Ertz 11

2010(e)ko Irailak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

ertz_11

Ertz #11 egingo dure irailaren 10etik 18ra Bera (Nafarroa), Donostia (Gipuzkoa) eta Hazparnen (Lapurdi).

Austria, Alemania, Frantzia, Galizia edo Suitza bezalako herrialdeetako sortzaileak, euskal autoreekin batera arituko dira bertze musikei eskainitako jaialdi honetan.

Tartean Maialen Lujanbio bertsolariak ere parte hartuko du aurtengo edizioan, Alessandro Bosetti italiarrarekin batera sortu duen emanaldia erakutsiz.

Bitxikerien artean NO TOURS – ADIBERA elkarlana aurkitzen dugu. Honi esker GPS teknologia erabiltzen duten audio-gida esperimentala proposatzen digute, espazio irekiak akustikoki arakatzeko aukera alegia.

Eta zer da hau? ba honi esker ingurune hurbilean sortzen diren soinuak lehendik grabatuak eta Berako kaleetako puntu desberdinetan geolokalizatuak dauden bertze soinu batzuekin nahasten dira, eta entzuleak audifonoen bitartez guztiak aditzeko aukera izango du.

Categories: Ertz, jaialdiak Tags: , ,

Ropa de segunda by Unai Goikolea

2010(e)ko Irailak 3 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Oporretatik bueltan asteburuan ospatuko diren festetan parte hartu nahi duzu baina ez duzu arropa berririk erosteko aukerarik izan.Lasai, zure arazoaren irtenbidea Ropa de Segunda da, Unai Goikolearen proiektua.Irailaren 4an, larunbata, egun osoan zehar Amor de Madre tabernan antolatuko duen arropa denda da Ropa de Segunda.

Arropa eta osagarriak salduko ditu, bigarren eta lehen eskukoak eta gizon zein emakumeentzat.Armairua betetzeko modu ezberdina da hau, edari bat hartzen duzun bitartean bizi dezakezun une berezi eta gozoa.

Larunbatean egun osoan zehar egingo duen ekitaldia urriaren 2an errepikatuko du.

Categories: Ropa de segunda Tags:

Fever Reentré eta Peter Hook

2010(e)ko Irailak 2 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Bilboko Fever aretoak ateak irekiko ditu asteburu honetan. Datozen hilabeteetarako prestatu duten programazioaren aurrerapen bat egin dute gainera. Urriaren 9an adibidez Peter Hook-ek Unkown Pleasure diskoaren berrikuspena egingo du. 1979an argitaratu zuen diskoa Manchester-eko Joy Division taldeak eta belaunaldi ezberdinentzako ikono batean bilakatu da.

Hook duela urte batzuk ikusi genuen disko horretako hainbat kanturen moldaketak egiten New Order-ekin batera, Primavera Sound jaialdian. Orain, berak sortutako proiektu berriarekin datorkigu.

Larunbat honetan Fever-en egongo diren dj-en artean berriz, Javi Pez eta Dj Amable bezalakoak aurkitzen ditugu. La Tigresa de Oriente edo Wendy Sulca taldeak gustoko dutenek La’s Monica’s Randall’s ikusteko aukera ere izango dute.

Honetaz gain, datorren irailaren 17an itzuliko dira Art After Dark saioak. Ellen Allien eta Mucho Muchacho izango dira egun horretako gonbidatu nagusiak. Badakizue, Guggenheim-a gauez irekia, erakusketetara sartzeko aukera, musika emanaldia atrioan, terrazara ateratzeko aukera, etab. edariak doan izatea falta zaio bakarrik.

Serie B arropa dendako eskuarea

2010(e)ko Irailak 2 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Rastrillo

Gu ez gara hondartzara zu bezala joaten. Ogitarteko, toalla erraldoi, radiokasette, xolomoa, gazta, piperrak, pala, baldea, izozkailua eta garagardo freskoarekin joatea nahiago dugu.

Ez dugu uda amaitu denik pentsatu nahi, horregatik, egunero alboan izan dugun eskuarea hartu eta Bilboko Serie B arropa dendara joango gara kroketarena egitera.

Uda giroaz gozatzen jarraitzeko asmoa dute hauek, eta rastro bat antolatu dute datorren irailaren 3 eta 4rako.

Hau da bidali digutena:

“Una playa desierta para no sentirse turista. Comer, dormir. Charlar toda la noche. Levantarse tarde. Ventanas abiertas. Verano.

Rastrillo en Serie B Indautxu viernes 3 y sábado 4 de septiembre.

Todavía es verano”.

Categories: 1 Tags:

Shoot your idols

2010(e)ko Irailak 1 Arka n´ hell Iruzkinik ez

shootyouridols

Algortan Getxophoto egiten ari dira. Argazki erakusketak kalean egiten diren jaialdi honetan, gehien gustatu zaigun proiektua The Balde aldizkariak antolatu duena da. Galder Izagirre argazkilariaren rock irudiak hartu eta skunkfunk-en laguntzaz kamisetetan inprimatu dituzte. Algortako herritarrek soinean eramango dituzten kamisetak izango dira aldizkariak antolatu duen erakusketan parte hartuko dituzten lanak. Artea ikusi eta sentitzeaz gain soinean eramateko aukera eman digute.

Categories: Argazkilaritza Tags:

Jon Kortajarena H&M-ren 2010/2011 bilduma berrian

2010(e)ko Abuztuak 31 Arka n´ hell Iruzkinik ez

2__david_johnson

Laster estreinatuko du Jon Kortajarena bilbotarrak webgune berria. Bitartean, bere blogean aurkitu ditugun klip eta argazki berri bat erakutsi nahi dizkiziegu. David Johnson argazkilariaren lana da, H&M arropa markaren 2010/2011 neguko bildumarako egin duena.

Berriki Pepe Jeans markarentzat ere egin duen bildumaren irudien making off-a ere erakutsi nahi dizuegu. Alexa Chung aurkezle eta modeloarekin batera azaldu zen bertan, rockaren  inguruan eraikitako estilismoarekin. Disko dendetan beti ibiltzen gara gustora, eta Arctic Monkeys entzuten dugun bitartean are gustorago.

The Skateboard Stickers erakusketaren inagurazioa Apetit Galleryn

2010(e)ko Abuztuak 10 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Joan den ostiralean, abuztuak 6, Bilboko Apetit Galleryn izan ginen.Zizka-mizka eta garagardo artean, skate pegatinek osatutako erakusketa ikusteko aukera izan genuen bertan. 3.000 pegatinatik gora erakusten dira, urte eta hamarkada ezberdinetakoak. Denak,  koadro, moto edo hozkailuetan itsatsita daude. Hemen dituzue inagurazioko argazki batzuk. Ez galdu erakusketa, pena merezi du eta!

Categories: Artea, Skate Tags: ,

The Cherry Boppers ‘remixing’ Santutxu

2010(e)ko Uztailak 13 Arka n´ hell Iruzkinik ez

RemixItAgain

Zuzenean: uztailak 15 osteguna, 22:00, Santutxuko jaietan

The Cherry Boppers-ek etxean aurkeztuko du “Remix it again” disko berria. Aurretik argitaratu zuten “Play it again” diskoko kantuen nahasketek osatzen duten bilduman. mundu osoko dj eta ekoizleak aritu dira erremixak egiten: Makala, R de Rumba, Lack of Afro, All Good Funk Alliance, Watch Tv, Fundación Tony Manero, Roberto Sanchez eta Alea Costa & Dj Floro hain zuzen ere. Hip hop, afrobeat, reggae, dub eta doinu elektronikoetara gerturatu dituzte, Boppers-en arima beltza mantendu badute ere.

Dantzarako sortuta dagoen makina da Cherry Boppers, dantzalekua sutan jartzen duen funk bizia egiten duena. Nahasketa lan berri honek nazioarteko ateak ireki dizkie eta emaitza sendoa bezain dantzagarria lortu dute.

Autogestioan oinarritutako egiturarekin, epe laburrean maila handiko ibilbidea egitea lortu du. Pixkanaka musika beltzaren erreferentzian bilakatu direlarik.

Categories: Musika Tags: ,

Nauticool dj saioak Donostiako Heineken Jazzaldian

2010(e)ko Uztailak 12 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Global Funkek Nauticool agertoki berriko DJ saioak antolatu ditu Heineken Jazzialdirako.

45. Heineken Jazzaldia uztailaren 21etik 25era bitartean egingo dute Donostian. Aurten, Nauticool agertokian ere izango da zer entzun, paisaia paregabearen aurrean.

Global Funk kolektiboak aukeratu ditu Nauticoolen arituko diren DJak: Makala, Arka!, Budin, Javi Frias, Jesús Bombín eta David Navascúes. Saio horietan jazz musika izango da nagusi arratsaldeko bostetatik goizaldeko ordu biak arte, eta agertokian zuzeneko talderik ez dagoen bitartean ere bertaratutakoek jazz doinuez gozatzeko aukera izan dezaten lan egingo dute DJok.

Nauticoolflier

Categories: Musika Tags:

Laetitia Sadier (Stereolab) Zarautzen.

2010(e)ko Uztailak 12 Arka n´ hell Iruzkinik ez

Setereolab taldeko Laetitia Sadier Zarautzen arituko da datorren azaroaren 26an. Pitchfork eta Stereolab-en webgnueetan irakurri dugu albistea. Bakarlari bezala argitaratuko duen The Trip diskoa aurkeztuko du gurean, irailean argitaratuko den lana. Stereolab-ek Not Musik disko berria azaroaren 16an aurkeztuko da.

The Trip diskoan Richard Swift, April March, Julien Gasc eta Emmanuel Mariok-ek kolaboratu dute besteak beste. Wendy & Bonnie-en “By the Sea” eta Les Rita Mitsouko-en “Un Soir, Un Chien” kantuen bertsioak aurkituko ditugu bertan. Guztira, hamabi kantuk osatuko dute diskoa eta urte askotan Stereolab-en entzun dugun ahotsa formatu akustikoan entzuteko aukera izango dugu.

Hau ez da Laetitia gurean izango den lehen aldia, izan ere, Gaztemaniak-ek antolatuta, Stereolab-ek oraindik ere gogoratzen dugun kontzertu ikaragarria eskaini zuen.

Categories: Musika Tags: