiko flirt batekin (The Cardigans tadeko Nina Persson-ekin) zerrendaratzen da, Vic Chesnutten Grim Augury, doinu psikodelikoekin batera. Azkenik, Jason Lylek bi balada eskaintzen dizkigu Everytime I’m with You eta Jaykub.
Kantu guztietan Danger Mousen esku ona ageri da, mozketa, konponketa eta berotasuna eskainiz eta kantuak goren mailara eramanaz.
Hilabeteko diskoa litzateke argitaratuko balitz baina ez da hala izango…Badakizu zer egiteko asmoa dugun guk opariz datorren CD-Rarekin?
diskoaren kantak zoragarriak dira benetan!