Eneko txapeldun!
Txapela buruan, eta ibili munduan! Hala dio euskal esaera zaharrak… eta Enekok, nonbait, hitzez hitz bete asmo du. Munduan ez, baina bai mendian, bai itsasoan. Erdibiturik bait du bihotza Pasaiko gazte honek. 16 urte baino ez ditu, eta halere, argi aski du bere etorkizuna nondik bideratu nahi duen: baserritar izan nahi du.
.jpg)
Huraxe nahi du ofizioa, eta afizioa, berriz, arrauna. Bera da Euskal Herriko patroirik gazteenetakoa. Nahikoa lan izaten du Donibaneko morroskoak gobernatzen. Errezagoa omen, astoak gobernatzea, arraunlariak baino, eta ez da metafora hutsa. 24 asto ditu Enekok Jaizkibel mendian, eta haiek zaintzen aritzen da gustora, Patxiku aitonaren laguntzaz. Uda aurretik, akaso, albistegian ikusiko zenuten Eneko Seinen berri, eta orduan gehiago jakiteko irrikaz geratu bazineten, lasai, ostiral honetan izango duzue eta horretarako aukera.
Aste honetako saioan argituko dugu, zergatik eramaten ote duen txapela beti buruan 16 urteko gazte batek, baina batez ere, aste honetako saioan entzungo dugu adierazpen borobila bezain sakona. Zer ematen dizute astoek? Maitasuna.
Txapel ezagun horren azpian, alegia, burua argia, baina batez ere bihotz handi bat badela. Ikusiko duzue… nahi izanez gero, behintzat, noski.
Bejondeizula Eneko!
