Artxiboa

‘Bermeoko portua’rekin etiketatutako sarrerak

Foka bat iritsi da Bermeoko portura, itsas txakurra ikusi duzue?

2012(e)ko Urtarrilak 10 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeok bisitari berria eta berezia jaso du astean: foka bat agertu zaigu Bermeoko portuan. Ez da ohikoa itsas txakurren presentzia gurean, baina badirudi, azken egunetako itsaso zakarrak orientazioa galduarazi diela eta ondorioz, bi itsas txakur ikusi ditugu gure kostaldean, bat Donostian eta beste gurean. Fokak euskal kostaldean… ikusi al dituzue? Hortik al dabiltza oraindik? Argazkiren bat atera al diozue bermeon azaldu denari? Elkarbana itzazue Bermeoko Facebookeko orrian, guk bideoa uzten dizuegu jarraian:

Itsaso bizi horren argazki ederra utzi zigun Gotzon Monasteriok pasadan astean, hona hemen gure portuko kai-muturra:

Itsasoa bizi-bizi Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Itsasoa bizi-bizi Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Urte berriarekin bat asmo berriak izan ohi dira barra-barra gure agendetan, egin al duzue proposamenik? Gure orrian dantza eskaintza jaso dugu ba! Nork esan zuen euskaldunok ez daukagula erritmorik? Bermeotarrok dantzan ere iaioak gara eta saltsan trebeak, ez al da hala? Salsacubana en Bemeok umeentzako klaseak debalde eskaini ditu, hona hemen informazioa eta Valle Tunezek berriz gure herrian erritmo galanta dagoela adierazi digu! Gazteleraz utzi digu iruzkina eta halaxe dakarkigu lerootara: ‘Por suerte, llevamos años demostrando que en Bermeo hay mucho ritmo y que todo el mundo puede bailar!!! Así que …..ANIMO!!!! y gracias!‘.

Besterik ez, eskerrik asko aste osoan zehar parte hartu duzuen guztioi. Oporrak direla eta nahiko alfer ibili gara guztiok azken egunotan baina gogoratu guztion artean osatzen dugula Bermeoko orria; beraz, badakizue, nahi duzuen oro konta dezakezue bertan: herriko albisteak, argazkiak, bideoak, ekintzak… zure elkartearen agenda ezagutarazi, ekimenetarako gonbidapena luzatu, zerbait proposatu… Zure zain gaude! Laster arte!

Bermeoko portuko irudiak eta aspaldiko ipuinak entzuteko jardunaldiak

2011(e)ko Irailak 30 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko portuan gauez ateratako argazkiak eta antzinako ipuin eta kontakizunen jardunaldiak herriko liburutegian; horiek izan dira gai nagusiak azken egunotan Facebookeko orrialdean. Hala ere, beste gai batzuk ere jorratuko ditugu, besteak beste, astelehen honetan Vaya Semanita antzezlana ikusteko sarreren zozketa.

Gotzon Monasteriok irudi ederrekin koloreztatu digu Facebookeko orrialdea. Lehendabiziko argazkia Nestor Basterretxea euskal artista ezagunaren Olatua eskulturaren irudia da, Bermeoko portuan kokatua, eta gauez aterata dagoenez, argiarekin jolasten du Gotzonek.

Olatua. Argazkia: Gotzon Monasterio

Olatua. Argazkia: Gotzon Monasterio

Bigarren argazkian, berriz, portuan dauden bi pertsonaien eskulturak ageri dira, burdinazkoak dira eta argazki hau ere gauez atera zuen Gotzon Monasteriok. Horrela definitzen zuen: “¡¡Hombres Forjados como el Hierro!!”.

Bermeoko portuko eskultura. Argazkia: Gotzon Monasterio

Bermeoko portuko eskultura. Argazkia: Gotzon Monasterio

Amaitzeko, Gotzonek Bermeo bere osotasunean gauez erakutsi nahi izan digu. Hemen duzue geure herria, ba al da beste herri ederragorik?

Bermio gauez. Argazkia: Gotzon Monasterio

Bermio gauez. Argazkia: Gotzon Monasterio

Beñat Mendietak iragan astean gurean parte hartzen zuen eta gure herriko irudi eder baterako esteka uzten zigun horman, “Eguzkixe izaro inguruan urteteko prest!” izenburupean. Badakizue zuek ere zeuen argazkiak eta bideoak igo nahi izatera, eitb.com-en argazkiak eta bideoak igotzeko orrialdea dugula, beraz, animatu!!

Astelehenean, eta  lotura honekin kontatzen genizuen etxean betidanik entzun izan ditugun ipuinak eta kontakizunak berreskuratze aldera, egitasmo berri bat jarri dela martxan Bermeoko Euskara Sailaren eskutik. Horrela, herriko liburutegian urriaren 4tik abendura bitarte, asteartero, 18:00etatik 20:00etara aspaldiko gertakari eta ipuinak entzuteko parada izango da. Iban Bilbaok albistea komentatzen zuen honela: “Bermioko forue leidutie dakoie, haur bai dauzela “UPIÑEK””.

Amaitzeko gogoratu nahi dizuegu datorren urriaren 7an Vaya Semanita antzezlana ikusteko lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugula astelehenean, urriak 3. Gogoratu zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko Bermeoko Facebookeko orrian gure herriarekin zer ikusia duen albiste, argazki edo iruzkinen bat utzi beharko duzue, eta zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko, @bermeo gehitu beharko diezuela zuen iruzkinei. Animatu, eta ez ahaztu astelehenean dela zozketa!!!!

Eta besterik ez. Asteburu ona pasa eta jarraitu Facebookeko horman parte hartzen Bermeorekin zer ikusia duen guztiarekin, horrela kontrolpean izango dugu eta geure herrian gertatzen den guztia. ¡Ondo izan eta besarkada bat!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bermeon, Demiku elkartea, argazkiak…

2010(e)ko Abenduak 30 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan ditugu aste honetan Bermeoko Facebookeko orrialdean. Izan ere, zuen parte hartzea oso handia izan da egunotan, baina lasai, den-dena jasoko dugu laburpen honetan:

Lontzo Sainzek udal webgunetik ateratako hitzordu garrantzitsu baten berri ematen zigun: “ABENDUAK 28 MARTITZENA, PAILAZOEN JAIALDIA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS ” ONGI ETORRI PUPU ETA LORE”. Artza frontoian, arratsaldeko 4:00etan eta 6:30ean. Sarrerak oraindik salgai frontoiko leihatilan abenduaren 22, 23 eta 27an, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara eta jaialdiaren egunean arratsaldeko 3:00etatik aurrera agortu arte“. Ziur gara sarrerak berehalakoan agortu zirela. Egon al zineten? Kontatu, kontatu…

Umeei zuzendutako ikuskizun batetik etxeko nagusiei eskainitako txoko batera. Izan ere, Maite Bazterretxeak Demiku elkartea sortu berri dela jakinarazten zigun eta, horretaz gainera, eurentzat egoitza berria zabaldu dutela. Hemen duzue informazio guztia.

Asteon bideo eta argazki ugari partekatu dituzue gurekin, gehienak Mikel Monasterio eta Mikel Larrubeltzaren eskutik heldu zaizkigu. Segidan jarri ditugu horietako batzuk:

eliza_bermeo_mikel_monasterio

Bermeoko eliza. Argazkia: Mikel Monasterio

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza

Bideoei dagokienez, bi hauek nabarmendu nahi ditugu. “Bermeoko Portuan” abesti ezaguna herriko argazkiekin lagunduta:

Bermeora parrandan etortzea animatzen duen bideoa:

Gehiago ere bidali dizkigute, hemen eta hemen dituzu, ikusi nahi badituzu.

Bestalde, Mikel Larrubeltzak berak Bermeoko bi musikariren berri ematen zigun: Doctor Blues eta Mikel Oihenart. Esteka honetan eta beste honetan duzue bien informazio guztia. Lehenengoak Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertua ere entzun ahal duzue hemen.

Abenduaren 22ak, zoriarekin dugun urteroko zitak, bazter utzi du aurten Bermeo, ez baita herrian Gabonetako Loteriarik egokitu. Sikiera Erregeetako Loteria tokatuko balitz….

Zorte kontuak alde batera utzita, Maite Bazterretxeak horman elkarbanatutako beste esteka interesgarri bat aipatu behar dugu: “Bermeoko leku izenak ikusteko eta ikasteko txokoa topatu dugu zuretzat“. Ariketak egiteko, Bermeoko kantak entzuteko eta herriko argazkiak ikusteko parada ematen du webguneak, benetan gomendagarria…

Amaitzeko, Antonio Manuel Toñok Txiletik bidalitako mezua dakarkizuegu: “En calle Benito Berrueta viven familares Orúe saludos desde Coelemu, Chile XD“. Gure orrialdea nazioartekoa da, bai horixe!

Agur jator honekin agurtzen gara. Ondo segi eta ondo bukatu urtea!