Artxiboa

‘eaj’rekin etiketatutako sarrerak

Hauteskunde autonomikoen emaitzak Bermeon

2012(e)ko Urriak 21 Bermeo Iruzkinik ez

EAJ izan da alderdirik bozkatuena euskal hauteskunde autonomikoak 2012n, Bermeon, 4.820 boto eskuratuta (%52). EHbildu izan da bigarren indarra, 3.373 bozekin (%36). PSEk 495 boto lortu ditu (%5)

Abstentzioa %31koa izan da. Hori horrela, bozen %100 zenbatuta, honako hauek dira 2012ko hauteskunde autonomikoen emaitzak Bermeon, 2009koekin alderatuta. Grafiko honetan daude jasota emaitzok:

Datozen lau urteotarako argazki politikoa mahai gainean dago. Zuen iritzi eta balorazioen zain geratazen gara, blog honetan bertan edo Bermeoko Facebookeko orrialdean.

Hauteskunde autonomikoak Bermeon, zuzenean jarraituko ditugu!

2012(e)ko Urriak 18 Bermeo Iruzkinik ez

Urriaren 21ean 2012ko hauteskunde autonomikoak izango ditugu Bermeon eta udal hauteskundeekin eta hauteskunde orokorrekin egin genuen bezala, oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan bozen emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako apustuak, eta… Bermeoko hauteskunde autonomikoen emaitzak.

Zuen apustuak pentsatzen joan zaitezen, hemen dituzue 2009ko EAEko hauteskundeen emaitzak Bermeon:

EAJ-PNV: 5.721 boto (%65)

EA:  1367 boto (%15)

PSEE-EE-PSOE: 736 boto (%8)

ARALAR: 467 boto (%5)

Eta 2011ko hauteskunde orokorren emaitzak gurean:

EAJ-PNV: 4611 boto (%50)

AMAIUR:  3436 boto (%37)

PSEE-EE-PSOE: 557 boto (%6)

PP: 345  boto (%4)

IU: 120 boto (%1)

Abstentzioa: (%31)

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2012ko hauteskunde autonomikoen Bermeoko emaitzak ezagutuko ditugu.

Hauteskunde orokorrak Bermeon: zuzenean jarraituko ditugu!

2011(e)ko Azaroak 18 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Azaroaren 20an 2011ko hauteskunde orokorrak izango ditugu eta udal eta foru hauteskundeekin egin genuen bezala, adi jarraituko dugu Bermeon gertatzen dena. Oraingoan ere interesgarritzat jo dugu gau horretan Bermeoko hauteskunde orokorren emaitzak, grafikoak barne, unean-unean jakinaraztea. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: jazoerak, balizko emaitzekin egindako porrak, eta… hauteskunde orokorren emaitzak Bermeoren. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, hurrengo egindako post batean bilduko ditugu eta.

Zuen apustuak pentsa ditzazuen, hemen dituzue 2011 udal hauteskundeen emaitzak Bermeon:

Bildu: 4489 boto

EAJ: 3972 boto

Aralar: 397 boto

PSE: 273 boto

PP: 145 boto

Eta 2008ko hauteskunde orokorren emaitzak:

EAJ: 4.502 boto (%54,18)

EA: 1.716 boto (%20,65)

PP: 310 boto (%14,74)

EB-B: 213 boto (%2,56)

Aralar: 170 boto (%2,05)

Abstentzioa: 5.371 (%39,01)

Adi, hortaz, blog honetara eta Facebookeko komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, 2011ko hauteskunde orokorren Bermeoko emaitzak ezagutuko ditugu.

Idurre Bideguren, Bermeoko alkate

2011(e)ko Ekainak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren (Bildu) izango da Bermeoko alkatea datozen 4 urteotan, 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita berea. Bermeoko udala osatzeko osoko bilkura gaur egin da, eta ez da inolako ezustekorik gertatu. Hala, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatu da, maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoen %47.82 lortu baitzuen.

Bermeoko udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) izango ditu eta oposizioan egongo da, beraz, orain arte alkate izan denak, Xabier Legarretak (EAJ), bere kargua utziko du.

Idurre Bideguren EAko zerrendetako hautagaia izan da 2011ko udal hauteskundeetan, aurreko legealdietan “oso lan ona” egin zuelako, bere alderdiaren esanetan. 31 urte ditu eta Ekonomian lizentziatua da Bideguren, eta gaur arte, Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan da. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan jarduten du. Bermeoko lehen emakumezko alkatea izango da Idurre Bideguren.

Hau duzue Bermeoko udalak datozen lau urtetarako izango duen itxura. Hala ere, ohi legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean ere, kontu hau edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak arretaz jarraituko ditugu.

Udal hauteskundeen emaitzak: zer esan du Bermeok?

2011(e)ko Maiatzak 24 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko jendeak, Bermeok Facebooken duen orrialdean, unean-unean jarraitu ahal izan zuen, igandean, hauteskunde gaua, hesian bertan baieztatu genuenez. 2011ko udal hauteskundeek Idurre Bideguren alkatetzan izango dugula esatera etorri dira, Bilduren zerrendan bera baitzegoen lehen tokian. Hortaz, Bilduk 2011ko udal hauteskundeak irabazi ditu Bermeon; gu, gure aldetik, oso pozik gaude, orrialdean egondako parte-hartzea nabarmena izan delako. Benetan, eskerrik asko guztioi. Mundialak zarete!

Ikusmina handia zen Bermeon igande, arratsaldean, hauteslekuak ixteko bi ordu inguru falta zirela; une horretan, eztabaida ireki genuen orrian, ‘porra’ batekin. Jakin nahi genuen zenbat zinegotzi aterako zituen, zuen ustez, alderdi bakoitzak, baina inor ez zen ausartu ‘kiniela’ betetzen. Jakina, ez da erraza asmatzea nola banatuko diren 17 zinegotzigo… Nagore Maeso Arrizabalaga eta Rocio Gpe ‘atsegin dut’ sakatu zuten. Azkenean, dakizuenez, Bilduk eta EAJk lortu dute ordezkaritza izatea Bermeoko Udal berrian; bakoitzak, 9, eta 8, zinegotzi izango dituzte.

Igandean, Bermeoko emaitzak ezagutu eta Bermeoko komunitateko horman jarri genituenean 19 lagun izan ziren ‘atsegin dut’ ari eman ziotenak; besteak beste; Izaskun Garmendia, Nagore Bilbao Telletxea, Laura Sagristà Vilà, Patxi Xabier Kareaga Ruiz, Leire Jorge Astiazaran, Karmelo Siguenza Kamba, Iker Astui Barrena eta Nadia Nemeh Shomaly.

Hemen amaituko dugu ‘biharamuna’k ekarri duena; laster, hementxe ikusiko dugu elkar, blog honetan, ostegunetik hona hauteskundeetatik kanpo orrialdean esan duzuenaren berri emateko asmoarekin… eta, jakina, edozein gairen inguruan hemendik aurrera kontatuko duzuena ere hor islatuko dugu. Eskerrik asko guztioi! Agur bero bat!

2011ko udal hauteskundeen emaitzak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 22 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren Bermeoko Udalerako Bilduren hautagaia izan da bozkatuena 2011ko udal hauteskundeetan: 9 zinegotzi eta botoen ia %48 jasota. Emaitza honek 2007tik zegoela aldatu du, izan ere, orain arte nagusi zen alderdiak, EAJk, lehen postua galdu du, 8 ordezkari eta 3.972 boto erdietsita (%42). Aralar da hirugarren indar, ez luke, ordea, zinegotzirik eskuratuko. PSE eta PP ere esku hutsik joan dira.

13.605 lagunek dute botoa emateko eskubidea Bermeon. Abstentzioa %51koa izan da. Hala, botoen %100 zenbatuta, Bermeon udal haustekundeen emaitzek argazki hauxe utzi dute Bizkaiko herrian:

Bildu: 9 zinegotzi, 4489 boto.

EAJ: 8 zinegotzi, 3972 boto.

Aralar: 0 zinegotzi, 397 boto.

PSE: 0 zinegotzi, 273 boto.

PP: 0 zinegotzi, 145 boto.

Datuak alderatu nahi izatera, horra, baita ere, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzek utzitakoak.

Emaitzak mahai gainean daude, honenbestez. Ondorengo egunotan, honen kontura sor daitezkeen berri eta aldaketak adi-adi jarraituko ditugu guk, blog honetatik eta Facebookeko gure kontutik.

Bermeoko hauteskundeen emaitzak, zuzenean

2011(e)ko Maiatzak 20 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Maiatzaren 22an, Bermeon 2011ko udal hauteskundeak egingo diren egunean, Bermeoko hauteskunde emaitzak eskainiko dizkizuegu zuzenean, grafikoak barne. Horrez gain, 2007ko udal bozekin egindako alderatzeak ere izango ditugu. Ikusmin handia eragin du hauteskunde gauak, eta ziur gaude, giroa gori-gori egongo dela.

18:00etatik aurrera gertatzen den guztia jarraituko dugu Bermeoko blog honetatik eta Facebookeko orrialdetik: balizko emaitzekin egindako porrak, inkestek iragarritakoak eta… herriko udal hauteskundeen emaitzak. Betiko moduan, zuen iruzkin eta ekarpenen zain gaude; horiek ere, astelehenean propio egindako post batean bilduko ditugu eta.

Gaur bukatuko da hauteskunde kanpaina eta biharkoa gogoeta eguna dugu; bide batez, Bermeoko 2007ko udal hauteskundeen emaitzak uzten dizkizuegu.

Adi, hortaz, blog honetara eta komunitatearen orrialdera. Emaitzak jakin ahala, jakinarazten saiatuko gara eta, hala, Bermeoko alkatea nor izango den eta herriko mapa politikoa zelan geratuko den jakingo dugu.

Udal hauteskundeak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende 3 iruzkin

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).

Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!