Bertsolaritzari buruzko bloga. Bertso-saioak, bertso-afariak, bertso-jaialdiak, txapelketak eta bestelako bertso jarduerak. Hitza Jolas eta Hitzetik Hortzerako edukiak, bideoak eta audioak.
1988ko uztailean bertso jaialdia egin zuten Leaburun. San Ferminak gainean dira eta haiekin batera entzierroak eta zezenak. San Ferminen usaian jarri zituzten bertsolariak lanean. Hiru korrikalari eta hiru zezen aurrez aurre. Lizaso, Lazkaotxiki eta Mañukorta korrikalariak. Peñagarikano, Murua eta Lopategi zezenak.
Bigarren aldiz jarraian, Julio Soto gorritiarrak jantzi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapel preziatua. Dena dela, askok diote bi txapeldun utzi dituela aurtengo finalak: Soto eta Silveira. Biak heldu ziren buruz burukora, eta sekulako erakustaldia egin zuten. Lau puntu eskaseko aldea atera zion Sotok lesakarrari. Indartsu bueltatu da plazetara Silveira eta aurtengo txapelketan argi erakutsi nahi izan du hori. Eta lortu du. Horra, Labriteko saioaren laburpena, eitb.com-etik hartuta.
Bertsolaritzari buruzko bloga duzu honakoa. Neurri eta doinu librean arituko gara, batzuetan tiraka, bestetetan tiroka. Euskadi Irratiko Hitza Jolas eta ETBko Hitzetik Hortzera saioen erakusleiho izan nahi du oholtza honek.
Iruzkin berriak