Gaur gauean Vaya Semanita antzezlana Bermeon. Ondo pasa!!!
Gaur helduko da Vaya Semanita antzezlana Bermeora eta gure zozketako irabazleak bertan izango dira. Hauxe izan da azken egunotan Facebookeko orrialdean gehien eztabaidatu den gaia, baina beste batzuk ere izan dira. Goazen laburpenarekin!
Heldu da eguna. Vaya Semanitako koadrila dagoeneko Bermeon izango da. Gogoratzen zarete Vaya Semanita ikusteko zozketa jarri genuela abian ezta? Jakinaren gainean gaude gure bi irabazleak, Leire eta Amaia, pozez zoratzen daudela Glu Glu Produciones-ek ekoiztutako antzezlana ikusteko. Neskak, ondo ondo pasa eta kontatu zer moduz pasa duzuen, Amaiak horman esan bezala, “inbidi apur bat emateko”!
Sarrerak tokatu ez zaizkien bermiotarrei ere esteka honen bidez jakinarazten genizuen antzezlana ikusteko sarrerak 15 eurotan salgai zeudela iragan asteazkenaz geroztik. Gaur beraz, algara eta jaia izango da nagusi Bermeoko Kafe Antzokian.
Ainhoa Ispizuak horma koloreztatzen zigun argazki eder batekin. Bermioren irudi polit bat uzten zigun gauez eta perspektiba ezberdin batetik ateratakoa. Iker Astuik ondorengo hitzekin komentatzen zuen argazkia: “benetan be zuon etxetik ostijelako bistek dauz eh, sois unos pribilegiaus…sin ascensor pero beno”. Gozatu irudiaz!
Roberto Menendez ere protagonista izan da azken egunotan gure horman. Pasa den astean Andoni Sanzek esteka hau uzten zigun eta gogorarazten zigun Roberto Menendez bermeotarrak jarraitzen dauela Urdaibaiko guneen modelizazio birtualak egiten.
Robertok berak ere horman parte hartu du azken egunotan eta bere azken lanak erakutsi dizkigu. Alde batetik “Olatua”, Nestor Basterretxearen eskultura ezagunetik Bermeoko Kirol Portuari ateratako panoramika, hemen duzue ikusgai, eta bestetik, Kirol Portuaren ateratako argazki bat baina oraingo honetan, ikuspegi interaktiboarekin. Amaitzeko, Bermeoko Futbol Eskolako blog interesgarri batera esteka “Camino de San Mames, La historia de unos futuros “profesionales”” izenekoa. Izen horrekin, merezi du irakurtzea, beraz animatu!!
Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Jarraitu Facebookeko orrialdean Bermeoren inguruko kontuak idazten, gure herriak ez du atsedenik hartzen eta beti dago eta zer kontatua. Ondo pasa asteburua eta pozik bizi!




Zuen iritziak