Artxiboa

‘bermeoko orrian’rekin etiketatutako sarrerak

Bermeoko 2011ko udazkeneko argazkiak, uholdeak pasa dira

2011(e)ko Azaroak 8 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko argazkiak jaso ditugu, 2011ko udazkena isladatzen duten irudiak. Eguzkia eta euria ageri dira, uholdeak pasa berri ditugun asteburu honetan. Horrez gain, datorren ostiralerako proposamena utzi digu Nuntxaku Zentruak eta minbiziaren gaiaz ere arituko gara. Hauxe da pasadan astearen laburpena, ekin diezaiogun!

Gotzon Monasteriok hainbat argazki elkarbanatu ditu Bemeoko Facebook orrian, bertan ikus ditzakezue guztiak baina blog honetara ekarri ditugu adierazgarrienak eta ederrenak iruditu zaizkigunak. Betaurreko berdinak jantzi arren denok ez dugu gauza bera ikusten beraz… bakoitzak erabaki dezala, baina duda barik, hauek aurtengo udazkenaren isla paregabea dira! Asteazkenean jaso genituen irudiek eguzki epelaren kolore bizia dute, larunbatekoek aldiz, euritearen grisa. Ikaragarrizkoa izan da euri jasa, nola bizi izan dituzue uholdeak Bermeon? Gotzon ez zen euriarekin haserretu ;-) argazki kamera hartuta egin zuen osteratxoa, hona hemen argazkiak:

Bermeo | Badatoz eskultura Torrontero kalean ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Badatoz eskultura Torrontero kalean ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Lamiñako punta Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Lamiñako punta Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Bermeoko alde zaharra ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Bermeoko alde zaharra ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Santa Eufemia eliza, azaroak 5 ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Santa Eufemia eliza, azaroak 5 ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Argazki horiez gain, BermeoWeb-ek urri amaieran ataratako irudi hauek ere partekatu ditu. Bertan, surflariak ageri dira Bermeo eta Mundaka artean eta antza, ‘Oso olatu onak egon ziren! Egun ederra benetan!!!‘. Gozatu ederra hartu zuten batzuek!

Minbizia ez da gai erosoa izaten eta aipatzeaz bat tristuraz betetzen du giroa gaixotasunak, hala ere, gaurkoan txanponaren alde ezohikoena eta gozoena dakarkigu lerro hauetara. Pasadan ostegunean Euskadi Directo saioan Ibai eta bere familia elkarrizketatu zituzten, gaixotasuna gainditzea lortu duen bermeoko familia, jarraian uzten dizuegu Bermeoko Ibairen bideoaBesarkada handi bat etxeko guztientzat!!!

Nuntxaku Zentruak utzi digun proposamena dakarkizuegu gaurko laburpena amaitzeko. Bermeotarrok, ostiralerako planik bai? Hitza, musika eta irudia… guztia batzen duen ‘Haragizkoa’  ikuskizun konpletoa izango da ikusgai  ostiralean gaueko 22:00etan, Hermanutako Kapillen. Proposamen tentagarria ezta? Jarraian deialdiaren kartela, gaurkoz besterik ez. Datorren astean itzuliko gara, bitartean zuen Bermeoko berrien zain egongo gara Bermeoko orrian. Aste ona igaro, ongi bizi!

Bermeo | Nuntxaku gaua ostiraleko kartela, 'Haragizkoa'

Bermeo | Nuntxaku gaua ostiraleko kartela, 'Haragizkoa'

Bermeoko argazkiak eta Bermeo back to 70´s skate bideoa berbagai

2011(e)ko Urriak 26 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko argazkiak eta Bermeo Back To 70´s skate bideoa jaso ditugu aste honetan; gainera, Bermistorian ere mintzagai izan dugu Bermeoko orrian. Horiek dira gaurko laburpenaren protagonista nagusiak, has gaitezen!

Astelehen arratsaldean Juanvi Romanek Bermeoko argazkiak elkarbanatu zituen herriko horman. Ederrak dira jaso ditugun bi argazkiak, kolore bizi-bizikoak. Jose Angel, Karmelo eta Ariarik astegin dituztela adierazi dute, guri ere izugarri politak iruditu zaizkigu, horrexegaitik dakarkigu hona bietatik koloretsuena (bestea ikusteko bisita ezazu Bermeoko Facebookeko orria). Zer diozue bermeotarrok, ederra da ezta?

Bermeoko portua ARGAZKIA: Juanvi Roman

Bermeoko portua ARGAZKIA: Juanvi Roman

Eta Gorka Pertikak berriz, herriko skate zale guztien gozamenerako bideoa partekatu du. Halaxe egin dio aurkezpena Bermeo Back To 70´s ikus-entzunezko lanari: ‘Bermeo 70. hamarkadara bueltatzen da, skatearen esentzia berreskuratzeko!!‘ Arrazoi osoa dauka, badirudi hurruneko herrialde exotiko batera garamatzatela irudiek, baina ez, gure herriko skatelarien artean ere skatearen esentzia arnas daiteke. Ikus ezazu Try it! taldeak egindako bideoa eta gero, esaiguzu, ez al da benetan ederra?

Pasadan asteazkenean aldiz, astebururako proposamena luzatu genizuen. Bermistorian ekimenarekin herriko historian murgiltzeko aukera paregabea izan baitugu azken egun hauetan zehar. Bitor Uriarte bermeotarrak Antxinako Alde Zaharreko toki bereziak berbaldia eskaini zuen Arrantzale Museoan, bisita gidatuak burutu ziren larunbatean eta asteburu osoan, Antxinako Azokea izan gendun. Nagorek agian bertaratuko zela esan zigun eta Iratxek berriz, bisita gidatuen inguruko interesa adierazi zuen. Izan al zineten bertan neskak? Zer iruditu zitzaizuen?

Laburpena amaitzeko pasadan ostegunean, urriaren 20n, ezagutu genuen albistea dakarkigu Bermeoko blogera: ETAren komunikatua argitaratu zen arratsaldean, eta bertan, jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri zuen. Normalean ez dugu politikaz hitz egiten gure orrian baina azken orduko albisteak izan zuen interesak bultzatuta zuekin elkarbanatzea erabaki genuen eta partaide askoren erreakzioa eragin zuen albisteak. Horrela aipatu zuen iragarpena Nuria Bilbaok: ‘Egun historikoa da!‘.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Bermeoko orriaren jarraitzaile zareten guztioi eta batez ere, bertan parte hartzen duzuenoi, egunez egun, zuek osatzen baituzue herriko gertaeren kronika. Iban Bilbaori ere eskerrak Kristino aitze santu barridxe izeteko proposamena jasotzen duen bideoa elkarbanatzearren. Datorren astean ere Bermeon gertatzen den guztiaren berri emango dizugu… bermeotarren ahotik. Ordura arte, aste ona pasa ezazue. Eskerrik asko eta ongi izan!