Artxiboa

‘kafe’rekin etiketatutako sarrerak

Bermeoko Okasientes taldea, 80’s Party jaialdia eta antzerkia

2011(e)ko Martxoak 15 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Okasientes taldearen ‘Mashiel’ disko berria, Bermeoko Kafe Antzokian ospatutako 80’s Party jaialdia eta Nestor Basterretxea aretoan izandako ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak. Hauek izan dira aste honetan Facebookeko orrialdean nagusitu diren gaiak.

Okasientes talde bermeotarrak disko berria kaleratu zuen martxoaren 10ean. ‘Mashiel’ du izena. Asteazkenean ea ezagutzen zenuten galdetu genizuen, eta gaur beste bi galdera dauzkagu zuentzako: Erosi duzue diskoa? Gustatu zaizue? :)

Zapatuan 80’s Party jaialdia antolatu zuten Bermeoko Kafe Antzokian. Beñat Mendietak utzi zigun informazioa, eta irakurri genuenez, 80. hamarkadako doinuak izango ziren nagusi, izan ere, Unholy Covers taldeak kantuen moldaketa egin behar zuen. Amaitzeko, DJ Dataren sesioa zegoen prestatuta. Egon zineten? Festa ona izan zen? ;)

Antzerkiarekin amaituko dugu gaurko laburpena. Zapatuan ere, gaueko 20:00etan, ‘Dos chicas de azúcar’ eta ‘Las aventuras de Tete y Mari Pi’ antzezlanak ikusteko aukera izan genuen. Nestor Basterretxea aretoan egin zituzten eta Ane Zabalak ostegunean utzi zigun informazioa.

Beno ba, amaitutzat emango dugu hemen gaurko laburpena. Zazpi egun eta hemen egongo gara bueltan zuek hesian utzitako gai berriekin. Mila esker astero gurekin egoteagatik! :D Laster arte!

Manent eta Los Frenos taldeak eta ‘Atunetan’ erakusketa

2011(e)ko Martxoak 1 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Manent taldearen ‘Barrutik’ diskoaren aurkezpena Nahixan taldearekin batera, Los Frenos taldearen ‘Japanese Frenocrazy’ diskoa eta “Atunetan” erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hauek izan dira aste honetako gaiak Facebookeko orrialdean.

Ane Goikoetxeak ostegunean esan zigunez Manent taldeak ‘Barrutik’ diskoa aurkeztu behar zuen ostiralean. Nahixan taldearekin batera egin zuen herriko Kafe Antzokian, 23:30etik aurrera. Kontzertuan egon al zineten?

Musikarekin jarraituko dugu, zehazki Los Frenos taldearekin. Ane Zabalak ‘Japanese Frenocrazy’ diskoaren aurkezpena egin behar zutela jakinarazi zigun ostiralean. Nuntxaku zentroan (Hermanuetako Kapilla) izan zen, gaueko 22:00etan. Honetan ere egon al zineten? Asteburua hasteko bi kontzertu ez dago gaizki, ezta? ;)

Artea eta itsasoa gustuko duzue? Ba ez galdu “Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua” erakusketa. Aingeru Astuik atzo bertan adierazi zigun arabera, Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango duzue martxoaren 4tik ekainaren 26ra arte. Aingeruk, hegaluzearen arrantzaren gaian sartzeko, azalpen txiki bat partekatu zuen gurekin. Eskerrik asko! :)

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Gaurkoz hemen utziko dugu laburpena. Datorren astean gai berri gehiagorekin bueltatuko gara. Mila esker zuen arretagatik. Agur bero bat eta laster arte!

Soziedad Alhoholika Bermeon, eta herrian familiaren bila

2011(e)ko Otsailak 23 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Soziedad Alkoholika musika taldea, Bermeon egondakoa, eta bere familia herrian bilatzen ari den mutil bat. Horiek izan dira Bermeok Facebooken duen orrialdeko hesian azken egunotan ikusi duguna, eta horrela islatuko dugu, orain, blog honetan.

Ane Goikoetxeak esan zuenez, Soziedad Alkoholika herrian egon ziren, joan den asteburuan, Kafe Antzokian; Anek partekatutako estekan, hementxe, talde gasteiztar honek Facebookek duen gunea ikusteko aukera izan dugu. Egon al zineten kontzertuan?

Dyan Bermeok, joan den asteartean komentatu genuen moduan (Urdaibairen inguruan ere hitz egun genuen egunean), bere familiaren bila jarraitzen du. Hesian jarri zuenez, bere senideak aurkitzeko itxaropenak ez ditu galdu, eta, halaber, “Bermeo” herriaren izenaren jatorria jakitea ere gustatuko litzaioke. Primeran legoke, baten batek laguntza emango balio!

Joan den astean zehar, olatu handiak izan genituen hizpide kostaldean; horietako argazkiak partekatzeko gonbidapena luzatu genizuen hesian, horren harira. Orain arte, inor ez da animatu… baina seguru laster horrelako argazkiren bat ikusteko aukera dugula. Eskerrik asko, aldez aurretik! ;-)

Horrela emango dugu bukatutzat gaurko laburpena; laster bilduko gara hemen, zuekin, herrian gertatzen denaren inguruaz mintzatzeko, beti bezala. Gure aldetik, hesian uzten duzuena arreta handiz zainduko dugulako konpromisoa hartzen dugu. Mila esker, eta ondo izan!