Artxiboa

‘ttakun’rekin etiketatutako sarrerak

Auzolanean osatutako bertsoak

2012(e)ko Maiatzak 21 admin Iruzkinik ez

Unai Muñoa eta Ane Labaka izan dira Hitzetik Hortzerako platoan asteon. Ttakun euskara elkarteak koordinatuta, urtero egiten dute bertso-saio berezia Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean. Herriko kultur taldeek elkarlanean ontzen dute ikuskizuna, eta denetarik izaten da: dantza, antzerkia, musika… eta, jakina, bertsoa. Aurten, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin kantatu dute, eta hango berri emango dute platoan Labakak eta Muñoak. Hori eta asko gehiago, Hitzetik Hortzeran. Horra: