Tag Archives: hermanueta

Manent eta Los Frenos taldeak eta ‘Atunetan’ erakusketa

Share Button

Manent taldearen ‘Barrutik’ diskoaren aurkezpena Nahixan taldearekin batera, Los Frenos taldearen ‘Japanese Frenocrazy’ diskoa eta “Atunetan” erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hauek izan dira aste honetako gaiak Facebookeko orrialdean.

Ane Goikoetxeak ostegunean esan zigunez Manent taldeak ‘Barrutik’ diskoa aurkeztu behar zuen ostiralean. Nahixan taldearekin batera egin zuen herriko Kafe Antzokian, 23:30etik aurrera. Kontzertuan egon al zineten?

Musikarekin jarraituko dugu, zehazki Los Frenos taldearekin. Ane Zabalak ‘Japanese Frenocrazy’ diskoaren aurkezpena egin behar zutela jakinarazi zigun ostiralean. Nuntxaku zentroan (Hermanuetako Kapilla) izan zen, gaueko 22:00etan. Honetan ere egon al zineten? Asteburua hasteko bi kontzertu ez dago gaizki, ezta? ;)

Artea eta itsasoa gustuko duzue? Ba ez galdu “Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua” erakusketa. Aingeru Astuik atzo bertan adierazi zigun arabera, Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango duzue martxoaren 4tik ekainaren 26ra arte. Aingeruk, hegaluzearen arrantzaren gaian sartzeko, azalpen txiki bat partekatu zuen gurekin. Eskerrik asko! :)

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Atunetan: arrantza jasangarria eta kontsumo arduratsua, Aingeru Astuik partekatutako argazkia

Gaurkoz hemen utziko dugu laburpena. Datorren astean gai berri gehiagorekin bueltatuko gara. Mila esker zuen arretagatik. Agur bero bat eta laster arte!