Agur eta ohore?
Herri komunikabideetan aritu garenok eta ari garenok, ongi aski dakigu zeinen lan gogorra eta nekeza gerta daitekeen auzokoei bertako informazioa helaraztea. Muxutruk maiz, ilusioz lepo. Militantzia kontua izaten da maiz. Jakin badakigulako egiten dugun horrek merezi duela. Makroekonomia kontuak alde batera utzita, ekinaren ekinean aritzen gara buru belarri, errealitatearen laban zorrotzak aria mozten digun arte. Eredugarria izan da (zeinen gogorra aditzak iraganean erabiltzea!) Ttipi Ttapa kontu askotan. Aintzindaria. Gaur egun gurean dabiltzan lagun askoren lehen txokoa izan zen hura. Bortziri, Malerreka eta inguruetako euskera goxoa entzuteko aukera paregabea. Eta txoritxoaren kaiolatik at ere euskerazko telebistik ere bazenaren adibide garbia. Erantzunkizuna argi dago norena den, diru iturria itxi duenarena, eta ez beste inorena. Gobernuari eskatu eskatuko genioke arazoa konpontzeko. Entzungorrarena egingo dugu, seguru, baina horrek ez du esan nahi aldarria alperrikakoa izango dela eta ixildu behar dugunik. Alderantziz, are eta ozenago esan beharko dugu.. Ttipi Ttapa telebista aurrera!

Hori da putada hori! NOiz konturatuko dira gobernuko hauek horrela ez dagoela jokatzerik! NIre elkartasunik handiena Ttipi-Ttapako langile eta lagun guztiei. Aurrera bolie!