
BULTZATZAILEAK
LiquidDocs Bartzelonako ikerketa eta sormen estudioak sormen lan garaikideak zabaltzea eta adierazpen artistiko berrizale eta berritzaileen diseinu eta produkzio prozesu berriak aurkeztea du helburu nagusi.
Noventa Grados Donostiako espazio anitzak, bestalde, moda, autore-bitxiak, artoy-ak, kosmetika, musika, sormen galeria eta ile-apaindegia batzen ditu.
PROIEKTUA
Ziklo berri bat. Aliantza bat. Helburu komuna. Uztartze abangoardista bat. Gorputza izena hartuko duen proiektuak gaur egungo proposamen abangoardistenak ekarriko dizkigu hurrengo 12 hilabeteetarako antolatu dituzten hitzorduetara; diziplina askotako ekitaldiak izango dira, gainera. Noventa Gradosek hartuko ditu ekimenok, eta artearekin, adierazpenarekin eta sentimenduarekin lotutako ekintzak ikusi ahalko dira bertan.
liquiDocsen eta Noventa Gradosen nahiek eta helburuek bat egitea ekarri dute Gorputza zikloa, eta gorputzaren dokumentuak, memoria eta arrastoak erakutsiko ditu zuzen-zuzenean, bere horretan. Dantza, performance-ak, bideo-sormena, argazkigintza, argia, soinua, instalazioak, poesia…
Ekitaldi zehatz hauek hasiera, sarrera, baino ez dira izango. Gero, ekitaldi horiek aurkezpenak ekarriko dituzte, eta, besteak beste, CP1Gorputza09 nazioarteko deialdi publikoa ikusi ahal izango da, proiektua itxiko duen erakusketa ekarriko duen ekimena.
Horrez gain, pizgarri moduan, DispositivoMóvil3NG, liquiDocsek Noventa Gradosentzat prestatutako instalazio berria, aurkeztuko dute. “Mobiliario-kontenedore-efimero”tzat deskribatutakoak lotura estua izango du denbora, gorputz eta espazioarekin.
Bada, lehen hitzordua gero eta gertuago dago. Apirilaren 30ean (osteguna) hasiko da, Noventa Gradosen, eta, Gorputza zikloaren programazioaren aurkezpena ez ezik, liquidDocs_00: Sónia Gómez lanaren prozesuari buruzko erakusketa bat ere izango da bertan. 20:00etatik aurrera, jai handia izango da: Kokoscha eta Chucklee DJa arituko dira, beste ekimen ikusgarriren artean. Gorputza hemen da dagoeneko!
Share on Facebook
Zuen iritziak