Orrialde nagusia > Musika > Global Funk soinua itzuli da!

Global Funk soinua itzuli da!

Global Funk jaiak, funka, groovea, latina, brazila eta electroa batzen dituzteen festak, izango dira asteburu honetan, Donostian eta Gasteizen, Paco Living  in Comfort DJarekin. Hona hitzorduak:

09/02/06 Donostia Le Bukowski Club (+ dj Makala)

09/02/07 Gasteiz Café Dublin (+ dj arka!)

Paco Living  in Comfort DJ hamabost urterekin hasi zen diskoak biltzen, eta hemezortzirekin DJ zebilen dagoeneko. Urte askoan, northern soulean oinarritu zuen bere pasioa, eta, hortaz, 90eko hamarkadaren erdialdean zaletasun horrek Londresera eraman zuen bizitzera; bertan, bost urte egin zituen bere erreferentzia musikalak zabaltzen.

Bere saioetan, azken berrogei urteetako musika beltzaren errepasoa egiten du: northern soul, stompers eta jazz instrumentala entzun daitezke, besteak beste. Gaur egun, Madrilgo El Juglar, Tempo, Marula, La Boca del Lobo eta Katmandu aretoetan ibiltzen da besteak beste, musika jartzen.

Azken zortzi urteetan musikagintzan aritu da buru-belarri eta Living In Comfort agentzia sortu du. Besteak beste, Lovemonk, Mr Bongo, Unique, District 6, Liquidator eta Ether zigiluekin dihardu lanean.

Categories: Musika Tags: , ,
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.