Artxiboa

‘erromeidxe’rekin etiketatutako sarrerak

Erromeidxe 2013 antolatu dute maiatzaren 11rako, Bermeon

2013(e)ko Apirilak 26 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeon ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, hirugarrenez aterako gara bermeotarrak kalera maiatzaren 11ko Erromeidxen. Aurreko urteetan egin zen moduan, aurtengoan ere, herriko alde zaharra izango da euskal dantza eta musika erakustaldien eszenatoki nagusia. Ezagutu nahi duzu zein izango den aurtengo egitaraua?

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxea.

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.

Maiatzak 11, ERROMEIDXE – EGITARAUA

11:00etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA, jai giroan

Goiko Plazan soka-tira eta kantak egongo diren artean

SANJUANPORTALE: Musika eskolako trikitilariak + Haitz Nagusije Sanjuan Portalean hasi.

BEHIPORTALE: Txalapartariak + Bermeoko Abesbatza. Nekazari kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)

SANTABARBARAPORTALE: Alkartasuna Dantza Taldea + Erraldoien Konpartsa. Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)

ERREMEDIOPORTALE: Joseba eta Lander Trikitilariak, Zantzue kultur elkartea eta Irrintzilariak Erremedio kale hasieran zegoen atea. Fielato Enparantzan hasi

ERRENTERIAPORTALE: Kankinkabara eta Euskeraz Berbetan. Gaur eguneko Ibarluzea tar Kosme (Mokoneko Aldatsa) kalearen hasieran zegoen atea. Handik hasi kalejirea

12:00etatik 13:30ak arte dantza poteoa alde zaharretik zehar. Ondoren, Goiko plazan dantza eta kanta batzuk egingo dira eguerdiko 14:00ak arte.

12:00ak arte Arostegitik behera kalejira izango da Kofradia berrira.

15:30ean bazkaria. Tiketak salgai egongo dira Kultur Etxean apirilaren 29an, 30ean, eta maiatzaren 2an eta 3an, 19:30etik 21:00etara. Prezioa: 25€. Bazkaria Katering bidez prestatuta egongo da 500 lagunentzat.

19:00etan Dantzaldia Kofradian gau aldera arte.

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Hala ere, hirugarren urte honetan, sutearen ondorioz prestatuta zuten egitaraua aldatu behar izan dute, kaltetuekin elkartasuna erakutsi nahi izan dutelako. Horrela, gastuak zeroan utzi dituzte diru sarrera guztiak eurei bideratzeko. Hala nola, euskal musika tresnen erakusketa eta hitzaldia bertan behera utzi dituzte. Horiek datorren urtean ikusi ahal izango dituzue…

Bermeoko

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.

Baserritar edo arrantzale jantzita… maiatzaren 11n denok Erromeidxera!

Animatu zaitezte eta egun horretako zuon argazkiak bidali eta Bermeok Facebooken duen orrira igo argazkiak!

Categories: bermeotarrak, jaiak Tags: , , ,

Erromeidxe 2012: egunaren kronika eta argazkiak

2012(e)ko Apirilak 27 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo euritsu esnatu zen pasadan larunbatean. Hala ere, umore ona gosaldu zuten bermeotarrek apirilaren 21ean eta baserritar zein arrantzale jantzita irten ziren herritar asko Erromeidxe egunaz gozatzera.

Aurtengoa Bermeoko Erromeidxe jaiaren bigarren edizioa izan da. Kankinkabara Txistu Taldetik helarazi digutenez, oraindik ere talde guztiak balorazio orokorra egiteko batu ez badira ere, eguna zinez arrakastatsua izan zen. Hona Erromeidxe 2012ko argazkiak:

Erromeidxe 2012 erraldoiekin dantzan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 erraldoiekin dantzan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 eskutik helduta zahar eta gazte ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 eskutik helduta zahar eta gazte ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 bermeoko andrak taldian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 bermeoko andrak taldian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 kantuan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 kantuan ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe 2012 trikitilariak ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 trikitilariak ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 kalejira ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 kalejira ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 agarrauen dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 agarrauen dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 sueltuan dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 sueltuan dantzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 bazkaria frontoia ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 bazkaria frontoia ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 triki eta pandero ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 triki eta pandero ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 txistulariak oholtzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Erromeidxe 2012 txistulariak oholtzan ARGAZKIA: Kankinkabara Txistu Taldea

Kankinkaratik oso balorazio positiboa egin dute eta datorren urteko Erromeidxerako erronka berriak aipatu dituzte: talde gehiago inplikatzea, aktibitate gehiago prestatu, herri bazkarirako lagun gehiagorentzako leku aproposa antolatzea…

Gustora geratzeaz gain, herritarrek jaia era parte hartzailean gozatu dutela azpimarratu dute; eta ez da gutxiagorako izan, hona datuak:

  • Goizean euria izan arren bisitari alde-zaharretik ibili ziren musika jotzen, kantatzen eta dantzatzen.
  • Jende asko hurbildu zen baserritar edo arrantzale jantzita eta denak ondo pasatzeko prest.
  • Bazkaria eta dantzaldia ere oso giro onean eta kopuruei dagokienez, 405 lagun bazkaltzen eta beste 300 lagun momentu diferentetan.
  • Erakusketa antolatzen, muntatzen eta zaintzen  50 lagunetik gora ibili ziren eta bertatik 800 bisitari pasatu ziren.
  • Ane Albisuren hitzaldi-tailerrak 75 parte-hartzaile izan zituen.
  • Zozketako tiketak berehala saldu ziren, balantze ekonomikoa nahiko orekatua izan da beraz.
  • Erromeidxeko muntatze eta desmuntatze lanetan, taldetako kideez gain hainbat herritarrek ere hartu zuten parte.

Datorren urtean ere aurten beste goza dezazuela! Aupa Bermeo, bejondeizuela! :-D

Erromeidxe antolatu dute apirilaren 21erako bermeotarrek

2012(e)ko Martxoak 13 Bermeo Iruzkinik ez

XIII. mendearen hasieran sortutako Bermeo tradizio luzeko arrantza herria da. Ia 800 urte pasa dira ordudanik, baina hala ere, euskal usadio batzuk bizirik diraute oraindik. Eta nola… bermeotarrek portu aldeko saregileen abileziaz josi dituzte usadioak aro garaikideko oihalera.

Ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, euskaldunon plaza izan ohi zen erromeria berreskuratu dute aurten bigarrengoz. Musika eta dantza aterako dituzte kalera apirilaren 21eko Erromeidxen.

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Erromeidxe dantzaldia 2011 Bermeoko Kafe Antzokian ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Apirilak 21 ERROMEIDXE – EGITARAUA

12:30etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA jai giroan

SANJUANPORTALE : Sanjuan Portaletik Izaro Abesbatza eta Bermeotarrak Fanfarrearekin kalejira

BEHIPORTALE : Nekazari kalearen hasieran zegoen atetik Musika eskolako trikitilariekin kalejira

SANTABARBARAPORTALE : Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atetik Alkartasuna Dantza Taldea eta Erraldoien Konpartsarekin kalejira

ERREMEDIOPORTALE : Erremedio kale hasieran zegoen atea, beraz, Fielato Enparantzan hasita Joseba eta Andoni trikitilariekin kalejira

ERRENTERIAPORTALE :  Ibarluzeatar Kosme kale hasieran zegoen atea, handik hasita Kankinkabara Txistu Taldearekin kalejira

14:00etan Talde guztiak Goiko plazan elkartuko dira. Bertan dantza batzuk egingo dira Arostegitik behera elkarrekin abiatu baino lehen. Portutik eta Gaztelutik jarraituko du kalejirak.

15:30etan Bazkaria frontoian. Tiketak eskuratzeko: martxoaren 22an eta 23an, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara bitartean Kultur Etxean. Prezioa: 20€

Arratsaldean… Bazkalosteko Kantak eta dantzaldia gau aldera arte

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Eguna heldu bitartean eta giroa prestatzeko asmoz, erakusketa eta hitzaldia ere antolatu dituzte:

Euskal Jantzien erakusketa : Bermeoko Irrintzilariak taldearen eskutik, partikularren eta Alkartasuna Dantza taldearen erropak izango dira ikusgai. Martxoaren 20tik apirilaren 1era, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00-21:00h.

Hitzaldi-tailerra : Euskeraz Berbetan taldearen eskutik, Ane Albisuk, Gure jantzi eta janzkerak azken 100 urteotan: Atontzearen garrantzia hitzaldia eskainiko du. Martxoaren 21ean, Nestor Basterretxea aretoan, 19:00h.

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Zahar eta gazte dantzan Bermeoko Erromeidxe 2011an ARGAZKIA: Aritz Arrizabalaga

Lehen Erromeidxe Kafe Antzokian

Kankinkabara Txistu Taldeak eta Alkartasuna dantza taldeak abiatu zuten iaz, lehenengo Erromeidxe. Bermeoko Kafe Antzokian izan zen dantzaldia eta 200 lagun inguru batu ziren bertan dantzarako prest. Oholtza gainean Musika Eskolako trikitilariak, Bermeoko Gaiteruak eta Kankinkabara Txistu Taldea aritu ziren, 40 bat lagun orotara. Gustora asko igaro zuten arratsaldea bertaratutakoek eta etorkizunean, jai handiagoa osatzeko gogoa adierazi zieten askok antolatzaileei. Nahi horri erantzuteko asmoz, aurten, Bermeon erroldatuta dauden Kultur talde guztiei luzatu zitzaien parte hartzeko deia eta ondorioz, herriko hamabi taldek elkarlanean antolatu dituzte egun osoko jaialdia zein ekimen osagarriak. Antolatzaileak: Haitz nagusije, Bermeoko irrintzilariak, Alkartasuna dantza taldea, Erraldoien konpartsa eta gaiteroak, Euskeraz berbetan, Erdu txo! Gazte asanblada, Izaro abesbatza, Bermeotarrak fanfarrea, Bermeoko abesbatza, Musika eskolako trikitilariak, Joseba eta andoni trikitilariak, Kankinkabara txistu taldea, Zantzue kultur elkartea, Erroxape elkartea. Halaber, Erromeidxe osatzeko, Jaialdi – Euskal Jantziak eta Bermeoko Udalaren laguntza ere izan dute.

Honenbestez, badakizue, erakusketan ideiak hartu, hitzaldi tailerrean zapia eta jantzia atontzen ikasi eta baserritar edo arrantzale jantzita… apirilaren 21ean denok Erromeidxera!