Bertsolaritzari buruzko bloga. Bertso-saioak, bertso-afariak, bertso-jaialdiak, txapelketak eta bestelako bertso jarduerak. Hitza Jolas eta Hitzetik Hortzerako edukiak, bideoak eta audioak.
Beñat Ugartetxeak hasieratik bertatik ekin zion Igor Elortza tentatzeari Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso afarian. Hasieran librean eta gero Taket Bertso Eskolako kideek emandako gaiei kantatuz lortu zuten bertan bildutakoei afaloste ederra pasaraztea. Batik bat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperetik Elortzari galdezka jarri zutenean. Joxe Migelen ahots hauskorra ondo estudiatua duela frogatu zuen Ugartetxeak. Benetakoaren eta imitatzailearen arteko aldea zenbatekoa den neurtzeko Lazkao Txiki zenaren ale bikain batzuk erakutsiko dituzte Zappingean. Zuri-beltzekoan, berriz Arozamena tabakoari kantari. Hori guztia eta gehiago aste honetako Hitzetik Hortzeran. Horra:
G Puntua eta Sarako bertso afaria aletu zituzten atzokoan Hitzetik Hortzeran. Jon Artano aurkezleak Ainara Lasa, G Puntuko antolatzaile taldeko kidea, hartu zuen platoan.
Aste honetako Hitzetik Hortzera saioan Asier AltunakBertsolari bere filmaren irudiak erakutsi ditu. Arrangoitzeko Bertsu Battle Kontezt-a eta Mallabiko bertso afaria ere izan dituzte hizpide.
Aste honetako Hitzetik Hortzera saioak Maite Berriozabal gai-jartzailea hartu du platoan. Gainera, Algortan antolatutako western bertso-afaria izan dute hizpide. Horretaz guztiaz gain, Gpuntua-ren berri emango du Ihintza Irizarrek. Hori guztia eta askoz gehiago, Hitzetik Hortzeran.
Bertsolaritzari buruzko bloga duzu honakoa. Neurri eta doinu librean arituko gara, batzuetan tiraka, bestetetan tiroka. Euskadi Irratiko Hitza Jolas eta ETBko Hitzetik Hortzera saioen erakusleiho izan nahi du oholtza honek.
Iruzkin berriak