Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketaren ondorengo sententzia
Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketa aspaldi gertatu bazen ere, orain ezagutu dugu sententzia eta aste honetako kontu nagusia da gure orrialdean.
Gure taldeak ere horrela ekarri zuen hormara, Alakranaren auziko sententziak 439 urteko zigor kartzela ezartzen du. Lerroburu honi ondoko galdera ere gehitu genion…Espainiako Gobernuak erreskatea ordaindu zuen? Orain zure erantzuna itxaroten dugun bitartean, bertan duzu albistearen esteka. Alakrana auziarekin jarraituko dugu, izan ere albisteak berritzen joan ahala guk ere gurean jarri genituen, hemen duzu azken albistea.
Auzitegi Nagusiak 439 urteko kartzela-zigorra ezarri die Somaliako piratei euskal atunontziaren bahiketagatik. Espainiako Gobernuak berehala gezurtatu du erreskatearen ordainketa. Albistea are gehiago jorratzeko aukera ere izan dugu asteon horregatik, hemen duzu jasotako azken bideoa.
Arrantza kontuekin jarraituko dugu, baina etorkizunera begira, Ane Goikoetxeak berak zera aipatu zuen gurean: ‘Nautika eta Arrantzako Lanbide Eskola Bermeon Itsamendikoirekin.’ Gehiago jakiteko ondorengo lotura ekarri dugu.
Asteburua igaro da eta ez dakigu Joseba Uriartek proposatzen zuen mendi irteeran parte hartu ote duzun edo ez, badaezpadan hemen duzu berak gurera ekarritako esteka. Akaso, hurrengo baterako.
Bermeoko horma kolorez betetzen duzuenok zuek zarete eta kasu honetan Orlando Imperatorek egindako irudiak dira eta benetan eskertzen ditugula, guk zuretzat ekarri dugu, ikusmenerako opari izan daitezen.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore
Bermeon, itsasoa, kresala eta arrantza maitatzeaz gain musika ere asko bizi da, eta horren lekuko da, Mikel Monasteriok gurera ekarritako komentarioa: ‘ ¡¡ SALGAI DAUDE, BILATU ETA ETORRI UZTAILAN 30 an FESTIBALERA !!’ Hemen uzten dugu gehiago jakiteko berak utzitako esteka.
Bukatzeko, Ruth de Celisek utzitako oharra utzi dugu, berak laguntza eskatzen du, etxea alokatu nahi du bi nagusi eta haur batentzat ekaineko azken astean bertan bizi ahal izateko, lana dela eta etxez aldatzeko eskaera betetzeko asmoz, gurera jo du laguntza bila. Beraz, hori eskaintzeko moduan dagoenik ezagutzen baduzu, Ruthek eskertuko duela uste dugu.
Besterik gabe, datorren astera arte agurtuko gara, hori bai, gogoan izan gure orrialdean edota gure herriko blogean topatuko garela.

Zuen iritziak