Artxiboa

‘lamera’rekin etiketatutako sarrerak

Bermeoko Herri Lasterketa: ordutegiak eta ibilbideak

2013(e)ko Urtarrilak 24 Bermeo Iruzkinik ez

Datorren urtarrilaren 27an ospatuko da Bermeoko IX. Herri Lasterketa. Bermeoko blog honetatik guztiok, bai etxeko gazteak baita helduak ere, hitzordura animatu nahi zaituztegu, izan ere, ondo pasatzeaz gainera, kirola egiteko aukera aproposa eskaintzen du lasterketak. :-) Hemen dituzue 2012ko Bermeoko Herri Lasterketaren xehetasunak:

Ziur gaude Bermeoko kaleak korrikalariz jantziko direla, irudian ikusten dugun moduan. ARGAZKIA: Jose Antonio Ortiz de Zarate

Ziur gaude Bermeoko kaleak korrikalariz jantziko direla, irudian ikusten dugun moduan. ARGAZKIA: Jose Antonio Ortiz de Zarate

Noiz eta non ospatuko da Bermeoko Herri Lasterketa?

Urtarrilaren 27an egingo da Bermeoko Herri Lasterketa. Lau lasterketa antolatu dira, adin guztietako pertsonei zuzenduta daudenak, eta guztiak Bermeoko Lameratik hasiko dira.

Zein ibilbide izango du Bermeoko Herri Lasterketak?

-15 urtetik gorakoen lasterketa: 10:30ean hasiko da eta ibilbide guztia, gutxi gorabehera, 8 kilometrokoa izango da.

-11 eta 14 urte bitartekoen lasterketa: goizeko 12:00ean hasiko da eta ibilbidea 1.500 metrokoa izango da.

-7 eta 10 urte bitartekoen lasterketa: 12:20ean izango da eta 800 metroko ibilbidea izango da.

-3 eta 6 urte bitartekoen lasterketa: 12:40ean hasiko da eta 100 metroko ibilbidea izango dute aurretik.

-11 eta 14 urte bitarteko gazteek aukera dute nagusien lasterketan parte hartzeko, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean.

Zenbat ordaindu beharko da Bermeoko Herri Lasterketan parte hartzeko?

Etxeko txikienek eta gazteek euro bat ordaindu beharko dute lasterketan parte hartzeko. Nagusien lasterketan parte hartzeak, berriz, bi euroko kostua izango du.

Non eman behar da izena Bermeoko Herri Lasterketan parte hartzeko?

Antolatzaileek, egun horretan lana erraztu asmoz, aurretik izena ematea eskatzen dute. Nagusiek Areneko kiroldegian eman beharko dute izena. Izena ematean, korrilari bakoitzak bere dortsala jasoko du. Hala ere, lasterketaren egunean bertan posible da izena ematea. Txikien kasuan, ikastetxeetan eman beharko dute izena.

Zer egingo da Bermeoko Herri Lasterketan bildutako diruarekin?

Lasterketan jasotako dirua Herri Babesari emango zaio.

Eta onena! :-) Lasterketa ondoren, zer? Parte hartzaile guztiek Araneko Kiroldegian dutxa hartzeko aukera izango dugu, eta ondoren, sabela betetzeko eta indarrak hartzeko janaria eta edaria eskainiko dute. Plan mundiala astebururako!! Aupa Bermeo eta bermeotarrak! :-)

Pintxoz pintxo Bermeon: On egin!

2012(e)ko Azaroak 22 Bermeo Iruzkinik ez

¿Bermeon pintxo batzuk jatera joango al gara? Munduko herri ederrenean txikiteoan ibiltzea eta tabernetan pintxoak jatea gustoko dugu. Horregatik, eta Bermeoko blog honek izugarri atsegin duenez noizean behin aperitibo bat hartzea, pintxoak jateko Bermeoko gune nagusiak bilduko ditugu gaurkoan.

    Argazkia: Patxi Larrauri

Argazkia: Patxi Larrauri

Pintxoak jateko taberna aproposak Bermeon


Portu inguruan

- Kafe Loidxie

- Batun Batun

- Kai Alde

- Zubi Gane

- Nemes

Jokin

Lameran

-Beti ondo

-Omago

Taraska, askatasun bidea

-Taraska

-Gurea

-Naia Kafe Antzokia

-Beitxi

Bizkaiko Jaurerria inguruan

-Herr

-Galerna

Goiko plaza inguruan

- Kafe Antzokia

- Doniene


Argazkia: Nerea Redondo

Argazkia: Nerea Redondo

Beste tokirik ezagutzen al duzue? :-) Lagunduko al diguzue pintxoak dituzten Bermeoko tabernen zerrenda osatzen? Bota proposamenak bai blog honetan baita Bermeok Facebookean duen orrialdean. Eskerrik asko eta… ON EGIN!

San Martin azoka eta Doctor Deseoren kontzertua, asteburuan Bermeon

2012(e)ko Azaroak 8 Bermeo Iruzkinik ez

Bero-bero dator asteburua. Igandean San Martin jaiak direla eta, azoka berezia izango dugu Bermeon, aurretik, baina, larunbat gauean, Doctor Deseo talde bilbotarraren kontzertuaz gozatzeko parada izango dugu. Bermeotarrantzat interesgarriak diren kontuak biltzea gustuko dugu Bermeoko blog honetan, beraz, ikus dezagun azaroko bigarren asteburu honetan zer izango dugun.

Azaroak 10, larunbata: DOCTOR DESEOREN KONTZERTUA

Musika izango da protagonista larunbat gauean Bermeon. Doctor Deseo talde bilbotarrak kontzertua eskainiko du Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 22:00etan. “Al amanecer seguir soñando” euren azken lana aurkeztuko dute Francis eta bere lagunek, eta oraindik garaiz zabiltzate sarrerak lortzeko. 18 eta 20 euroren truke eskuragarri dituzue www.kulturalive.com atarian. Ahotsak berotzen joateko, “Sigo temblando por ti” kantua partekatzen dugu:

Azaroak 11, igandea: SAN MARTIN AZOKA ETA ODOLOSTE TXAPELKETA

Eta biharamuna pasa ondoren, igandean, azaroak 11a, San Martin azoka izango da Bermeko Lameran, eta nola ez, egun horretan ohikoa den bezala, aurten ere odoloste txapelketa antolatu da. Guztira 24 parte-hartzaile izango dira, Bermeo eta inguruko herrietatik etorritakoak. Epaimahaiaren arduraduna eta zuzendaria Kepa Landa sukaldari famatua izango da.

Baina lehiaketaz gain, izango da zer jan eta zer edana Bermeon: txerrikiak, ogia, euskal pastela, eztia, txakolina… aukera paregabea egun eder bat igarotzeko.

Odoloste lehiaketa. Iturria: eitb.com

Odoloste lehiaketa. Iturria: eitb.com

Plan hoberik ba al duzue Bermon geratzea baino? Gu irrikaz gaude biharko lan eguna pasa eta asteburua iristeko. Besarkada bat guztioi eta GORA BERMEO! :-)

Merka merke azoka asteburuan, Bermeon!

2012(e)ko Martxoak 30 Bermeo Iruzkinik ez

Merka merke azoka hartuko du asteburu honetan Bermeok. Berton Bermeoko txik-erdi enpresen alkarteak antolatuta, martxoaren 30ean eta 31an eta apirilaren 1ean herriko hainbat dendak produktu ugari ipiniko dituzte salneurri merkeetan. Hona xehetasun guztiak:

Merka Merke azokaren kartela.

Merka Merke azokaren kartela.

Noiz: Martxoak 30 eta 31 eta apirilak 1.

Non: Lameran

Dendak: Txalintxu, Arber, Marian Modas, Itsasora begira, Cotton, Betty Boop, Modas Monica, Panpoxa, Urrats oinetakoak, Aurtxoa, Tonini, Gozo-txo, Decoraciones Rafa, Gloss, Itsaslore, Izarzugaza harategia, Lenceria Ariana.

Ordutegia eta egitaraua:

Barikua, martxoak 30

10:00 Azokearen hasikerea

13:00 Inaugurazinoa eta Bertoneko web orriaren aurkezpena

15:00 Azokea ixten da

17:30 Azokea zabaltzen da

20:00 Karpa barruan, Bertoneko web orriaren aurkezpena Cavagaz ospatuko dogu.

21:00 Azokea ixten da.

Zapatua, martxoak 31

10:00 Azokea zabaltzen da

12:00 Txu-txu trena (15:00ak arte. Ibilbidea karpearen aurrean hasi eta amaituko da)

15:00 Azokea ixten da

17:30 Azokea zabaltzen da

18:00 Txu-txu trena (21:00ak arte. Ibilbidea karpearen aurrean hasi eta amaituko da)

21:00 Azokea ixten da.

Domeka, apirilak 1

10:00 Azokea zabaltzen da

15:00 Azokea ixten da.