2008(e)ko Urriak 24
admin
Halaxe dio txiste txar batek, txinatarrek hondartzan emakume bat badela halaxe esaten dutela: Kontxi Kontxan. Graziosoa akaso. Baina grazioso izateari utzi nahi diote arraunean ari diren neskek. Nota folklorikotik haratago joan nahi dute, eta aurten albiste izan dena (lehenengoz emakumezkoak Kontxako banderan), bultzada bat izan dadila.

Egun taldetxo bat osatzeko nahikoa zailtasun izaten dutenez, Donostiakoa ikusita neska gehiago animatu dadila arraunean hastera. Hori, eta emakumezkoen kirola, ez soilik arrauna, duintasunez jaztea. Horixe dute helburu neska gazte hauek.
Gehiago irakurri…
2008(e)ko Urriak 23
admin
Txapela buruan, eta ibili munduan! Hala dio euskal esaera zaharrak… eta Enekok, nonbait, hitzez hitz bete asmo du. Munduan ez, baina bai mendian, bai itsasoan. Erdibiturik bait du bihotza Pasaiko gazte honek. 16 urte baino ez ditu, eta halere, argi aski du bere etorkizuna nondik bideratu nahi duen: baserritar izan nahi du.
.jpg)
Gehiago irakurri…
2008(e)ko Urriak 17
admin
Gaur gauean ikusiko duzuen saioaren sarreran galdera horixe bota du gure gidoilarietako batek: Azken mohikonoak ote dira Roman eta Iñaki?
Roman Adurizek egurrezko kateak egiten ditu, eta garai bateko tresnak hartuta, azokaz azoka ibiltzen da Euskal Herrian barrena. Iñaki Agirrezabalak, aldiz, saskiak egiten ditu. Egun baserriko laneta erabiltzen ez badira ere, beste hainbat kontutarako probesten ditugu saskiak. Garai batean amonarengandik ikasitakoari eusten dio oraindik Matxinbentako saskigileak, Euskal Herriko bakarretakoak.

-Iñaki Agirrezabala-
Gehiago irakurri…
2008(e)ko Urriak 14
admin
Halaxe ibiltzen dira De La Hoztarrak. Belaontzian bizi direnez, haizearen norabideak baldintzatzen du askotan zein izango den beraien hurrengo helmuga. Ametsa gauzatzerako orduan, gogoak eta nahiak ez beste inork ez baitu zehazten haien ibilbidea. Eneko eta Miyuki, aldiz, haizeak Gasteizera ekarri ditu. Tandemaren gainean igota munduan barrena ibili ostean, Euskal Herrira itzuli dira, aurki umetxo bat izango dutelako.

Gehiago irakurri…
2008(e)ko Urriak 13
admin
Aurtengo udan zenbaki baten berri emanez sekulako iragarkia ikusi dugu telebistan: BAT. Basque Team. Ostiralaz geroztik, ordea, beste bi zenbaki nagusitu dira: HIRU. Ongi etorria izan dadila gure anai gazteena. Euskalduna den einean, kuttuna dugu. Ea orain kuttuna ez ezik ona ere badela erakusten digun! Eta BI. Telebistako izenbururik itsusiena duen saioa berriz ere gure artean da, eta atal berriekin. Bide berri horri ekiteko, eliteko kirolarien moduko gogoa eta sasoia duen taldea dugu gainera. Olinpiadei aurre egin dietenen adinako aurrekonturik ez, baina kemena eta indarra, haien parekoa!
Gehiago irakurri…