Artxiboa

‘hauteskundeak A20’rekin etiketatutako sarrerak

Hauteskunde orokorrak Bermeon: zuzenean jarraituko ditugu!

2011(e)ko Azaroak 18 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Azaroaren 20an 2011ko hauteskunde orokorrak izango ditugu eta udal eta foru hauteskundeekin egin genuen bezala, adi jarraituko dugu Bermeon gertatzen dena. Oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan Bermeoko hauteskunde orokorren emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako porrak, eta… hauteskunde orokorren emaitzak Bermeoren. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, hurrengo egindako post batean bilduko ditugu eta.

Zuen apustuak pentsa ditzazuen, hemen dituzue 2011 udal hauteskundeen emaitzak Bermeon:

Bildu: 4489 boto

EAJ: 3972 boto

Aralar: 397 boto

PSE: 273 boto

PP: 145 boto

Eta 2008ko hauteskunde orokorren emaitzak:

EAJ: 4.502 boto (%54,18)

EA: 1.716 boto (%20,65)

PP: 310 boto (%14,74)

EB-B: 213 boto (%2,56)

Aralar: 170 boto (%2,05)

Abstentzioa: 5.371 (%39,01)

Adi, hortaz, blog honetara eta Facebookeko komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2011ko hauteskunde orokorren Bermeoko emaitzak ezagutuko ditugu.