Tag Archives: Urdabai

San Martineko etxebizitzak bota behar dira eta ‘Intertuna III’

Share Button

San Martineko etxebizitzak bukatu aurretik bota behar dira, ‘Intertuna III’ atunontzia arriskuan, Bermeoko trafikoa ere ez da behar bezalakoa eta bokartaren biomasa hirukoiztu dela dira aste honetan Bermeoko hesian jaso diren kontu nagusiak.

Astero legez, labur bilduma egiteko unea iritsi da, eta horretarako Bermeoko orrialdeko hesira jotzen dugu,zuek idatzitakoak eta posteatutakoak gero, hona, blogera ekartzen baititugu. Hasteko, gure herrian eta beste hainbat tokitan gehien kezkatzen duen kontua, etxebizitzarena, izan ere, gure taldeak horrela idatzi zuen iragan astean gure hesian: Etxebizitzen zozketa abenduaren 15ean izango da. Beruala San Martinen daude eta 20 dira zozkatuko direnak. Zu ere horretan sartuko zara? ia zortea duzun.” Beti izaten da oso albiste pozgarria, zure zenbakia zozketa batean ateratzea, eta zure etxerako giltza badakar are gehiago. Albistea bertan duzu.

Kontuak horrela, etxebizitzaren albiste ona, txarrean bilakatu da hurrengo astean, Iban Bilbao Barturenek honako posta jartzen baitzigun: “VPOko dozena bat etxe botatzera zigortu dute Bermeoko udala” Guztiak bota behar ez badira ere, ia prest zeuden etxeak bukatu beharrean bota behar direla jakitea ez da batere pozgarria izan. Horretaz gainera, Bermeoko udalak, gaurtik aurrera etxebizitza horiek bota gabe igarotzen dituen egunengatik isuna ordaindu beharko du. Informazio gehiago, ondorengo estekan.

Orain Beñat Mendietak ekarritakoa jaso dugu laburpenean. ‎”Intertuna III” atunontzi bermeotarra eraso batetaz libratu da. Atzo goizean (2010/11/22) Somaliatik 600 miletara gertatu zen. Zerbait gehiago entzun duzue?” Egia esan, itsasoan bizi den arriskua handia izanik, are gehiago bahitzeko beldurraz lana egitea. Jarraitu ondorengo berria.

Bermeon jarraituta, baina kontuaz aldatuta, autoa hartu eta gero, horrela idatzi zuen Iban Bilbao Barturenek murruan: “Bueno ta ia zer pasaten dan Bermioko trafikuegaz, non dauz munizipalak bidizeniko? Markiñerarteko erreskadiegaz eta iñor agertu bez, hau doke ganorie!”. Beste lagun batek ere haserre antzean erantzun zuen, beraz, badirudi ez kontu honek herritarrak asko haserretzen dituela.

Kirol kontuek ere tartea izan dute aste honetan gurean, Beñat Mendietak ekarritakoa izan da eta horrela kontatzen zuen berak: “Ia neguan sartuta eta udako kontuekin bueltaka jarraitzen dugu. Josu Zabalando Urdaibai Arraun taldeko presidenteak Kortari bere zigorra ematea espero du. Zu ere iritzi berekoa zara? Zer deritzozu?”. Kortaren gora beherek ez dute inor ezer esan gabe uzten. Ondorengo loturan gehiago irakurtzeko aukera izango duzu.

Itsasoko kontuekin jarraitu eta baita bukatu ere, kasu honetan Maite Bazterretxea izan da eta horrela zioen berak: “Albiste fresku-freskue!!! Bokartaren Biomasa urte baten hirukoiztu egin da.” Egia esan oso albiste ona da, pozgarria benetan eta orain, une honetan krisian buru belarri sartuta gauden honetan, kresalak etorkizunerako kolore itxaropentsua dakargu, berdean pentsatzen jarraitzeko beste arrazoi bat. Hurrengo loturan klik egin dezakezu.

Bermeo. Argazkia:Jesus M. Echevarria

Bermeo. Argazkia:Jesus M. Echevarria

Bukatzeko irudi polit batzuk utziko ditugu, Maite Bazterretxea berak utzitakoak dira eta hurrengoan zerorrek ere horrelakoak utzi ditzazkezu: “Zelako argazki politak topatu ditudan Eguraldiblog-en, ederrak dira benetan. Bermeokoak dira eta Jesus Mª Echevarríarenak dira” Argazki gehiago ikusi ahal dituzu eta baita zureak igo ere.