Cibeles 2009
Demode IFEMAn, Madrileko erakustazokan, izan zen joan den ostiralean Karlota Laspalasek Madrid Fashion Week moda erakustaldiko El Ego sailean egindako desfilea bertatik bertara ikusten. Hona bertan aurkitutakoaren erakusgarri bat:
Demode IFEMAn, Madrileko erakustazokan, izan zen joan den ostiralean Karlota Laspalasek Madrid Fashion Week moda erakustaldiko El Ego sailean egindako desfilea bertatik bertara ikusten. Hona bertan aurkitutakoaren erakusgarri bat:
Download Title
GRAFIKA
“A Collection of Prints by the Artists of Beautiful Losers”
Otsailaren 19tik martxoaren 17ra
Arrikibar plaza, 5
Bilbo
Bizkaitarra izanda, Bartzelonan bizi den Eider Corral diseinatzaileak bere lehen bitxi-bilduma erakutsi digu. Hori egiteko, bitxigintza tradizionalean oinarritu da artista. Piezen artean aliantza eta knuckle-ring-a batzen dituen eraztun bat aurkitu dugu. Bildumako gainerako piezak dominak eta krisketak dira; bertan gazteak eguneroko zereginetan irudikatu ditu diseinatzaileak. Irudi denak Facebook, Myspace eta blogetatik hartu ditu.
Artista honek Eider Corral estudioan egiten du lan; bertan, bezeroek eskatutakoak eta berari burura etortzen zaizkionak egi bihurtzen ditu. Estatu Batuetako Verve eta Impulse! diskoetxeetarako ilustrazioak egin ditu eta Brazilian Girls taldearentzat, besteak beste, hainbat diskoren azalak marraztu ditu.
Lan kontzeptualari dagokionez, objektu zaharrei funtzio berri bat bilatzen saiatzen da. Kamiseta bat abiapuntutzat hartuta, Laptop Hoodie sortu zuen, portatila eramateko motxila. Message Lamp-en idatzi egin daiteke, lanpara bat izan arren. Eta New Salvation Army artista bizkaitarrak bere egindako hainbat Lladros figurak osatzen dute.
Kunsthal Irungo diseinu eskolakoek beren azken ekimenetako baten berri eman digute:
Besteak beste, haurrei zuzendutako erreminta eta jostailuak eraiki zituzten ikasleek, gazteenei migrazioak, aberastasunaren banaketa, osasun zainketak jasotzeko eskubidea eta beste hainbat gai hurbiltzeko. Curro Claret (Bartzelona 1968) arduratu zen tailerra zuzentzeaz.
Ekimenaren oinarrizko helburua aurkeztutako gaiak munduko hainbat tokitan zein egoeratan dauden aztertzea izan zen. Xede nagusia, ordea, tailerrean sortutako jostailu, erreminta eta tresnen bidez haurrei jorratutako gaiak modu erraz, ulerkor eta atseginean gerturatzea izan zen.
Bere garaian snowboarder moduan ibili ostean lehiara ohitutakoa, berritzailea eta, moda kontuetan, begirada berezi baten jabea. Karlota Laspalas diseinatzaile iruindarrak bilduma berria aurkeztuko du Ego Cibelesen, otsailaren 20an.
Mendiko emozioa eta ibiltokiko presioa; ilusio, gogo eta ausardia bera erakusten du diseinatzaile gazteak batean zein bestean.
Ego Cibelesi dagokionez (proposamen berri asko eta asko erakutsi dizkigu dagoeneko ohiko Cibeles erakustaldiaren anaia errebeldeak), etorkizuneko erakusleiho bilakatu da honezkero. Sormena inon baino era garbiagoan, inolako mugarik gabe, aurki daiteke bertan.
Karlotak, gaztea izanagatik, arrakasta handia lortu du hainbat tokitan, bere lanari esker: Murtziako Pasarela Abierta jaialdian bilduma onenaren saria eskuratu zuen, esaterako, eta Bilboko Creamoda jaialdian gizonentzeko bilduma onenarena.
Wood do wow bilduman, egurra sinpletasunaren eredu moduan aurkezten digu, garbitasun eta egonkortasun eredutzat. Planteamendu unisexa da, oinarrian profil zuzen eta forma garbiak dituena. Argi eta kolore jokoak egongo dira, eta ehun garden eta opakuen erabilerak kontrasteak erakutsiko ditu. Koloreei dagokienez, marroi eta berdeak erabiliko dira, eta, testurekin jokatzeko, tolesdura eta zuloak tartekatu ditu.
Bere hitzetan, hauek izan ditu abiapuntu bilduma berria diseinatzeko: “Iratiko basotik hasi eta E15 bezalako marketara doazen eraginak bilatu ditut, Andy Goldsworthy, Loris Marazzi eta antzeko artisten lanetan oinarrituz”.
Sinpletasunetik abiatuta edertasuna lortzea du jomuga bilduma berri honek, naturaltasuna eta antzinakotasuna balio erantsi bilakatuz.
Gu bertan egongo gara, falta barik!
Danimarkako Designskolen ikus-entzunezko komunikazioa eta moda ikasitako brasildarra da Julia Valle. Hasiera batean diseinu grafikoan lan egin bazuen ere, zuzendari artístiko bezala ibili zen gero, eta bere bildumak sortzen dihardu azken urteotan.
Generator da bere azkenengo proiektua: makinaren eta sortzailearen arteko lan dinamika alderantziz jarrita, ezohiko bildumak lortzen ditu. Oinarrizko irudi batetik hasita, makinak milaka deformazio sortzen ditu eta emaitza hamaika forma ezberdin dira.
Unibertso digital eta kosmopolitan inspiratuta, oinarri femeninoko bilduma berria dakar. Soiltasunak markatutako dotorezia bereziaz, kolore neutro eta beltzak nahastuta eta tonu pastelekin, estanpatu geometrikoek markatu dituzte lanak.
Oso gustuko dugun bilduma da.
Leticia Oruek (Suelen) hau kontatu digu:
Holandan zuloak ez daude gaztetan bakarrik; orain, Herbehereetako tipografía batek ere badakartza zuloak.
Egunero inprimatzen dugun guztiak, papera ez ezik, tinta ere behar du, baina zenbat tinta ken dakioke letra bakoitzari, hori irakurtzeko inolako zailtasunik jarri barik? Bada, tinta asko eta asko!
Ordu (eta kafe litro) asko xahutu ostean, SPRANQ Creative Communications enpresak (Utrecht, Holanda) % 20 tinta gutxiago behar duen tipografia berri bat garatu du: Ecofont.
Gainera, doan jaitsi ahal duzu ordenagailura; beraz, badakizu…
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/0h-RhyopUmc " width="425" height="350" wmode="transparent" /]
Ikus-entzunezkoen inguruan antolatutako jaialdia egingo dute hilaren 17tik 27ra Bartzelonan: Visualsound. Jaialdi honek, sortzaile berrientzako erakusleiho izateaz gain, haien lanak bultzatzea du helburu.
Bertaratutakoek egunotan antolatuko diren tailer eta ikuskizunetan parte hartzeko aukera izango dute, gainera. Erakusketa, instalazio, hitzaldi eta bestelako ekimenek beteko dute egun hauetako agenda.
Stua gipuzkoar enpresak 2008ko Espainiako Diseinu Saria irabazi du, enpresen atalean.
Espainiako Zientzia eta Ministerioak eta BCD Barcelona Centre de Disseny sustapen eta informazio zentroak antolatzen dituzte sariok, eta “erabiltzaileentzat produktu soil, zaindu eta funtsezkoak sortzeagatik” eman diote saria euskal enpresari.
Gainera, Summa enpresa ere saritu dute, profesionalen atalean. Bestak beste, RTVEren marka berriaz eta Pans & Company enpresaren diseinu osoaz arduratu dira Summako 28 beharginak.
Zuen iritziak