José Castro, Cibelesera
Duela hainbat hil lur jota gelditu nintzen: Jose Castrok, gogoz kontra, Parisko Moda Astea utzi behar izan zuela irakurri nuen, prentsa ohar batean. Galiziar honen talentuaren gainean ez dago dudarik: kritikariek oniritzi garbia ematen diote beti bere lanari, aho betez. Hala ere, diru eta babes nahikorik ezean, nazioarteko moda profesionalen hitzordu nagusian desfilea egiteari uko egin behar izan zion.
Hala ere, gaur ez gatzaizkio afera horri helduko, ez dugu talentu handiko sortzaileek finantzazio eta babes nahikoa duten aztertuko; aitzitik, gai alaiago bat, albiste pozgarri bat, jorratuko dugu, polemika albo batera utzita.
José Castro itzuli egin da. Indarberriturik eta nazioartean arrakasta eta ospe handia eman dizkion espirituari eutsita, Castrok emakumeentzat 2009-2010eko negu-udazkenetarako prestatutako bilduma aurkeztuko du Madrilen, Cibeles moda jaialdiaren 49. ekitaldian.
Hain zuzen ere, edizio horren eta bertan aurkezten dituztenen berri luze eta zabal emango dizuegu hemen.
Dena dela, horra zertzelada batzuk, informazio gosez direnentzat: Castro ez da bere ohiko estilo oniriko eta berritzailetik urrunduko, eta baggy pant-ak, oversize berokiak, tulipa gonak, jaka desegituratuak eta trajeak jarriko ditu ibiltokian, errealitateari egindako bere begirada islatzeko. Artearen eta sormenaren bide mingarri eta ironikoan, obraren beraren haustura hautatu du Castrok aurkezpen gisa, Redrum izenburupean. Eta gozamen hutsa izango da. Emango dizuegu horren berri!
Adi Joseren bildumari!






