Bertsolaritzari buruzko bloga. Bertso-saioak, bertso-afariak, bertso-jaialdiak, txapelketak eta bestelako bertso jarduerak. Hitza Jolas eta Hitzetik Hortzerako edukiak, bideoak eta audioak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu zuen puntu gehin eta, beraz, finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen. Atzoko puntuazioa, bestalde, erabakigarria izan zen, finalera nortzuk joango diren erabakitzeko. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amuriza zuzenean sailkatu dira finalera, finalaurrekoetan aurreneko postuan geratu direlako, eta gainerako bostak puntuazioaren arabera lortu dute txartela. Hauxek dira beste bost bertsolariak: Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita.
Gernikako finalurrekoan parte hartu zuen taldea
Gogoratu, final handia abenduaren 15ean izango dela, arratsaldeko 17:30ean, Miribillako Bilbao Arenan. Sarrerak salgai dituzue Bertsosarrerak webgunean. Finalaren egunean bertan ere lehiatilan egongo dira salgai, 12:00etatik aurrera.
Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Joan den igandean, 800 lagun inguru bildu ziren Durangoko Landako gunean, azken aurreko saioa entzutera. Bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuarekin, Etxahun Lekuek irabazi zuen bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasatuko da.
Hirugarren eta azken finalaurrea datorren abenduaren 2an izango da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza izango dira kantuan. Gogoratu, Bertsosarrerak webgunean dituzuela sarrerak salgai.
Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko Artunduaga kiroldegian, finalaurrea bertatik bertara jarraitzeko, eta saio polita entzuteko tenorea izan zuten. Arkaitz Estiballesek lortu zuen finalerako zuzeneko txartela. Gainerakoek puntuazioaren arabera izango dute final handian parte hartzeko aukera. Hauxe, atzoko puntuazioa:
Hirugarren aldiz irabazi du Amets Arzallusek Iparraldeko Bersolari Txapelketa. Odei Barrosorentzat izan zen bigarren postua eta Sustrai Colinarentzat hirugarrena. Beste behin, ehunka euskaltzale batu zituen txapelketak. Horra, Xilaba Bertsulari Xapelketa:
Xilaba Bertsulari Xapelketaren finala larunbatean jokatuko da Baionan, Lauga gelan, 17:30ean hasita. eitb.com-ek zuzenean eskainiko du saioa helbide honetan.
Bertsolaritzaz haratago, euskararen aldeko jaia ospatu nahi dute eta antolatzaileak pozik dira txapelketak orain arte batutako jendetza ikusita.
Finalean parte hartuko duten sei bertsolariak, ondorengoak:
Amets Arzallus
Sustrai Colina
Odei Barroso
Eneritz Zabaleta
Xumai Murua
Maddi Sarasua
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012ko finalaurrekoetan parte hartuko duten 18 bertsolarien zerrenda erabakita gelditu zen atzo, Amorebieta-Etxanon jokatutako azken kanporaketan. Oihana Bartrak lortu zuen, atzokoan, finalurrekoetarako zuzeneko azken txartela. Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Fredi Paia eta Igor Elortza dira kanporaketetan puntu gehien lortu eta, modu horretan, finalurrekoetarako txartela eskuratu duten beste bestsolariak. 2010eko zortzi finalistak, berriz, zuzenean sailkatu ziren aurtengo finalaurrekoetara. Eta gainerako bostak, edizio honetako lehen bost kanporaketetako puntuazioa kontuan hartuta sailkatu dira.
Iratxe Ibarra
Ibon Ajuria
Fredi Paia
Igor Elortza
Oihana Bartra
Puntuazinoaren arabera:
Gorka Ostolaza
Gorka Lazkano
Arrate Illaro
Joseba Artza
Iñaki Iturriotz
Azaroaren 18an hasiko dira finalurrekoak. Lehendabiziko saioa, Basaurin jokatuko da. Dakizuenez, saio guztietako sarrerak Bertsosarrerak webgunean eros ditzakezue.
Asteburuon jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak, Mungian eta Sopelan, hurrenez hurren. Fredi Paiak eskuratu zuen puntu gehien Mungiako saioan. Sopelakoan, berriz, Igor Elortzak. Bi bertsolariok lortu dute, beraz, finalaurrekoetarako zuzeneko txartela. Gainerako bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Mungiako puntuazioa:
Fredi Paia 443.5
Iñaki Iturriotz 393.5
Ander Elortegi 377
Malen Amenabar 370.5
Txaber Ormazabal 352
Peru Vidal 345
Sopelako puntuazioa:
Igor Elortza 450
Gorka Lazkano 407
Joseba Artza 394
Nerea Ibarzabal 391
Gari Sarriugarte 391
Ekaitz Larrazabal 315
Abian da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012. Atzo eman zioten hasiera, Berriatuan jokatu zen lehendabiziko kanporaketarekin. Iratxe Ibarra izan zan nagusi. Hala, markinarra zuzenean sailkatuko da finalaurreetara eta gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dute aukera.
Sei bertsolari aritu ziren nor baino nor, Leire Bilbao gai-jartzailearen aginduetara.
Hurrengo kanporaketaBalmasedan jokatuko da, urriaren 16an. Ander Salaberria, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Itsaso Paia, Ibon Ajuria eta Xabat Galletebeitia lehiatuko dira bertan. Gogoratu, kanporaketetarako zein finalerako sarrerak salgai daudela Bertsosarrerak weborrian.
Igandean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Berriatua izango da lehen geltokia. 38 bertsolarik hartuko dute parte; tartean, Arkaitz Estiballes eta Igor Elortza, azken bi ediziotako txapeldunak. ‘BaDaGaRa’ da aurtengo leloa eta Audience musika taldeak egin du sintonia. Horra, aurkezpenerako prestatu duten bideoa:
Finala Bilboko Miribillan jokatuko dute, abenduaren 15ean, 17:30ean. Sarrerak, dagoeneko, salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.
Bertsolaritzari buruzko bloga duzu honakoa. Neurri eta doinu librean arituko gara, batzuetan tiraka, bestetetan tiroka. Euskadi Irratiko Hitza Jolas eta ETBko Hitzetik Hortzera saioen erakusleiho izan nahi du oholtza honek.
Iruzkin berriak