Tag Archives: Mikel Oihenart

Bermeo pozik, saihesbidearen lanak udan hasiko direlako

Share Button

Bermeo eta Ermua dira Bizkaian, saihesbiderik ez duten herri bakarrak; baina laster zerrenda beltz horretatik kendu egingo dute gure herriaren izena. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak joan den astean jakinarazi zuenez, udan hasiko dira saihesbideko lanak eta, dena ondo bidean, hiru urte barru zabalik izango da Mungiarekin lotura gisa ere erabiliko den bidea.

Bermeoko jendearentzat duen garrantziaz jakitun, segituan partekatu genuen berria, esteka honen bidez, eta oro har, pozez hartu du jendeak: Bazela garaia adierazi dute Aritz Hormaetxea eta Ait Ty, azken honek tunelaren beharra azpimarratu du. Karmelo Siguenza eta Pili Gabilondo eszeptikoago agertu dira eta Ander Atxikaallende eta Aitzi Campillo Sollubeko tunelaz galdetu dute; nonbait hori da eta proiektuaren zalantzetako bat. Tira, honen inguruko berrikuntzak jasoko ditugu, egotekotan, betiko moduan Bermeoko orrialdean eta blog honetan bertan.

Bermeotarron poz honek, baina, ez du luzaroan iraun, ze gure neska-mutilen ‘txokue’k ez du Lokaleroak‘ saioko lehiaketa irabazi. 9. geratu da, 311 botorekin. Ezin dugu ulertu, ze lokalek dauka Euskal Herrian terraza, futbolina eta gure gazte jatorrak?? Gaur jakinarazi da irabazlea; behintzat Bizkaian geratu da saria (Zornotzak eta Gernikak atera dira garaile). Bueno, hurrengorako gu eh??? Ikusi ez duzuenontzat, hemen duzue Bermeoko lokalaren bideoa:


Disko bat eta ipuin bat

Gotzon Monasteriok Mikel Oihenart musikari bermeotarraren azken diskoaren berri eman zigun esteka honekin. Esan zigunez, doan eskura daiteke. Artista honen inguruko datu gehiago dituzue Bermeoko orrialdean. Hain justu, Mikelek berak honako bideo hau zintzilikatu zuen gurean: ‘La Gata Negra‘ Bermeoko ipuina, entzun entzun!

Azkenik, Gotzon Monasteriok iritzia partekatu zuen: “Bermeok marka izateko aukerak ditu eta turismo berdearen alorrean bidea egin!!!“. Haren berbetan, azpiegituran inbertsioak egin behar dira. Iritzi berekoak al zarete zuek?

Tira ba, honetan utziko dugu gaurko laburpena. Datorren astean itzuliko gara, gai gehiagorekin eta zuen ekarpenekin. Ordura arte, ondo bizi eta…. Aupa Bermeo!

Bermeokoa da Jorge Jimenez ‘Bizkaiko Mister Gay’a

Share Button

Bermeotarra da aurtengo ‘Bizkaiko Mister Gay’a, Jorge Jimenez da bera eta gure komunitateko orrialdean ere horrela jaso dugu.

Asteon, Beñat Mendietak honako oharra utzi zigun Bermeoko horman: ‘Bermeotarrak….benetan guapoak!!! Jorge Jimenez mister gay Bizkaia!!!’ Jorge Jimenez, 27 urteko bermeotarra da eta berak dioenez, emakume artean oso eroso sentitzen da. Lagun batengatik izango ez balitz ez luke par hartuko, baina lagun duen emakume bati eman beharko dio baita eskerrak ere. Hemen duzu aipatu berri duguna albistea eta Jorge Jimenezi egindako elkarrizketa.

Gure komunitatea beti ari da, Bermeoko kontu ahalik eta polit eta interesgarrienak bilatzen eta aste honetan bertan, oso kontu ederra ekarri du. Bermeora etorri nahi dutenentzat beste arrazoi eder bat baitago, Donejakue bidea ere hemendik igarotzen baitzen. Oso kontu gustukoa izan da baita gure erabiltzaileen artean, eta tartean. Aingeru Astuiren komentarioa ekarri dugu gurera: ‘Donejakue bidea ez zan lehorretik bakarrik egiten, itsasotik be egiten zan eta… edo itsasotik zati bat eta lehorretik beste bat. Bermion desenbarka eta enbarka egiten ziran hainbat bidelari… bidea egiten ari dirala Bermion hilak be agertzen dira artxiboetan. Sasoia izan da.’ Hemendik, Aingeruri eskerrak eman nahi dizkiogu, eta gainerako guztiei, kontu honen ingurukoetaz gehiago jakiteko animuak bidali nahi dizkizuegu. Bertan uzten dizuegu gehiago irakurtzeko dokumentu interesgarria.

Bestelako kontuekin aurrera egingo dugu eta Mikel Larrubeltzak gure ekarritako dakargu hemen: MIKEL OIHENART, el artista de Bermeo, ha publicado un nuevo trabajo de música etnosicofonica vasca Mikel Larrubeltzak ere honako lotura utzi digu opari.

Zer entzun jaso dugunez, orain zer ikusi Juanvi Romanen irudiari esker hemen duzu. Berak Lurra-itsasoa-airea bataiatu du eta hemen Robert Jasonek gehitutakoa: ‘polit-polita da!! benetan…. ikuspegi harrigarria … asko gustatzen zait!!’

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Beñat Mendietak ostiralean, asteburuari begira jarri gintuen ondorengo mezuarekin: ‘gure herriko kulturistak ikusteko aukera Gernikan bihar Euskadiko Fitness TxapelketanBertan egoteko aukera izan bazenuen, zure iritzia jasotzea gustuko izango genuke, bitartean, hemen duzu ekitaldiaz hitz egiten zuen albistea.

Aste honetako errepasoarekin bukatzen joateko Aingeru Astuik idatzitakoa ekarri dugu: ‘mi amigo Ander Izagirre escribió el libro ‘Cuidadores de Mundos’ (ed. Altair), en el que me hacía merecedor de uno de esos títulos. El capítulo corresponde a la isla de Izaro, y es un compendio inmejorable sobre las leyendas y también las mentiras tenidas como históricas sobre esta isla.’ Gehiago jakiteko, hemen duzu esteka.

Laburpenari behar bezalako amaiera emateko, Aingeru Gaubeka Villotak gurean utzitako ‘Udeko Goizaldie‘ irudia ekarri dugu.

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka

Badakizu, gure horman edota gure herriko blogean zurekin bat egiteko aukera mantenduko dugula.

Bermeoko Jon Pascua Sudafrikako ligan

Share Button

Bermeoko Jon Pascua, Sudafrikako Mamelodi Sundwons taldeko atezainen entrenatzaile lanak bete ditu eta Bermeoko orrialdean jaso dugu albistea.

Patxi Xabier Kareaga Ruiz gure lagunak, Bermeoko orrialdean oso albiste polit eta hunkigarria utzi digu, izan ere, Jon Pascua bermeotarra, urtebete eman du Afrikan, eta Sudafrikako ligan parte hartzen aritu da. Mamelodi Sundowns futbol taldeko atezainen entrenatzailea izan da. Jon Pascua da bera, baina Melrose Arach auzoan, Johannesburgoko alderik eta dirudunenean Sweet Jon ezizenez ezagutzen dute. Hemen duzue Patxik utzitako albistearen lotura, bide batez etxera bueltan edota etxean ote dagoen ez dakigunez, zuk honetaz zerbait argitzen badiguzu asko eskertuko dizugu, gainera, besteak beste, Nagore Maeso Arrizabalagak albiste hau gustuko duela, edota atsegin duela esan du.

Bestalde, Mikel Monasteriok honako iruzkina utzi digu gure orrialdeko horman: ‘el artista Bermeano Mikel Oihenart, ha creado una marca de ropa deportiva vasca. Es pionero en este campo – CAMISETAS VASCAS Y PRENDAS DEPORTIVAS, – Honen inguruko informazio gehiago izateko, bertan duzu esteka.

Aste honetako laburpena bukatzeko, Juanvi Romanek oparitutako argazkiak izango ditugu ikusgai.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Eskulturak agertzen direnekko argazkia Gotzon Markaida Urrestiri ere gustazen zaio, eta Arantza Asolo Monasteriok zera dio: ‘super chula…y la foto dice mucho!!!!!!!!!!!’

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bukatzeko, Bermeoko portua azaltzen den argazkia Jose Angel Bilbaori eta baita, Gotzon Markaida Urrestiri ere gustatzen zaie. Hementxe bukatzen da aste honetako laburpena, baina, badakizu, orrialdean bertan edota gure herriko blogean konektatuta jarraitu dezakezula.

Alakrana auzia eta Bermeoko Bou Bizkaia epaitegian

Share Button

Alakrana auzia berriz ere Auzitegi Nazionalean eta Bou Bizkaia taldeko lehendakariaren berbak dira aste honetako kontu nagusiak Bermeon.

Aste honetan Bermeoko laburpenari ekiteko, urtetako kontua berreskuratu dugu, atzo bertan, hilak 4, Auzitegi Nazionalean Alakrana auzia lerroburu izan zelako. Bitartekari lanak egin zituenak eta baita Canarias fragataren komandanteak euren adierazpenak eman zituzten atzoko epaian. Oso egoera gogorra bizi behar izan zuten. Maite Bazterretxeak aipatu digu albistea.

Itsasoan jarraituko dugu, baina orain oso bestelako ontzi eta eskifaiarekin, izan ere, gure taldeak asteon zera aipatu zuen Bermeoko horman: ‘talde garbia dugula dio Bou Bizkaiako lehendakariak.’ Adierazpen hauen aurrean, udari begira indartsu jartzeko beste arrazoi bat dugu. Eta berak aipatu legez, uretan irabazitakoa orain epaitegietan kendu nahi diete. Gernikako 2.epaitegiak bere epaia eman du eta antidoping  kodearen kontrako delitua eragotzi die Bermeoko taldeko 5 kideri, hauetako bat bera ere ez da arraunlaria. Hemen duzue albistearen esteka.

Uretatik atera eta kalean edo parkean gaudela, gure hormara begiratu eta Itxaso Apraizek zera idatzi dela ikusi dugu: ‘txakur jabeek elkartea sortu dute. Horrela, euren txakurrekin egoteko txokoak defendatuko dituzte.’ Hernanin esate baterako txakur kaken ADN-DNA eskatzen ari diren bitartean, hemen, gurean, txakurrekin egoteko txoko bila dabilen taldea topatu dugu. Eskaera edo egoera zeharo desberdinak biak, baina konponbidea behar dutenak. Bertan duzu gehiago jakiteko lotura.

Musika apur bat ere jarriko diogu gaurko laburpenari, Mikel Larrubeltzak honako emaria utzi baitu: ‘Bermeoko artista multifazetikoa, Mikel Oihenartek diseinuko kamiseta bilduma atera ditu saltzeko, eta nolakoak diren ikusi nahi baduzu, hemen duzu aukera.‘ Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu Mikel Larrubeltzari emandako informazioagatik.

Iragan astean oso plan polita proposatu zigun Beñat Mendietak : ‘asteburu honetan, Basurkoren PAKEA ontzian nabigatzeko aukera!!! joango zara?’ jada, pasatu da, baina bertan egoteko aukera izan bazenu kontatu zer iruditu zitzaizun. Guk hemen dakargu plana iragartzen zuen albistea.

Oso bestelako ekarpenen txanda da orain, Iban Bilbao Barturenek zera dio: ‘hauteskundietan “Su ta Gar”-eri botateko papeletie.  Hau da berak egiten duen proposamena, eta berak ekarri bezala ekarri dizuegu guk gurera.

Beste barik, hauxe izan da aste honetako errepasoa, eta badakizu, Bermeoko Facebook orrialdean edota gure herriko blogean bertan itxaroten zaitugula. Ondo izan eta Bermeoko argazkiak jarri, boto gehien jasotzen dituena izango baita blog honetako irudi nagusia.

Eguneko Zentroa Bermeora eta Mikel Oihenarten disko berria

Share Button

Eskualdeko Eguneko Zentroa Bermeora dakartela, eta Mikel Oihenart musikari bermeotarraren lana kalean dela dira aste honetan, Bermeoko gai nagusiak.

Aste honetako laburpenaren lehendabiziko gaia guk ekarri genuen hesira, izan ere Eskualdeko Eguneko Zentro Berria Bermeon egongo da, martxoan dute irekitzeko asmoa, eta Gernikako Ibarrakoa erabiltzaile gutxi izateagatik itxi egingo dute. Hemen duzue albiste honen inguruko esteka.  Gai honen inguruan komentario batzuk egon dira, esate baterako Patxi Xabier Kareaga Ruiz eta Aingeru Astuik martxoan zabaltzea kasualitatea dela diote, hauteskundeen atarikoa balitz ikusten dute eta aldiz Fernando Sanchez Farrerasek bihar bertan izena emango lukeela dio.

Bestalde, orain, musikarekin jarraituko dugu eta horretarako ez dugu oso urrutira joan behar, Mikel Monasteriok bozgorailutik zera dio:SALGAI MIKEL OIHENARTen Diskoa. Bermioko Musikalaria’ Zorionak hemendik Mikel Oihenarti lan berri kaleratu duelako, eta hemen duzu bere musika ezagutzeko aukera.

Erritmoa hartu dugun honetan beroketa ariketak egiteari ekingo digu Itxaso Apraizek iragan astean honakoa utzi baitzigun: ‘Domekako Herri Lasterketarako prest? bat, bi, tipi tapa korrika….’ korrika-korrika eta azkenean pasatu da, hemen utziko dugu, herri lasterketaren inguruko albistearen lotura.

Kultur agendan apuntatzekoak ere jaso ditugu Amaia Fernándezen eskutik: ’9etan Nestor Basterretxea aretoan….’Más gorditos que nunca’ antzezlana’ Badakizue oso interesgarria izaten dela hitzorduen berri ematea eta horrela guztiok jasotzen dugu horren berri, beraz, hurrengoan ere horrela egizue mesedez. Hemen dago, oharraren inguruko esteka.

Bukatzeko, Bermeoko komunitateko lagun batek eskatutakoari laguntza ematen ahalegindu gara. Edurne Laca: ‘nonbaiten ematen al duten Urdaibaiko mutilen entrenamenduak? Orrialde bat edo balego, mesedez bidali. Eskerrik asko denari’. Gure taldeak honela eskaini dio laguntza: ‘Kaixo Edurne! Ez dakigu, baina akaso, horren gaineko informazioa lortzeko hemen izan dezakezu aukera…’.

Honenbestez hemen utziko dugu aste honetako errepasoa eta datorren asteko laburpena iritsi bitartean, Bermeoko orrialdean edota gure blogean utzi ditzakezu zure emariak.

Bermeoko Udalaren iritzigune berriak, eta Gatiburen kontzertua

Share Button

Bermeoko Udalaren iritziguneak, berriz ere Gatiburen kontzertua, eskiatzeko planak eta bestelakoak dira aste honetako gai nagusiak Bermeon.

Aste honetako laburpenari ekiteko, iritziak emateko txoko berriekin egingo dugu, izan ere, gure orrialdean eta baita Udalak jarritako zerbitzu berrian ere herriaren onerako lan egiteko bidea zabaltzen da. Gure orrialdeak horrela idatzi du gure hesian: ‘Zure iritzia emateko aukera gehiago...’iritzimetroak’ zabalik Bermeoko udalaren eskutik, hemen duzu frogatzen hasteko aukera.’ Eta honek ere bere komentarioa jaso du Juan Maria Hidalgoren eskutik: ‘guztion artean ondo zaintzea espero dut, bestela, alferrik gastutako dirua izango da berriro. Ea ondo portatzen garen behingoz!’ Udalak eskainitako foroak, erantzun asko jasotzen zituen eta arrakastatsua dela ere esaten da, orain lau ‘iritzugune’ berriekin horrela edota, bertan planteatzen den moduan, hobeto funtzionatuko dugula espero da. Euskadin aitzindaria den zerbitzua dugu Bermeon. Hemen duzu zerbitzu berriaren informazioa jasotzeko esteka.

Aurreko mezuan Gatibu Bermeon egon zela aipatu genuen, eta sarrerak ere agortu zirela informatu ginen gure orrialdean, baina orain Itxaso Apraizek itxaropena ekarri digu berriz ere: ‘Albiste onak! Sua-Sua! otsailaren 12an GATIBUk berriz ere gurean kontzertua emango du!!!!!! ‘ Sarrerak agortuta egoteagatik talde gernikarraren kontzertuan egon ez zirenenentzat oso albiste pozgarria da benetan, beraz, Gatibu ikusi nahi baduzu, otsailaren 12an aukera izango duzu, hemen duzu informazio gehiago.

Orain kaskoak jantzi edo, bestela bakarrik bazaude, bolumena eman zure ordenagailuko bozgorailuei, Mikel Monasteriok :Bermioko Portuan abestiaren ¡ BERTSIO BERRIA !!’ utzi digu eta guk zuretzat gorde dugu, hau da aste honetako oparia. Hemen klik egin eta kantua entzuteko aukera izango duzu, egia da egia da, nik ikusi dudalako horrela dio abestiak eta horrela entzungo duzu esteka honetan klik eginez Mikel Oihenart-en eskutik.

Zure planak egiteko laguntza eskaini nahian, orrialdeak zera idatzi du: elurra badatorrela…eta hotza…eskiatzeko baldintza aproposak, eskiatzera joan nahi duzu?’ Informazio interesgarri hau irakurri ahal izateko, hemen duzu esteka.

Komunitateak aste honetan beste albiste on bat ere utzi digu, izan ere 1.000 lagun baino gehiago gara Bermeoko orrialdean! Eskerrik asko eta Zorionak!!!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bermeon, Demiku elkartea, argazkiak…

Share Button

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan ditugu aste honetan Bermeoko Facebookeko orrialdean. Izan ere, zuen parte hartzea oso handia izan da egunotan, baina lasai, den-dena jasoko dugu laburpen honetan:

Lontzo Sainzek udal webgunetik ateratako hitzordu garrantzitsu baten berri ematen zigun: “ABENDUAK 28 MARTITZENA, PAILAZOEN JAIALDIA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS ” ONGI ETORRI PUPU ETA LORE”. Artza frontoian, arratsaldeko 4:00etan eta 6:30ean. Sarrerak oraindik salgai frontoiko leihatilan abenduaren 22, 23 eta 27an, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara eta jaialdiaren egunean arratsaldeko 3:00etatik aurrera agortu arte“. Ziur gara sarrerak berehalakoan agortu zirela. Egon al zineten? Kontatu, kontatu…

Umeei zuzendutako ikuskizun batetik etxeko nagusiei eskainitako txoko batera. Izan ere, Maite Bazterretxeak Demiku elkartea sortu berri dela jakinarazten zigun eta, horretaz gainera, eurentzat egoitza berria zabaldu dutela. Hemen duzue informazio guztia.

Asteon bideo eta argazki ugari partekatu dituzue gurekin, gehienak Mikel Monasterio eta Mikel Larrubeltzaren eskutik heldu zaizkigu. Segidan jarri ditugu horietako batzuk:

eliza_bermeo_mikel_monasterio

Bermeoko eliza. Argazkia: Mikel Monasterio

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bideoei dagokienez, bi hauek nabarmendu nahi ditugu. “Bermeoko Portuan” abesti ezaguna herriko argazkiekin lagunduta:

Bermeora parrandan etortzea animatzen duen bideoa:

Gehiago ere bidali dizkigute, hemen eta hemen dituzu, ikusi nahi badituzu.

Bestalde, Mikel Larrubeltzak berak Bermeoko bi musikariren berri ematen zigun: Doctor Blues eta Mikel Oihenart. Esteka honetan eta beste honetan duzue bien informazio guztia. Lehenengoak Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertua ere entzun ahal duzue hemen.

Abenduaren 22ak, zoriarekin dugun urteroko zitak, bazter utzi du aurten Bermeo, ez baita herrian Gabonetako Loteriarik egokitu. Sikiera Erregeetako Loteria tokatuko balitz….

Zorte kontuak alde batera utzita, Maite Bazterretxeak horman elkarbanatutako beste esteka interesgarri bat aipatu behar dugu: “Bermeoko leku izenak ikusteko eta ikasteko txokoa topatu dugu zuretzat“. Ariketak egiteko, Bermeoko kantak entzuteko eta herriko argazkiak ikusteko parada ematen du webguneak, benetan gomendagarria…

Amaitzeko, Antonio Manuel Toñok Txiletik bidalitako mezua dakarkizuegu: “En calle Benito Berrueta viven familares Orúe saludos desde Coelemu, Chile XD“. Gure orrialdea nazioartekoa da, bai horixe!

Agur jator honekin agurtzen gara. Ondo segi eta ondo bukatu urtea!