Ehungarrenean, aidanez
Ehun saio. Berrehun elkarrizketatu. Milaka kiliometro. Hainbat eta hainbat momentu on izan dira bidean, eta guztiak biltzeko unea iritsi da. Artxiboan begiratzen hasi, eta zalantzak izan ditugu taldekideok, momenturik hoberena zein izan ote den erabakitzeko orduan. Ez gara ados jartzen. Umoretsuenek, unerik farregarrienen aldeko apustua egin dute, eta sentimentalenok, aldiz, momenturik sakonenak azpimarratu ditugu. Horregatik, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu oraingoan. Zuentzat zein izan da momenturik hoberena? Momenturik farregarriena, alaiena, sakonena, ikusgarriena… petsonairik jatorrena, xelebreena… Norberak bere gustuaren arabera, baten edo bestearen aldeko hautua egin dezake. Hartara, guztiek aukeratutako puska horiekin, bilduma sorta ederra osatuko dugu ehungarren saiorako.
Ez da muxutruk izango…
Tira, bai, nahi izanez gero, muxua ere emango dizuegu trukean, baina bestelako saririk ere badugu. Bozka ematen duzuen ikusle guztien artean zozketatzeko, produkzioko lagunek afari bat eskeini digute, bi lagunentzako, sagardotegi batean, eta Sarduik, aldiz, Gatiburen diska sorta bat, taldekideek sinatutakoa. Irabazleen izenak, martxoaren 27ko saioan bertan emango ditugu ezagutzera. Animatu beraz, eta igandean ez ezik, aste guztian eman zure bozka. Zein izan da zuretzat momenturik hoberena?

