Belfasteko Bertso Dinneretik bueltan, Alaia Martin kontu kontari

2012(e)ko Maiatzak 7 admin Iruzkinik ez

Egin berri dute Belfasten Bertso Dinnera bosgarrenez. Han izan dira kantuan Alaia Martin eta Jon Maia. Aurten, gainera, harrera ofiziala egin die bertsolariei Belfasteko alkateak berak. Hango berri eman du Martinek, baita hezkuntza arautuan ematen dituen bertsolaritza eskolez ere. Hori eta askoz gehiago Hitzetik Hortzeran:

Herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, abian

2012(e)ko Maiatzak 2 admin Iruzkinik ez

Herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak jada martxan dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Adinaren arabera bi maila izango dira: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Egutegia ikusteko egin klik agendan.

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2010

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2010

Eskolarteko Txapelketaren bitartez ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gaztetxoek bertso saioak ikusi, idatzizkoan parte hartu eta jendaurrean abesteko aukera izango dute.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen hau oso modu ezberdinean garatu da orain arte eskualde zein herrialde bakoitzean. Txapelketaren egitura bateratu asmoz, 2013rako Eskolarteko Txapelketa eredu berria jarri nahi da martxan, besteak beste bertso-eskolei parte hartzeko aukera emanez. Hori dela eta, eskolarteko txapelketaren inguruko gogoeta eguna antolatu dugu maiatzaren 12rako, Villabonako egoitzan. Parte hartzeko interesa duzuen guztiok ateak zabal zabalik dituzue.

Galtxagorri robotarekin kontu kontari

2012(e)ko Apirilak 30 admin Iruzkinik ez

EHUren Gipuzkoako Campusean egindako bertso saio berezian, Ttartalo eta Galtxagorri robot bertsolariak aurkeztu dituzte jendaurrean. Euren lehenengo plazan bertsolagun izan dituzte Andoni Egaña, Felix Zubia, Oier Lakuntza eta Maialen Velarde. Bertan gai-jartzen aritu zen Aitzol Astigarraga eta berau izan du gonbidatu asteon Jon Artanok.

Petra Elser, Frankfurteko euskaldunarekin bertsolaritzaz

2012(e)ko Apirilak 23 admin Iruzkinik ez

Osinalde sariketatik entresaka mamitsua egin du Hitzetik Hortzerak, Petra Elser Frankfurteko euskaldunarekin kontu kontari egon diren bitartean. Gabiriako gazteek BertsoMovieDa lehiaketarako sortutako Bertso Road Movie ikusentzunezkoaren laburpena ere eman dute programan. Horretaz gain, Oñatiko Santa Ana aretoan egin zen saiotik Uxue Alberdik eta Alaia Martinek egindako ofizioa eta Bergaran, Erramu Zapatu bezperako saiotik Amets Arzallus eta Andoni Egaña elkarri puntu jartzen. Horra:

‘Beste larogei urtian’ dokumentala Hitzetik Hortzeran

2012(e)ko Apirilak 16 admin Iruzkinik ez

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte beteko ditu 2012an. Sortu zenetik egindako ibilbidea aztertu eta landu ondoren, ‘Beste larogei urtian’ izeneko liburu eta DVDan bildu dute emaitza. Hitzetik Hortzeran erakutsi dituzte dokumentalaren xehetasunak.

Bardoak 2012, finaleko kontuak eta kantuak

2012(e)ko Apirilak 10 admin Iruzkinik ez

Miel Mari Elosegi Irurtia ‘Luze’ Leitzako bertsolaria izan du alboan asteon Jon Artanok ‘Hitzetik Hortzeran’. BARDOAK 2012 ekimenaren finala izango dute hizpide. Leitzako Amazabal pilotalekuan Rimak Exkaxko, Bilixkorriko eta Erauntsi taldeko bertsolariek egindako lanetik onena erakutsiko dute.

Categories: Hitzetik Hortzera Tags:

Koadrilla arteko bertso txapelketaren finala

2012(e)ko Apirilak 3 Xabier Sukia Iruzkinik ez

632858_Araba_koadrilen_arteko_bertso_txapelketa_original_imagen

Arabako Koadrilla arteko bertso txapelketaren finaleko bertsorik onenak entzun nahi?

Hemen azpian klik egitea besterik ez duzue!

Uxue Alberdiren gogoetak

2012(e)ko Martxoak 20 Potokume Iruzkinik ez

Usurbilgo Artzabal jatetxe ireki berrian primerako bertso afaria egin zuten martxoaren 8koa ospatzeko. Onintza Enbeitak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Uxue Alberdik jarri zuten han festarako eta gogoetarako gaia. Uxue Alberdi bera izan da platoan Jon Artanorekin Usurbilen kantatutakoez eta beste kontu batzuei buruz hitz egiteko.

Programako beste ardatza Mallabiko Izar Gorri elkartean, Beñat Ugartetxea gai-emaile zutela, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia goierritarrek egindako saioa izango zen. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki eta Zappingean Zeberio anaiak Ataunen 2002an; Nikolas puntu jartzen eta Xabier erantzuten. Gainera Arabako Koadrila arteko txapelketako finalerdien laburpena ere emango dute.

Categories: Hitzetik Hortzera Tags:

Getariako eta Mutiloako bertso-janak

2012(e)ko Martxoak 12 Potokume Iruzkinik ez

Aurreneko aldiz antolatu dute Getariako Elkano jatetxekoek bertso-afaria. 110 lagun baino gehiago batu ziren Elkanorenean prestatutako kutixiekin hasi eta bertso-jana egiteko ondoren. Amaia Agirre, Jon Maia eta Aitzol Barandiaran aritu ziren. Gehienean librean egin zuten, baina Getariako bertso eskolakoek Jokin Egurbideren bidez jarritako gaiei ere kantatu zieten. Bitsetan joan zen afaria hasieratik amaierara. Besteak beste Getariakoaz hitz egiteko gonbidatu dute asteon Aitzol Barandiaran Munduate bertsolari ataundarra Hitzetik Hortzerako platora.

Categories: Bederatzikoa, Hitzetik Hortzera Tags:

Mungiako bertso afaria, Miren Ibarluzeak maneatuta

2012(e)ko Martxoak 3 admin Iruzkinik ez

Beñat Ugartetxeak hasieratik bertatik ekin zion Igor Elortza tentatzeari Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso afarian. Hasieran librean eta gero Taket Bertso Eskolako kideek emandako gaiei kantatuz lortu zuten bertan bildutakoei afaloste ederra pasaraztea. Batik bat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperetik Elortzari galdezka jarri zutenean. Joxe Migelen ahots hauskorra ondo estudiatua duela frogatu zuen Ugartetxeak. Benetakoaren eta imitatzailearen arteko aldea zenbatekoa den neurtzeko Lazkao Txiki zenaren ale bikain batzuk erakutsiko dituzte Zappingean. Zuri-beltzekoan, berriz Arozamena tabakoari kantari. Hori guztia eta gehiago aste honetako Hitzetik Hortzeran. Horra: