Tag Archives: Gaztelugatxe

Gaztelugatxe: ezagutu bermeotarron altxorra!!!

Share Button

Bermeotar guztiok ezagutzen dugu Gaztelugatxe: Bizkaia eta Euskal Herriko kostako tokirik ederrenetariko bat, ederrena ez bada!!! ;-) Halere, batzuetan kanpoko batek galdera bat egiten digunean (historiari buruz, ohiturei buruz…) lotsatuta geratzen gara erantzuteko orduan… Noiz eraiki zuten baseliza? Zer esan nahi du ‘Gaztelugatxe’ izenak? Beti gaur bezalako toki lasaia izan al da ? Hori dena jakiteko ikerketatxoa egin dugu … eta gauza polit batzuk topatu ditugu!! Eta bide batez… leku eder honen argazkiak berreskuratzeko aprobetxatu dugu:

Gaztelugatxeko Doniene / San joan. Argazkia: Jose Luis Ajuriaguerra

Gaztelugatxeko Doniene / San joan. Argazkia: Jose Luis Ajuriaguerra

Ba al zenekien esan nahi duen ‘Gaztelugatxe’ izenak?

Bi hipotesi daude. Lehenaren arabera, izena ‘gaztelu’ eta ‘aitz’ erroez osatua egongo litzateke. Gaztelugatxe arrokaren gainean dagoen gaztelua litzateke, beraz.

Bigarren hipotesiak, ordea, ‘gatxe’ hitza ‘gaitz’ hitzarekin hurbiltzen du (gaitz, gaizto, gaizki…gatxe). Gaztelu gaitza, latza, litzateke ‘gaztelugatxe’ izenaren esanahia. Bertara nekez iristen zirelako?

Zuk baduzu beste hipotesirik?

Gaztelugatxeko Donienera iristea ez da erraza. Argazkia: Alberto Zorrilla
Gaztelugatxeko Donienera iristea ez da erraza. Argazkia: Alberto Zorrilla

Ba al zenekien filmak grabatu zirela Gaztelugatxen?

“La Noche de..” (ETB2ko saioa, gazteleraz)  gure irlan grabatutako film baten berri eman ziguten: “El casto varón español” espainiarra, 1973 urtekoa. Ikusi al duzue filma?

Ba al zenekien baselizak 10 mende dauzkala?

Kondairak dio tenplarioek sortu zutela X. mendean. 1.000 urtez, hainbat jabe izan zuen. Eraso batzuk ere jasan zituen. XVI. mendean esate baterako, kortsario batzuek baseliza eraso eta bertan bizi zen ermitaua hil egin zuten. 1978. urtean baselizari su eman zioten. Baseliza suntsiturik geratu zen, baina 1980. urtean berritu egin zuten.

Ba al zenekien bertan Bizkaitarrek Gaztelako erregeri aurre egin ziotela?

Kostaldea menperatzeko toki estrategikoa da Gaztelugatxe. XIV. mendean Bizkaiko zaldunek bertan aurre egin zioten Gaztelako Alfonso XIari. Juan Nuñez de Lara Bizkaiko Jaunak eta Juan de Mendoza eta Martin de Arostegi bermeotarrek hilabete oso batez kontra egin zioten eta azkenean, erregeak atzera egin behar izan zuen.

Gaztelugatxeko baseliza. Argazkia: Manuel Marques

Gaztelugatxeko baseliza. Argazkia: Manuel Marques

Ba al zenekien San Juan bera egon ‘omen’ zela bertan?

Legendak dioenaren arabera, Euskal Herrira iristean, Bermeon jaitsi zen Doniene edo San Joan. Bermeotik Gaztelugatxera hiruzpalau pauso bakarrik (izatez, 231  eskilara ditu) emanez heldu zen, eta pauso bakoitzaren tokian aztarnak utzi zituen. Azkenekoa Gaztelugatxen ikus daiteke.

Eta hauek bazenekizkiten?

Bermeoko ontziak itsasora irteterakoan, itzuli batzuk egiten dituzte ababor eta istribor arrokaren inguruan, zortea izateko.

Diotenez, santuak ugalkortasun arazoak dituzten emakumeak lagun ditzake.

Batzuen ustez, Donieneren delako aztarnek zenbait gaitz senda ditzakete.

Bukatzeko, topatu dugun bideo ederra eskaini nahi dizuegu, aireetatik filmatutakoa. Eta zuek ba al duzue toki zoragarri horren argazki edo bideorik? Beharbada beste anekdota batzuk ezagutzen dituzue, aipatu ez ditugunak… Horrela bada, dudarik ez! Konta iezazkiguzue blog honetan edota Bermeoko Facebook orrialdean! :-)

Itziar Ramos: Miss Bizkaia, Bermeokue, bideoak eta musika

Share Button

Itziar Ramos, Miss Bizkaia, Bermeokue, udalaren webgune berria, argazkiak, bideoak eta musika dira aste honetan Bermeoko orrialdeko kontu nagusiak.

Bermeo. Miss eta mister bizkaia- Itziar Ramos eta Aketx Rojo

Bermeo. Miss eta Mister bizkaia- Itziar Ramos eta Aketx Rojo

Argazki gehiago izango dira gaurko laburpen honetan baina hasteko Beñat Mendietak ekarritakoa jarri nahi dugu, izan ere, 2011ko miss bizkaia bermeokoa da eta Itziar Ramos da. Beñatek horrela idatzi du gure orrialdeko hesian: ‘ei!!! Miss Bizkaia bermeotarra da! Itziar Ramos! hemen duzu argazkian Mister Bizkaiarekin batera, Aketx Rojo. Miss eta Mister orrialde ofizialean argazki gehiago daude, nik hortik hartu dut.’ Hemen gehiago ikusteko aukera.

Aste honetako laburpenarekin jarraitzeko, aurkezpen bat dakargu, izan ere gure komunitateak zera esan digu: Bermeokue orrialdea aurkeztu nahi dizuegu…hemen dago, ia gustuko duzuen.’ Komunitateak esandakoari Ainhoa Bihotz Zurigorrik zera gaineratu dio: ‘Bermeokue bariek BermIokue elekide egongo hobeto? Alan da guztizbe politxo dau! ;) iritziak iritzi, hori ere ondo dago, horretarako ere badelako Bermeoko orrialdea ere, bakoitzak berea esateko eta besteok irakurri eta parte hartzeko. Ikusi eta ezagutu nahi baduzu, hemen duzu lotura.

Aurkezpen batetik beste batera joko dugu gure taldeak ere hauxe gerturatu baitu: ‘Bermeoko udalak webgunea berriztatu du…ezagutu nahi duzu?’ Orrialde batetik bestera joateko aukera erreza, klik baten bidez hemen egin eta ezagutuko duzu.

Bagoaz bestelakoen bila, Mikel Larrubeltzak musikariak eta herria batzen dituen postaren linka bidali baitigu, horrela zuk aurrekoan honen albistea galdu bazenuen ere, hementxe duzu berriz ere freskatzeko aukera, bideoak eta musika Bermeoren erritmora jakina. Bertan, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan dituzu Bermeoko Facebookeko orrialdean edo bestela gure blog honetako beste esteka honetan.

Argazkiz eta bideoz jositako mezu batetik, Mikel Larrubeltzak ekartzen ditugun beste batera, San Juan Gaztelugatze, Frantziskano Konbentua, Bermio Ispiluan, OLYMPUS DIGITAL CAMERA, Aritzatxu, Ertzila Dorrea Mikel Larrubeltzak gurera igo dituen argazki guztiak ikusi nahi badituzu hemen duzu aukera esteka honetan.

Bermeo. Frantziskanoen konbentua. Argazkia:MikelLarrubeltza

Bermeo. Frantziskanoen konbentua. Argazkia:MikelLarrubeltza

Irudi eder asko inguruan eta horietako asko eta asko Bermeoko orrialdean daude, Orlando Imperatore igotako argazki bat dakargu orain, berak igotako beste batzuen artean, bata Ari da eta bestea, hemen duguna,…txatxu.

Bermeo. Matxitxako. Argazkia: Orlando

Bermeo. Matxitxako. Argazkia: Orlando

Orlando Imperatore Faro argazki baten, hurrengoan Matxi eta azkenengoan; Txako…guk aukeratu duguna…Faro izena dauka eta hauek dira jasotako komentarioak. Gure Komunitateak zera idatzi du: ‘Arnasa lasai hartzeko toki ederra’ Miren Larreak ere bere emaria utzi du: ‘benetan baietz denbora asko bota dut nik hantxe jesarrita itsasoari begira………’ eta bukatzeko Alex Campillo Felíuk utzitakoa: ‘Kaixo! Hemen bizitzea eta idaztea gustatuko litzaidake!! Baina ez da Bermeoko itsasargia ez Orlando?’ Itsasargiaren argazkia Matxitxakon egindakoa da.

Orain musikaren txokoa zabalduko dugu, taldeak horrela zioen hesian: ‘Zapatu honetan, hilak 15 Gatiburen kontzertua Kafe Antzokian!!!Txiki txiki bang bang….buelta eta bueltak eman….han elkartuko gara’ eta jakina honek ere bere komentarioa izan du jarraian. Urdaibai Aran Mundaka: ‘Zapatuen……sua sua’ Kontua berotzen eta kontzerturako gogoak pizten, baina Karmelo Siguenza Kambak albiste txarra eman zigun: ‘Bai baina ez dau sarrerak……………………….’ baina badirudi Gernikako taldearekin azkenaldian beti berdina gertatzen dela…hots, arrakasta itzela daukala alegia, bestela irakurri Beñat Mendietak idatzitakoa: Sarrerak agortuta daudela!!! jolin…Durangoko azoka izan zenean ere, Plateruenean ikusteko ere Agortu ziren! Sua sua bai…baina guretzat igual beste baten izango da.’ Tira ba, kontzertuaren gora beherak ikusten eta entzuten joateko hemen esteka.

Doinu rockeroekin jarraituko dugu, Musikota Olayak ere aipatutako kontzertuaren ingurukoak gehitu baititu gurean: ‘Gaur, (hilak 15) Gatibu Bermeon. Hemen duzue argazkia eta Bilboko kafe antzokian Gatibuk emandako kontzertuaren bideoa eta noski. Guk zerbait gehiago jakin nahian zera galdetu genuen: ‘Zer moduzko kontzertua izan zen? Seguru denak dantzan egon zinetela…. ‘ gehitu zuen gure taldeak eta Musikota Olayak horrela erantzun: ‘Gu Bilboko Kafe Antzokia egon gara bakarrik… eta bai: denak dantzan egon ziren’ Bang-Bang Txik-Txiki Bang-Bang abestiaren bideoa dago hemen

Hemen Bilboko Kafe Antzokian Gatibuk emandako kontzertua, hemen esteka.

Bolumena igo edo jaistea zure esku uzten dugu, baina kontua da, musika fondoan dugula jarraituko dugula aste honetako laburpena. Los Frenos Rock-ekoek honako emaria utzi digute: ‘Gaur eguena 13, Nuntxaku – Kapillan Lover! ezizenaren atzean Rich Crook Memphiseko musikaria dago. Crookek garage-punk eszenako hainbat taldetan jo du arren, Lover! bere bakarkako egitasmoan doinu melodikoagoak jorratzen ditu; alegia, power pop estilotik gertu dauden melodia biziak. Crook makina bat taldetan ibilitako …musikariekin dator Euskal Herrira, besteak beste, Reatards, Lost Sounds, American Detha Ray, Baseball Furies edo Spits taldeetakoak. Lover! egitasmoak, halaber, hainbat disko plazaratu ditu, azkena No Dreams Please izeneko EPa, orain arte argitaratu duen diskorik pop zaleena omen da. Lover!-en musika Undertones, Monkees eta Cheap Trick talde klasikoen batuketa dela esan omen dute.’ Albistea hemen duzu.

Partitura amaitzen doa eta bukatzeko Mikel Monasteriok ekarritakoa: ‘ORAIN MIKEL OIHENARTen MUSIKA ITUNESen, laster SPOTIFY eta beste Dendatan!!’ honen inguruko lotura bertan duzu.

Aste honetako kontuak izan dira hauek, datorren astekoak zure esku egongo dira, izan ere, laburpen honetara ekartzen duguna, zuk gure orrialdean utzitakoa baita. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik eta laster arte.