Artxiboa

‘hauteskundeak Bermeon’rekin etiketatutako sarrerak

Bermeo eta Bakio arteko sahiesbidea ireki dute, zer moduz bide berria?

2011(e)ko Azaroak 22 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeo eta Bakio lotzen dituen sahiesbidea ireki zuten atzo. Errepide berria erabilgarri dago, probatu al duzue? Bermeoko Facebooeko orrian pasadan asteazkenean eman genuen irekieraren berri, esteka honetan irakur dezakezue albiste osoa.  Esan bezala, atzo, Bizkaiko Fori Aldundiak errepide berria zabaldu zuen; beraz, aurrerantzean bide horrek lur-jausien ondorioz urtero neguan itxi behar izaten den BI-3101 errepidearen zatia ordezkatuko du. Zuen iritzia zein den galdetu genuen, Bartu Barturen eta Gotzon Markaida bat etorri ziren: ‘Sasoie esanda!!!!‘, ‘Horrek bidiek me huele mal, gero baietz egin etxiek… esa zona es muy golosa, baie argi uteskunde orokorren emaitzak bermeon 2011,  hauteskundedauena bidie igiritze onbidela‘. Bermeotarrok, zer diozue? Probatu al duzue Bermeo-Bakio sahiesbidea?

Bestalde, pasadan asteburuan 2011ko Hauteskunde orokorrak burutu ziren eta Bermeoko blog honetatik jarraipen berezia egin genuen. Dakizuenez EAJk irabazi ditu Bermeoko hauteskundeak 2011, hona hemen emaitza osoak: EAJ izan da alderdirik bozkatuena 4.611 boto eskuratuta (%49,93). Amaiur izan da bigarren indarra 3.436 bozekin (%37,21). PSOEk 557 boto lortu ditu (%6,03) eta PPk 345 (%3,73). Abstentzioa %31,32koa izan da.

Mikel Larrubeltzak erosketak Bermeoko dendetan egiteko erabakia hartu duela azaldu digu eta guri ere, gure herriko merkataritza babesteko hautua egitera gonbidatu gaitu. Irudi honekin partekatu du bere gogoeta:

Bermeoko merkataritza bultzatzeko asmoz Mikel Larrubeltzek partekatutakon irudi

Bermeoko merkataritza bultzatzeko asmoz Mikel Larrubeltzek partekatutako irudia

Gaurkoz besterik ez, hauxe izan da gaurkoz guztia. Astebete barru itzuliko gara blog honetara, Bermeoko orrialdean jazotako eta esandako guztiak biltzera. Bien bitartean, Facebooeko orrialdean izango dugu elkarren berri! Aupa Bermeo! Ondo segi ;-)

Hauteskunde orokorren emaitzak Bermeon

2011(e)ko Azaroak 20 Libe Mimenza Iruzkinik ez

EAJ izan da alderdirik bozkatuena 2011ko hauteskunde orokorretan Bermeon 4.611 boto eskuratuta (%49,93). Amaiur 3.436 bozekin (%37,21), da bigarren indarra. PSOEk 557 boto lortu ditu (%6,03) eta PPk 345 (%3,73).

Abstentzioa %31,32koa izan da. Hori horrela, bozen %100 zenbatuta, hauek dira 2011ko hauteskunde orokorretako emaitzak Bermeon (Kongresua). Segidan duzue emaitzen grafikoa:

Emaitzok 2008ko hauteskunde orokorren ildoa jarraitzen dute 2008ko hauteskunde orokorretan. Izan ere, orduko hartan, hauek izan ziren emaitzak:

EAJ: 4.502 boto (%54,18)

EA: 1.716 boto (%20,65)

PP: 310 boto (%14,74)

EB-B: 213 boto (%2,56)

Aralar: 170 boto (%2,05)

Abstentzioa: 5.371 (%39,01)

Datozen lau urteetakorako argazki politikoa mahai gainean dago. Zuen iritzi eta balorazioen zain geratzen gara, Bermeoko blog honetan bertan edo Bermeoko Facebookeko orrialdean.

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren Bermeoko Udalerako Bilduren hautagaia izan da bozkatuena 2011ko udal hauteskundeetan: 9 zinegotzi eta botoen ia %48 jasota. Emaitza honek 2007tik zegoela aldatu du, izan ere, orain arte nagusi zen alderdiak, EAJk, lehen postua galdu du, 8 ordezkari eta 3.972 boto erdietsita (%42). Aralar da hirugarren indar, ez luke, ordea, zinegotzirik eskuratuko. PSE eta PP ere esku hutsik joan dira.

13.605 lagunek dute botoa emateko eskubidea Bermeon. Abstentzioa %51koa izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Bermeon udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Bizkaiko herrian:

Bildu: 9 zinegotzi, 4489 boto.

EAJ: 8 zinegotzi, 3972 boto.

Aralar: 0 zinegotzi, 397 boto.

PSE: 0 zinegotzi, 273 boto.

PP: 0 zinegotzi, 145 boto.

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitakoak.

Emaitzak mahai gainean daude, honenbestez. Ondorengo egunotan, honen kontura sor daitezkeen berri eta aldaketak adi-adi jarraituko ditugu guk, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Bermeoko hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Bermeon 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Bermeoko hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… herriko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Bermeoko alkatea nor izango den eta herriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Udal hauteskundeak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende 3 iruzkin

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).

Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!