Doktore madarikatuaren bisita
Dr Alderete ilustratzailearen eraginak trash kulturan, 50eko hamarkadako filmetan, borroka librean eta surf musikan daude. Hori guztia batuta, lan psicotronikoak sortzeko gai da.
MTV Latin eta Japonian ibili da beharrean, animazio lanetan, eta hainbat antologia espezializatutarako lan egin du, hala nola Illustration Now (Taschen); Illusive, Pictoplasma, Los Logos, Dos Logos, Latino, Play Loud, (Die Gestalten Verlag); Place (Actar); Tatto Icon 3 (Victionary); Iconography II (idN), etab. Juan Moraguesekin batera, Isotonic Records, rock instrumentalean espezializatua dagoen zigilua, sortu zuen gero. 2006an, Clarisa Moura, Quique Ollervides eta Cha!-rekin batera, Kong ireki zuen, diseinu grafikoan, ilustrazioan eta kaleko artean espezializatutako lehen denda eta galeria Mexikon.
Urtebete geroago, Andres Amayarekin batera, Plan B sortu zuen, urban toys-ekin lan egiteko. Gaur egun bere laborategian lanean dihardu, Mexiko Hirian bizi da eta borroka libreko borrokalarien modura jarraitzen du lehian, lanean, bere artelanak nazioarte mailara zabalduz.
Bada, Dr Alderete Bilbon izango da urtarril amaieran, Frigofingersen eskutik:
Urtarrilaren 30ean, arratsaldeko bostetan, Yo soy Don Nadie liburua sinatzen izango da Joker liburu dendan.
20:00etan, Radiactiva erakusketa estreinatuko du, Garabat galerian.
Bukatzeko, Balcón de la Lola aretoan Jukebox Racket eta The Needs taldeen kontzertu-festa izango da.









































































































