Artxiboa

Ekaina, 2009 (r)entzako artxiboa

Tiovivo jaia

2009(e)ko Ekainak 30 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Mary Poppinsen filme batetako eskenatokian bageunde bezala, joan den igandean Bilboko Doña Casilda Parkean Tiovivo jaia ospatu zen. Ekimen honen antolaketa Garabat eta Concept Councileko lagunen esku egon zen. Guztira, hogeitamarren bat lagun biltzea lortu zuten pasteltxo, otarteko eta koktel inprobisatu artean.

Parte hartzaile ausartenak XX.mende hasierako jantzi eta jakiak ekartzen ausartu ziren, garaiko pic-nic-ak imitatzeko esperoan.

Bitartean, parkeko zaldiko-maldiko zaharrean Alaskaren azken diskoko doinuak entzuten ziren, eta aldizka, hogeitamarren bat urteko partaide multzoak salto egiten zuen egurrezko zaldikoetara.

Arratsaldeak ordea, zorigaiztoko ezusteko bat izan zuen festak aurrea egin ahala; euri zaparrada mardula. Dena den, igande arratsalde hartan lasaitasun eta giro ona nagusitu zen bertara urreratu ziren lagunen artean.

Categories: Bitxiak, jaialdiak Tags:

Itsasoa denona delako: Surfrider Foundation

2009(e)ko Ekainak 25 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Jar zaitez egoera honetan: Hendaia, Zarautz edo Mundakako hondartza batean zaude eta surf taulari argizaria eman berri diozu. Bat-batean, olatua harrapatu zain zaudela, Kelly Slater edo Aritz Aranbururen pare, plastikozko poltsa, zigarro-mutxikin eta ur botilaz inguratua aurkitzen zara… Ez da bidezkoa ikuspegi hau.

Hondartzen zainketa eta mantenua ez da alde batera utzi beharreko kontua, nahitaezkoa da, zabortegi bihurturik ikusi nahi ez baditugu gure inguruak. Urtero, milaka tona zabor pilatzen dira hondartzetan, eta zikin hauek, denon etxea zikintzen dute. Hondartza eta kostaldea denon gozamenerako tokia dela sinetsita eta arduraturik Surfrider Foundation erakundeak urteak daramatza lanean.

Surfrider 1984.urtean Kalifornian sorturiko GKE bata da. Egun, 50.000 kide ditu eta AEB, Kanada, Puerto Rico, Argentina, Brasil, Peru, Australia edo Japoniako talde ezberdinen laguntza jasotzen du.

Europan, Surfrider Europe da Surfrider Foundationen bozeramailea, eta 1.000 partaiderekin Biarritzen du egoitza nagusia. Erakundeak, 4000 borondatezko lankide, 30 lantalde (lurralde ezberdinetan banatuak) eta 12.000 laguntzaile ditu. Ekintza eta lan ezberdinak garatzen dituzte Surfriderrekoek Europako kostaldean zehar. Beraien ekimenak, alor ezberdinetan gauzatzen dituzte; alde batetik, ikuspuntu pedagogikoa garatzen ahalegintzen dira, besteak beste, erakusketak, kultur proiektu zein kirol jardunaldiak sustatuz. Zuzenbidearen alorrean, ingurugiroari dagozkion legeen inguruko aholkularitza lana egiten dute eta jendearen partaidetza bultzatzeko hondartzen garbiketa, uraren analisia, zein hondakinen lagin bilketak gauzatzen dituzte. Surfrider Europe taldeko kideek, beraien ekimen guztiak dokumentatzen dituzte Webgunean eta bereziki gomendatzen dizuegu bertara bisita egitea.

Bideosormenaren festa

2009(e)ko Ekainak 24 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Bihar emango dira jakitera EITB Kulturak antolatutako IV. Bideosormen Lehiaketako saridunen izenak,EITBren Bilboko egoitzan egingo den ekitaldian. Sormena eta festa uztartuko dituzte.

Ostegun honetan, ekainaren 25ean, Bideosormeneko EITB Kultura Sarien laugarren edizioa ospatuko da arratsaldeko 19:30tik aurrera. Ekitaldia Multibox aretoan izango da, EITBko Bilboko egoitza berrian. Euskal Herriko Unibertsitatearen kolaborazioarekin antolatutako ekitaldia da eta Euskal Herriko kultura munduan oso ezagunak diren hiru erakunderen esku eskaintzen dira sariak: Montehermoso, Arteleku eta BilbaoArte.

Euskal Herriko kultur eragile nagusienen ekimena dira EITB Kultura Sariak eta laugarren edizio hau EITB Kultura saioaren 200. programarekin batera ospatzen da. “EITB Kulturak” lau denboraldi eman ditu musika, antzerkia, zinea, dantza, diseinua eta arkitektura munduetan murgilduz ETBko gauetan. Omenaldi moduan, saio berezi bat prestatu dute zeinean programatik pasa diren aurpegirik ezagunenen partaidetza izan duten.

Azkeneko hilabetetan, “EITB Kulturak” bideosornezko lan ugari jaso ditu eta banaka emititu izan dira asteroko “EITB Kultura” saioan. Danak Euskal Herrian geroz eta nabariagoa den bideo profesionaltasunaren isla dira, baina epaimahaiak 9 irabazle baino ezin izango ditu aukeratu, hiru lehiaketako kategoria bakoitzeko: animazioa, bideosromena eta narrazioa. Epaileak UPV/EHU, Montehermoso, Arteleku eta BilbaoArte erakundetako profesionalak dira eta lan zaila izango dute irabazleak aukeratzeko orduan. Bederatzi laburmetraia irabazleak sari banaketan zehar proiektatuko dira.

Sarien irabazleek euren aldetik, ez dute bakarrik saria dirutan irabaziko, beren lana BilbaoArte, Monterhemoso edo Arteleku bezalako erakundeetan jarraitzeko aukera ere izango baitute. Gainera, beharrezkoa duten guztia erraztuko zaie bigarren lan bat ekoiztu dezaten Euskal Telebistan emititzeko. Amaitzeko, oparitxo bat, 5×8 talde artistikoak kamiseta bereziak prestatu ditu irabazleen artean banatzeko.

Muntel musika-taldeak girotuko du ekitaldia, eurek izango baitira datorren denboraldirako programaren sintoniaren egileak. Bideosormeneko EITB Kultura Sariak Euskal Herriko bideo sortzaileen lana bultzatzeko helburuarekin antolatzen dira, batez ere sortzaile gazteen ibilbide profesionala aberasteko. Ekitaldian, bideo sormenezko profesionalak eta bestelako artista eta kultur eragileak egongo dira presente.

‘Ia Dena’ren aurkezpena

2009(e)ko Ekainak 22 Aiora Kintana Iruzkinik ez

Joan den ostiralean ekainak 19 Bilboko Anti liburudendan Jon Mantxiren “IA DENA: KOMIKI BILDUMA 1997-2007″ aurkeztu zen.

Zumaiarrak 10 urteko ibilbidea 100 orrialdetan laburbiltzen du komiki liburu honetan, euskara hutsez eta umorez beterik. Eguneroko gaiak “ikuspegi pertsonal batetik landuak, ironia garratza eta absurduaren mugetan” azaltzen dira egilearen esanetan.

Ekitaldian, Mursegoren (Maite Arroitajauregi) lehen diskoa “Bat” zuzenean entzuteko aukera ere izan genuen. Soinu aberats eta pertsonalak biltzen ditu lan honek, musika tresna anitzekin konbinatuak. Bestek beste; teklatua, txeloa, bibolina zein ukeleelea bezalako tresnak jotzen ditu Maitek, ondoren ordenagailuaren laguntzaz konposaketa dirdiratsuak sortuz.

Paregabeko giroa sortu zen Anti liburudendan eta ekitaldia biribiltzeko Mantxik Mursegorekin batera komiki bat errezitatu zuen doinu goxoz.

Egun berean, Kiko Pérez “Quizá sea un buen momento para empezar otra vez” interbentzioa ere aurkeztu zuen Antiko fatxadan.

Categories: Artea, Comic, Musika Tags: , ,

THE GOSSIP: MUSIC FOR MEN

2009(e)ko Ekainak 19 Korova Iruzkinik ez

Beth Ditto venus oso bat da, XXL neurriko Madonna punk baten itsura du, eta jainkosa baten gisa mugitzen da. The Gossip taldeko kide honek bere aldaka kurbadunak Brace Paine eta Hannah Blilie taldekideekin banatzen ditu. Taldeak, Music for Men izenburupean bere laugarren disko luzea aterako du Ekainaren 23an. Rick Rubinek ekoizturiko disko hau, Malibuko Shangri La estudio opetsuetan grabatu dute, Bob Dylan eta The Band-en gotorlekuan alegia.

Harrigarria da talde honek fama lortu duela 2006tik diskorik atera gabe. Bere azken diskoa Standing in the Way of Control izan zen eta ondoren Standing in the Way of Control eta Listen up! singleak atera zituzten.

Taldearen norabide berria Yeah Yeah, Yeahs-en bide bedetik ez ote dabilen susmoa dugu electro-rock kutsuzko kantuekin. Baina Ditto berezia da eta ziurrenik bere apartekotasuna mantentzen segituko du.

Music for Men-en lehendabiziko singelak zapore arraroa uzten digu: Heavy Cross kantuak Standing in the Way of Controlen antz handia dauka eta Rubinen riff soinu rokeroak nabariak dira.

Azkeneko disko honek, soinu konpaktu eta landuak bilatzen ditu baina bilaketa honetan jatorrizko taldaren garaje doinuak apaldu eta zapuztu egiten dira nolabiat. Vertical Rythm edo Eight Wonder abestietan indartsu ekiten dio Beth Dittok baina agian banakako single diskoak Disko luzeak baino txukunagoak dira The Gossipen kasuan.

by: Korova

Categories: Musika Tags:

“BASURA” ERAKSUKETA: DBR EXPO @ SLIDE SHOP

2009(e)ko Ekainak 17 Korova Iruzkinik ez

Ekainaren 5 geroztik Iruñeko Slide Shop aretoan DBR taldearen “Basura” erakusketa ikusgai dago. Talde honetako partaideek (Pin, Imse, Onzo, Gero, Saoka y Mosto), kaleko hormak eta espraiak alde batera utzi eta zarama edukiontziak artelan gisa landu dituzte. Iruñako kaleetan zehar lanean diharduten sortzaile independiente hauek, graffiti, ilustrazio, arte grafiko, musika zein bideo alorrean aritzen dira.

“Basura” erakusketa Iruñeko Tafalla kaleko 38 zenbakian ikusgai izango da uztailerarte. Etor zaitez bisitatzera!

by: korova

Categories: Artea, Diseinua Tags: , ,

Asteko diskoa: DANGER MOUSE & SPARKLEHORSE: DARK NIGHT OF THE SOUL

2009(e)ko Ekainak 12 Korova Iruzkin 1

Urteko diskorik polemikoa izan zitekeen hau baina ez bere baitan duen edukiarengatik… ez duenarengatik baizik. Night of the Soul Danger Mouse, Mark Linkous (Sparklehorse) eta David Lynch zinemagilearen artean eginiko multimedia proiektu bat da. Zinemagileak, Mouse eta Linkous-ek Frank Black, Iggy Pop, Flaming Lips eta Vic Chesnutt bezalako artistekin kolaborazioan eginiko 13 abestientzako argazki liburu bat sortu du. Arazoak hortik azaldu ziren EMI diskoetxeak proiektua ezin argitaratu zitekeela esan zuenean.

Lynchek proiektuaren defentsari bakarka ekin zion eta azkenik Dark Night of the Soul musika gabeko argazki liburu gisa kaleratuko da. Danger Mousek humore puntua ematen dio liburuari, hots, liburuak CR-R bat dakar opari, “nahi duzunarentzat” erabilgarria dena, baina misteriotsuki liberatua (Interenten) izan den disko debekatua eskuratzeko gonbidapena hor dago.

Lege kontuak alde batera utzita Dark Night of the Soul proiektua moztu izanaren pena dugu: Mouse eta Linkousek bilduriko 13 piezak egungo rock alternatiboaren perfektutasunaren isla dira, eta guztiz dohain daude… Flaming Lipsen alde goibela Revenge kantuan, Gruff Rhysen psikodelia eztia Just Waren edo Stroke Julian Casablancasen itzulera Little Girl kantua, EMI diskoetxeaz oroitzeko hiru adibide baino ez dira.

Dark Night of the Soulen, Black Francis bizitu egiten da Angel’s Harp kantuarekin,
Iggy Popek orro egiten du Pain lanean eta James Mercerek (The Shins) gazi-gozoa den Insane Lullaby kantuarekin hileak puntan jarratzen dizkigu. David Lynchek bi pieza Surrealistetan esku hartzen du (Star Eyes eta Dark Night of the Soul) Mouse eta Linkous-ekin batera. The Man Who played God kantu zimurtsuarekin Suzanne Vegaren itzulera dator. Mark Linkous bera ere country folk estiloan eginiko flirt batekin (The Cardigans tadeko Nina Persson-ekin) zerrendaratzen da, Vic Chesnutten Grim Augury, doinu psikodelikoekin batera. Azkenik, Jason Lylek bi balada eskaintzen dizkigu Everytime I’m with You eta Jaykub.

Kantu guztietan Danger Mousen esku ona ageri da, mozketa, konponketa eta berotasuna eskainiz eta kantuak goren mailara eramanaz.

Hilabeteko diskoa litzateke argitaratuko balitz baina ez da hala izango…Badakizu zer egiteko asmoa dugun guk opariz datorren CD-Rarekin?

Categories: Musika Tags: ,

Ziklopeak SerieBko erakusleihoan

2009(e)ko Ekainak 11 Aiora Kintana Iruzkinik ez

 

Bilboako Serie B denda Rodrik (irudimen handiz) egindako 48 zikloperi ostatu eman die Ekainak 10etik 27ra bitartean. Heroi, borrokalari eta hiltzailez osaturiko talde honek, dendako erakustokian elkar mutur-joka hasteko asmorik duten ez dakigu. Serie B-ren jabe egitea izango al da beraien asmoa? Ikusteko moduko erakusketa dudarik gabe.

Categories: Arropa, Artea, Moda, Sailkatugabeak Tags: , ,

DIESEL U:MUSIC RADIO

2009(e)ko Ekainak 11 Aiora Kintana Iruzkinik ez

DIESEL arropa marka bat da, baina aspaldidanik dakigu gaur egun arropa markek arropa erostea baino gehiago lortu nahi dutela guregandik. DIESELek Interneten bidez musika mundura salto egitea erabaki du U:MUSIC RADIO proiektuaren eskutik. On-line sarean emititzen duen nazioarteko irrati honek ,Londrestik, webgunean konektaturiko entzuleentzat, mugikorrez sintonizatzen dutenentzat zein DIESEL dendetako bezeroentzat emititzen du.

DIESEL:U:MUSICek bere programazioa komertzialak ez diren berriak zabaltzen oinarritzen du eta, talde komertzialen ordez, donetsiriko taldeak eta talde ezezagunak elkarrizketatzen ditu, mundu mailako musika jaialdien berri luze eta zabal emateko. Horretaz gain, erabiltzaile librez osaturiko komunitatea biltzen du DIESEL:U:MUSICek. Bertan, erabiltzaileek zein musika talde entzun eta zeini eskaini behar zaion laguntza erabakitzen dute, nazioarteko talde eta DJ sare mardula sortuz. DIESEL markak bira eta promozio lanetan laguntzen die hautatuei, bideo zein kontzertuak ekoizten lagunduz mundu mailan.

DIESEL:U:MUSICen partaide izan nahi baduzu, beraien webgunean sartu eta izena ematea baino ez duzu, erabiltzaile eta pasahitza sartuz… Hortik aurrerakoa zure esku dago. Zuk erabakiko duzu zein norabidetan zeharkatu nahi duzun musikaren ozeanoa. Ziur gaude SGAEko kideak kontu honen inguruan buruari bueltaka dabiltzala dagoeneko.

by: Korova

BALA GORRIA POP UP STORE BCN

2009(e)ko Ekainak 10 Carol Marin Iruzkinik ez

Bala hutsalak jaurtikiz konderrian

Ekimen subertsibo bat, guerrilla marketing tanta bat, produktu handi bat eta edukien kudeaketa egokia. Begibistan erraza dirudi ezta? Egun, krisi ekonomikoak eragindako, lehengai faltak, prekaritateak, eta ezegonkortatsunak nolabaiteko sormenaren berpizte izugarri bat eragin du gure inguruan. Egiten denaren ordez, nola egiten den baloratzen da orain, 70.hamarkadako Punk-aren Do it Yourselfen berdefiniziora buelta nolabait.

Kontzeptu hauetan oinarritzen da PopUPStoreSpain, eta beroni jarraiki Sharon Iturrik, Bartzelonan Ekainaren 5 eta 6an denda iragankor bat sortzeari ekin dio. Pop Up Storeren helburua merkatu berritzaileari pop up denden kontzeptua ezagutaraztea da, hots, marketing integralaren azken joera. Bezeroek markan barneratzeko eta atxekiteko aukera dute proposamen hauen bidez, denbora murriztu batean merkatuko azken produktu eta zerbitzuak ezagutuz.

Demoden duela gutxi argitaratu genuen bezala, Sharonen diseinuak Bartzelonako Grazia auzoko lokal baten aurkeztu ziren, publikoaren eta kritikaren onespen handiarekin. Zuen gozamenerako izango diren Pop up dendaren argazki batzuekin eta katalogo berriaren irudiekin uzten zaituztegu.
Saharon, etzazu tiro egiteari utzi.

Categories: Arropa, Moda Tags: , ,