Etorkizuneko komunikazioa aztergai: The Influencers
Komunikazio adierazpen berriekin lan egiten duten artisten bilgunea bueltan da; The Influencers jaialdiak bosgarren edizioa ospatuko du gaurtik aurrera Bartzelonan.
Zortzi proiektu erakutsiko dituzte aurtengo edizioan eta ideia laborategi bat ere osatuko dute hainbat gonbidaturekin, ideia berritzaileak bilatu, aztertu eta sortu nahian.
Diziplina eta adierazpen ezberdinetan oinarrituta lan egingo dute datozen egunetan, hortaz: graffitiak, teknologia semidigital edo analogikoak, gune publikoetan eginiko ekintzak, etab.
Teknologiaz, postdigitalizazioaz eta komunikaziorako mintzaira eta kanalez hitz egin eta eztabaidatuko dute.
The Influencers martxan da, etorkizuneko komunikaziora gerturatu nahian.

