Tag Archives: party

Bermeoko Okasientes taldea, 80′s Party jaialdia eta antzerkia

Share Button

Bermeoko Okasientes taldearen ‘Mashiel’ disko berria, Bermeoko Kafe Antzokian ospatutako 80′s Party jaialdia eta Nestor Basterretxea aretoan izandako ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak. Hauek izan dira aste honetan Facebookeko orrialdean nagusitu diren gaiak.

Okasientes talde bermeotarrak disko berria kaleratu zuen martxoaren 10ean. ‘Mashiel’ du izena. Asteazkenean ea ezagutzen zenuten galdetu genizuen, eta gaur beste bi galdera dauzkagu zuentzako: Erosi duzue diskoa? Gustatu zaizue? :)

Zapatuan 80′s Party jaialdia antolatu zuten Bermeoko Kafe Antzokian. Beñat Mendietak utzi zigun informazioa, eta irakurri genuenez, 80. hamarkadako doinuak izango ziren nagusi, izan ere, Unholy Covers taldeak kantuen moldaketa egin behar zuen. Amaitzeko, DJ Dataren sesioa zegoen prestatuta. Egon zineten? Festa ona izan zen? ;)

Antzerkiarekin amaituko dugu gaurko laburpena. Zapatuan ere, gaueko 20:00etan, ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak ikusteko aukera izan genuen. Nestor Basterretxea aretoan egin zituzten eta Ane Zabalak ostegunean utzi zigun informazioa.

Beno ba, amaitutzat emango dugu hemen gaurko laburpena. Zazpi egun eta hemen egongo gara bueltan zuek hesian utzitako gai berriekin. Mila esker astero gurekin egoteagatik! :D Laster arte!