Artxiboa

Urtarrila, 2009 (r)entzako artxiboa

Belaza Gallery, modazaleentzako txoko berri bat Bilbo erdialdean

2009(e)ko Urtarrilak 30 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Batzuetan lanak izaten ditugu guk nahi ditugun nazioarteko marka horiek topatzeko. Non aurkitu gure inguruan, besteak beste, Fred Perry zapatilak, Cheap Monday etxearen azken lanak edo Vestal erlojurik berrienak?

Orain, iazko azaroaz geroztik, beste aukera bat daukagu Bilbo erdialdean: Belaza Gallery, Arrikibar plazaren 5.ean.

Azaroan zabaldu zuten denda arduradunek eta irekiera jai handi bat ere antolatu zuten, bultzada emateko. Bertaratzen denak, punta-puntako marketako arropa ugari ez ezik, hainbat erakusketa ere ikusiko ditu bertan: argazkiak…

Download

Categories: Moda Tags: ,

KARL ROTHENBERGER

2009(e)ko Urtarrilak 29 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Karl Rothenberger New Yorken bizi den moda argazkilaria da. Chicagon sortua, Bruce Weber argazkilariaren laguntzaile lanetan hasi zuen bere ibilbidea.
Urtero, bere kameraz New Yorkeko Modaren Asteko backstage-a harrapatzeaz arduratzen da. Argazkiak modu sinplean erakustea du gustuko Rothenbergerrek: giroan oinarrituta, modeloa bilakatzen du protagonista nagusi.

Argi naturalarekin lan egiten saiatzen den argazkilari honek leihoetatik sartzen den argiak erabiltzen ditu barrualdeko argazkiak egiteko. Modelo eta arropek gidatzen dute aterako duen irudiaren konposizioa, nahiz eta esperimentazioari ateak irekitzen dizkion. Pertsonalitate handiko modeloak ditu gustuko eta Michael Angelekin, Laila Azharrekin eta New Yorkeko beste diseinatzaile gazte batzuekin ari da lanean azkenaldian.

Karl Rathenberger is in da house!

Categories: Moda Tags: ,

Bizikleta non, bidegorria han

2009(e)ko Urtarrilak 28 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Dustblow blogean irakurri dugunez, Alex Tee eta Evan Gant Altitude diseinu enpresako kideek bizikletan ibiltzeko bideen eskasiari aurre egiteko modua asmatu dute, buruari eraginez.

Lightlane da, bizikletaz aurrera egiten dugun heinean laser izpien bidez lurrean marra gorriak islatzen dituen gailua. Horrela, bidearen gainerako erabiltzaileek ondo ikusiko gaituzte; gaur egun erabiltzen ditugun gailuekin (txalekoak…) baino askoz hobeto bai, behinik behin.

Ideia garatzeke dago oraindik, lehen pausoa baino ez dute eman Teek eta Gantek, baina oso asmakizun baliagarria da inondik ere hirian batetik bestera ibiltzen diren txirrindularientzat. Batez ere, gauetan porlanezko oihanean ibilgailu motordunen aurka borrokatu behar dutenek eskertuko dute.

Categories: Diseinua Tags:

Bread & Butter: Bartzelona, hiri modaren munduko hiriburu izan da.

2009(e)ko Urtarrilak 23 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Asteazkenean, Bread & Butter, moda aldakor eta garaikidean espezializatutako azoka, hasi zen Bartzelonako eraskustazokan, Firan. Edizio berezia izan da hau, gainera, bukatutakoan, Alemaniara, duela zazpi urte B&B lehenengoz hartu zuen herrialdera, itzuliko baita jaialdia, Kataluniako hiriburuan lau urte egin eta gero.

Koloniatik, moda erakustaldiaren hastapenak hartu zituen hiritik, Berlindik eta Bartzelonatik igaro ostean, B&B Alemaniako hiriburu erakargarrira itzuliko da, hurrengo ediziotik aurrera. Hain zuzen ere, egunotan argitaratzen ari diren berrien arabera, Tenpelhoff aireportu berritura eramango dute; izan ere, aireportu hori urriaren 31n itxi zuten, eta Bloc Partyk kontzertua eskaini zuen bertan, agur gisa.

Aurtengo erakustaldiari berari dagokionez, 105 herrialdetako 800 marka baino gehiago kokatu dituzte, hainbat eremutan. Marka horiek guztiak noski, kale eta hiri kulturara lerratutako produktuak eskaintzen dituzte, denim, sportswear, street fashion, function wear y casual dressed up estiloetakoak.

Esan bezala, Kataluniako hitzordua gaur bukatuko da.Hala ere, hurrengo udatik aurrera Berlinera joateko aitzakia bikaina izango dute hiri modan interesa dutenek.

Download

Karlota Laspalas

2009(e)ko Urtarrilak 23 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Karlota Laspalasen bilduma, abenduan EITBren egoitzan egindako desfilean.

Flashmobida Bilbao, flashmob-ak gure kaleetara iritsi dira

2009(e)ko Urtarrilak 14 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Leku publikoren batean jende multzo bat bildu eta, bat-batean, denok batera zeregin bitxi batean hasi, amaitutakoan desagertzeko. Horretan datza flashmob bat, eta Interneteko mezuak, SMSak eta beste sare sozial batzuk erabiltzen dituzte antolatzaileek deialdiak egiteko.

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/jwMj3PJDxuo" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Ekintza horiek oinezkoak harritzea dute helburu, bai zerbait aldarrikatzeko bai dibertitzeko asmo hutsez. 2003an lehenengoa egin zutenetik, munduko hiri nagusietako kaleak hartu dituzte dagoeneko berehalako bilera hauek: New York, Erroma, Montevideo…

Bada, moda hau Bilbora heldu da oraingoan, eta parte hartzeko asmoa dutenek urtarrilaren 31n dute hitzordua, Abandoko geltokian. Boligrafoa eta papera baino ez omen du behar izango.

Informazio gehiago, Facebookeko beren taldean eta webgune honetan.

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/u298uBYxM8E" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Amai Rodriguez

2009(e)ko Urtarrilak 14 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Amai Rodriguezen bilduma, abenduan EITBren egoitzan egindako desfilean.

Categories: Diseinua, Moda, jaialdiak Tags: ,

Tentacle(s)

2009(e)ko Urtarrilak 13 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Espacio Abisalek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Datozen egunetan egingo dituzten jardunaldietan, gaur egun artistak gizartean hartzen duen tokia zalantzan jarri, eta esparru artistikoaren naturaltasunaren inguruan eztabaidatuko dute.

Tentacle(s) jardunaldiak:

Urtarrilaren 15ean, 19:00etan, ANTI liburudendan, “arte merkatuari” buruzko hitzaldi-topaketa, kultura garaikidearen kudeaketaren eta hedatzearen inguruan, ikuspegi ezberdinetatik: ANTI, Amasté, Garabat, Animatu eta Aiora Kintana.

Urtarrilaren 16an, 19:00etan, Espacio Abisalen, María Mur, Rosa Andrieu eta Haizea Barcenillak artearen inguruan duten iritzia plazaratuko dute, “generoaren ikuspegitik begiratuta”.

Urtarrilaren 17an, 11:30ean Espacio Abisalen hasita, “Los Tentaculos de Bilbao” ikustaldi-tailerra izango da, Edu Hurdadoren gidaritzapean. Ibilaldi atsegina egingo dute Bilboko arteguneetatik.

Categories: Artea Tags: , , ,

Caléxico, Donostian larunbatean

2009(e)ko Urtarrilak 13 Oxtan Zelev Iruzkinik ez

Musikazaleok negu honetarako genuen hitzordu nagusietakoa zen, eta heldu egin da honezkero: Caléxico, Arizonako banda ikusgarria, Victoria Eugeniako eszenatokian izango da larunbatean.

Calexicok rock independentea egiten du oro har, gustu eta maisutasun handiz, baina AEBetako hegoaldeko folkaren eta Mexiko iparraldeko musikaren eragin nabarmena erakusten dute bere kantuek. Izan ere, bi musika horiek taldearen jaioterrian, Arizonan, egiten dute bat.

Haiekin batera Depedro egongo da, Jairo Zavalak (Vacazul, 3.000 Hombres…) bakarkako abenturari ekiteko hautatu duen formatua. Zavalak soul, rumba, son, pop eta beste hainbat musikaren arteko nahasketa aurkeztu du lehen diskoan, Caléxico taldeko bereko musikariekin batera Tucsonen (AEB) grabatutako lanean.

Sarrerak lortu dituztenak 20:30ean hasiko dira luxuzko bi proposamen hauetaz gozatzen.

[kml_flashembed movie="http://es.youtube.com/v/8t46dvudrp8" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Categories: Musika Tags: , ,

Unibertsoa zeharkatuz

2009(e)ko Urtarrilak 12 Arka n´ hell Iruzkinik ez

“Across the universe” erakusketak unibertsoa gerturatzeko asmoa dauka. Erakusketari eta horri lotuta izango diren ekimenei esker, zein txikiak garen konturatuko gara, baina zein handiak izatera hel gaitezkeen ere jakingo dugu.

Alhóndiga Bilbaok, 2010ean irekiko duten zentroak, hiri erdian kokatu du oraingoan bere proiektua: Indautxu plazan. Eta planetario ibiltari horretan, “Across the universe” erakusketaz gain, hitzaldiak, bisita gidatuak eta “espazioko gastronomia” bilduko ditu bistarien gozagarri. Bilboko zeruari begira, izarrak gertu-gertutik ikusteko aukera izango dugu.

Beatles taldeak duela urte asko iragarri zuen…

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/T4RbErI_p1M" width="425" height="350" wmode="transparent" /]