ROCKET MAGAZINE
Ez zaituztegu engainatuko: “Rocket Magazine” tendentzietan oinarritzen den beste aldizkari bat da. Denok ezagutzen dituzue horren antzeko beste hainbat aldizkari, “Rocket” hamaikagarrena dugu zerrenda horretan. Kultura garaikideari buruzko magazine honek musika, moda, arkitektura, zinema, diseinua, argazkilaritza… uztartzen ditu bere baitan. Bizirauteko gizaki postmodernoarentzako kit-a eskaintzen digu, krisiak jotako mundu honetan.
“Rocket” bi edizio paralelotan banatzen da: paperezko edizioan, munduko gauza onenen gisara, dohain, eta Interneten, irekian, itxura eraberrituta. Bartzelonan editatzen den aldizkari honek aste honetan Euskal Herrian banatzeari ekingo dio (oraingoz Iruñea eta Donostia dira zorionekoak); horren aitzakian, ekainean zehar bi hiri horietan festa andana egiteari ekingo diote.
Ordenagailuko saguaz klik eginez, “Rocket”-en webguneak izugarrizko material oparoa jartzen du zure eskuetan: André Balazs, Isabel Coixet, Sito Mújica, James Marsh, Kindle-ren e-book iraultza, Nicolás Vaudelet, Arabology, Peaking Lights, Mendetz, Roberto Piqueras, LOOP Jaialdia, Helmut Newton, Hedi Slimane… Ez zara bazter batean geldituko; “Rocket” aldizkaria poltsikoan Terminator baino jantziago ibiliko zara hemendik aurrera inaugurazio eta erakusketetan.
by: korova

Zuen iritziak