Artxiboa

‘Idurre Bideguren’rekin etiketatutako sarrerak

Idurre Bideguren alkate berriari zorionak eman dizkio Bermeok

2011(e)ko Ekainak 13 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeok alkate berria du larunbatetik eta, hori dela eta, askok Idurre Bideguren zoriondu nahi izan dute. Izan ere, udal hauteskundeen emaitzen ondotik, udalbatza osatu zen larunbatean eta agindu genizuen bezala, adi jarraitu genuen osoko bilkuran gertatutakoak.

Eguerdian zen zita, eta oso luze itxaron gabe etorri zen albistea: Idurre Bideguren (Bildu) da Bermeoko alkate berria. Bideguren herriko lehen emakumezko alkatea izango da.

Bermeoko jendeak ongietorria eman nahi izan zion Bidegureni ATSEGIN DUTeri emanez: 11 lagunek egin zuten horrela gure orrialdean. Gerora etorri ziren zorion mezuak, Isidoro Arrizabalagarenak edo Iratxe Portuondorenak, besteak beste.

Patxi Xabier Kareagak, bestalde, alkate berriaren argazki bat utzi zigun horman, balkoira agurtzera atera zenekoa:

Idurre Bideguren udaletxeko balkoian, alkate izendatu ostean.

Idurre Bideguren udaletxeko balkoian, alkate izendatu ostean.

Beste bi argazki hauetan Bildu Bermeoko zinegotziek udaletxeko balkoian presoen aldeko bandera jarri zutenekoak dira:

Presoen bandera ipintzen. Patxi Xabier Kareagak bidalitako beste argazki bat

Presoen bandera ipintzen. Patxi Xabier Kareagak bidalitako beste argazki bat

Patxik bidalitako beste argazkia.

Patxik bidalitako beste argazkia.

Horrela bukatuko dugu larunbateko osoko bilkuraren inguruan prestatu dugun laburpen berezi hau: laster bueltatuko gara blog honetara, udalaren osaketaren ingurukoak ez diren gaiak errepasatzeko. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!

Idurre Bideguren, Bermeoko alkate

2011(e)ko Ekainak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren (Bildu) izango da Bermeoko alkatea datozen 4 urteotan, 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita berea. Bermeoko udala osatzeko osoko bilkura gaur egin da, eta ez da inolako ezustekorik gertatu. Hala, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatu da, maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoen %47.82 lortu baitzuen.

Bermeoko udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) izango ditu eta oposizioan egongo da, beraz, orain arte alkate izan denak, Xabier Legarretak (EAJ), bere kargua utziko du.

Idurre Bideguren EAko zerrendetako hautagaia izan da 2011ko udal hauteskundeetan, aurreko legealdietan “oso lan ona” egin zuelako, bere alderdiaren esanetan. 31 urte ditu eta Ekonomian lizentziatua da Bideguren, eta gaur arte, Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan da. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan jarduten du. Bermeoko lehen emakumezko alkatea izango da Idurre Bideguren.

Hau duzue Bermeoko udalak datozen lau urtetarako izango duen itxura. Hala ere, ohi legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean ere, kontu hau edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak arretaz jarraituko ditugu.

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Bermeok?

2011(e)ko Maiatzak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko jendeak, Bermeok Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, igandean, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Idurre Bideguren alkatetzan izango dugula esatera etorri dira, Bilduren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, Bilduk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Bermeon; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Bermeon igande, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, ‘porra’ batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu ‘kiniela’ betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko diren 17 zinegotzigo… Nagore Maeso Arrizabalaga eta Rocio Gpe ‘atsegin dut’ sakatu zuten. Azkenean, dakizuenez, Bilduk eta EAJk lortu dute ordezkaritza izatea Bermeoko Udal berrian; bakoitzak, 9, eta 8, zinegotzi izango dituzte.

Igandean, Bermeoko emaitzak ezagutu eta Bermeoko komunitateko horman jarri genituenean 19 lagun izan ziren ‘atsegin dut’ ari eman ziotenak; besteak beste; Izaskun Garmendia, Nagore Bilbao Telletxea, Laura Sagristà Vilà, Patxi Xabier Kareaga Ruiz, Leire Jorge Astiazaran, Karmelo Siguenza Kamba, Iker Astui Barrena eta Nadia Nemeh Shomaly.

Hemen amaituko dugu ‘biharamuna’k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren Bermeoko Udalerako Bilduren hautagaia izan da bozkatuena 2011ko udal hauteskundeetan: 9 zinegotzi eta botoen ia %48 jasota. Emaitza honek 2007tik zegoela aldatu du, izan ere, orain arte nagusi zen alderdiak, EAJk, lehen postua galdu du, 8 ordezkari eta 3.972 boto erdietsita (%42). Aralar da hirugarren indar, ez luke, ordea, zinegotzirik eskuratuko. PSE eta PP ere esku hutsik joan dira.

13.605 lagunek dute botoa emateko eskubidea Bermeon. Abstentzioa %51koa izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Bermeon udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Bizkaiko herrian:

Bildu: 9 zinegotzi, 4489 boto.

EAJ: 8 zinegotzi, 3972 boto.

Aralar: 0 zinegotzi, 397 boto.

PSE: 0 zinegotzi, 273 boto.

PP: 0 zinegotzi, 145 boto.

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitakoak.

Emaitzak mahai gainean daude, honenbestez. Ondorengo egunotan, honen kontura sor daitezkeen berri eta aldaketak adi-adi jarraituko ditugu guk, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.