Artxiboa

Martxoa, 2009 (r)entzako artxiboa

Apirila Etxekalten

2009(e)ko Martxoak 31 Oxtan Zelev Iruzkinik ez
Categories: Musika Tags: , , ,

La Princesita, bere neurrira egindako mundua sortzen

2009(e)ko Martxoak 26 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

La Princesita ezizenaren atzean Maria Carrasco 1983. urtean jaiotako malagarra dago. Hiru urtez Bilbon bizi izandako artista honek bere mundua sortzeko lan egin du, batik bat ilustrazioaren eta diseinu grafikoaren arloetan.

La Princesitak hainbat euskarritarako sortzen ditu bere lanak, hala nola poltsak, kamisetak, imanak… eta horiek guztiak Interneteko bere dendan salgai daude.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , , ,

J´Hayberrek 80ko hamarkada gainditu du

2009(e)ko Martxoak 24 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

80ko hamarkadako mitoetako bat itzuli egin da. Oraingoan, betiko diseinuak proposamen berriekin nahasi dituzte, emaitza paregabea lortzeko.

Udaberri-uda denboraldirako sortu duten bilduma, diseinu eta kolore berriak dakartzana, Vintage gamaren baitan aurkituko dugu. Gato Luky, Hada Video eta Teca Plata dira, besteak beste, horretara zuzendutako sormen berriak. Kolore deigarriak dira erabilitako errekurtso nagusiak; marka klasikoak bide berriak eraiki ditu.

Nostalgikoenek Classic gamara jo beharko dute betiko diseinuak aurkitzeko. Hala ere hemen ez dago nostalgiarako tarterik, etorkizunera itzuli gara.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

Budi Satria Kwan, kamiseta artistikoak

2009(e)ko Martxoak 18 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Budi Satria Kwan Indonesian, Makassar herrian, jaiotako artista da. Gaur egun Singapurren bizi da eta, berak esan digun bezala, freelance gisa lan egiten du, horrek askatasuna eta sormenari mugarik ez jartzeko ahalmena ematen baitizkio.

Batik bat, kamisetak, elastikoak, dieseinatzen ditu Budi Kwanek, baina ez dio beste euskarri batzuetan lan egiteari muzin egiten. Alabaina, kamiseton bidez publiko zabalari erakusten dizkio bere artelanak; izan ere, artea publiko orokorrari erakusteko baliabide onena da hori, bere aburuz.

Inspirazioari dagokionez, edozein gauzatan topatzen du, edo, hobeto esanda, inspirazioak berak topatzen du bera: ideia eta zirriborroak koaderno batean apuntatu eta gero, denbora tarte bat utzita, berriz jotzen du bertara, proiektuak gauzatzeko. Beste batzuetan, dena dela, bezeroak berak bideratzen du bere lana.

Aurrera begira, jende oso interesgarriarekin lanean ari dela esan digu, eta etorkizunean zeresana izango duela uste dugu.

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,

080 Barcelona Fashion

2009(e)ko Martxoak 17 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Atzo hasi zen, Bartzelonan, 080 Barcelona Fashion moda erakustaldia. Hilaren 18ra arte iraungo duen biltzarraren lehen egunean Miriam Ponsa, Gori de Palma eta Maikel Bongaerts diseinatzaileen lana erakutsi zuten, besteak beste.

Satoshi Date

2009(e)ko Martxoak 12 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Satoshi Date Tokion jaiotako diseinatzailea da. Arte eta argazkilaritza ikasketak amaitu ostean Londresea joan zen Central St Martins-en moda ikasketak egitera. Bere marka sortu zuenetik bere diseinuak lantzen dihardu azkenengo urteetan. Ikuspuntu pertsonalari esker, eskuz landutako lanak elementu organikoekin nahasten ditu, lan hauek emozioz beteriko piezetan bilakatuz.

Jendearekin sortutako komunikazio eta kontaktutik heltzen zaio inspirazioa. Bere lanek eskainitako forma bereziek jendearen harridura sortzen dute eta bere inguruneak eragindako testurek lagunduta emaitza paregabea lortzen du..

Bere lanak London Fashion Week edo Ethical Fashion Show Paris bezalakoetan erakutsi ditu. Bere lanak txundituta utzi gaituelako orain demoden dituzu ikusgai.

Categories: Moda Tags: ,

Ez, oraindik ez bota!

2009(e)ko Martxoak 11 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Bigarren eskuko materiala lortu eta eskaintzeko biderik onena erakutsi nahi dizugu oraingoan. Iragarkien bidez, behar ez duguna musu truk eskaini eta behar duguna eskaini ahal dugu.

No lo tiro ekimenari esker, bizitza berri bat eskainiko diegu etxean alboratuta ditugun gauzei. Eta kasu! Denetarik eskatu eta eskaintzen du jendeak: haurrentzako kotxeak, ordenagailuak, autoak, etab.

Bizitza osoan gauzak gordetzen ibili direnek badute azkenean pilatutako altxorrei probetxua ateratzeko modua.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

KIDVISKOUS JEWELRY

2009(e)ko Martxoak 10 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Los Angeleseko bitxi estudio independiente honek bere bilduma berria aurkeztu digu, hirugarrena bere ibilbidean. Sinpletasunean oinarrituz, kultura urbanoaren eragin zuzena erakusten dute lan berriek. Tiffany Lee diseinatzaileak neoi, ispilu eta metala nahastu ditu hauek osatzeko.

Aurreko bildumetan rock eta indie folk ukituko eraginak erakutsi ostean, dj kultura eta musika elektronikoa dira bilduma berriko zutabe nagusiak. Etorkizuneko artistei begira antolatutako  “Cosmic Collision – Intelligent Design for the Second Big Bang” erakustazokan erakutsi ostean, hemen eskuratu ditzakezu.

Categories: Sailkatugabeak Tags: ,

Martxoa Etxekalten

2009(e)ko Martxoak 9 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ETXEKALTE JAZZ KLUB

Mari Kalea, 11 20003 Donostia

Categories: Musika Tags: ,

To Think… pentsatzeko modu berri bat

2009(e)ko Martxoak 4 Oxtan Zelev Iruzkin 1

Martxoaren 25etik 27ra, Sormen Industrien Nazioarteko I. Foruma egingo dute Bilbon, BizkaiaCreaktiva izenburupean.

Nazioarteko esperientzietan oinarrituta sormen industrien potentzialtasuna erakustea izango da ekitaldiaren gakoa. Hain zuzen ere, talentuaren plataforma bat izango da, sormenaren ingurukoen topagunea, Creativity Zentrumen xedeak zabaltzeko, hedatzeko, baliabidea.

Izan ere, helburua taldeari dagokion kultur esparruan erreferente izatea da Zentroaren helburua: nazioarte mailan zubiak eta harremanetarako bideak eraiki, nazioarteko esperientzien bitartez sormen industrien almena erakutsi, adituak bildu… eta, batik bat, hiri baten eta horren nortasun ekintzaile eta berritzailearen eraldaketa abian jarri eta bultzatu.

Izena emateko edota programa zure ordenagailura jaisteko: www.bizkaiacreaktiva.com

Categories: Sailkatugabeak Tags: , ,