Tag Archives: bermeoko jaiak

Bermeoko jaiak 2012: bilatu zeure burua argazkietan!

Share Button

Egun batzuk igaro dira Bermeoko jaiak amaitu direnetik, baina aurtengo jaiak mundialak izan dira, eta Bermeoko blog honetan bermeotarrek hitz egiten dutenez, eta Bermeoko jendeak gustuko dituen kontuak biltzea ikaragarri atsegin dugunez, 2012ko Bermeoko jaiei argazki eta bideoen bitartez errepaso txiki bat egitea pentsatu dugu. Horretarako, bide ezberdinak erabili ditugu: Bermeoko jaien Facebook orria, Oizmendi telebistaren webgunea, Bermeoko Udalaren Facebooka… Beraz, aldez aurretik eskerrik asko eurei, eta, nola ez, zuoi, bermeotarroi, gure jaiak munduko onenak egiteagatik! AUPA ZUEK! AUPA BERMEO! :-)

Eta, nola bestela, Bermeoko jaietako txupinazoarekin emango diogu hasiera jaien errepaso txiki honi:

Etxeko txikienek ere izugarri gozatzen dute Bermeoko jaietan, eta nola ez, musika lagun dutela, buruhandiak eta erraldoiak izaten dira protagonista nagusiak. Horiek ere topatu ditugu sarean. Hemen dituzue:

Erraldoiak Bermeoko kaleetan. Iturria: Erraldoien konpartsa

Erraldoiak Bermeoko kaleetan. Iturria: Erraldoien konpartsa

Gaztetxoei zuzenduriko jolasak ere ez dira falta izan aurten Bermeoko jaietan. Jende ugari bildu zen haur eta gaztetxoen jolas parkean.

Jolas parkea 2012ko Bermeoko jaietan. Iturria: Bermeoko Udala

Jolas parkea 2012ko Bermeoko jaietan. Iturria: Bermeoko Udala

Herriko gazteak. Eurak dira jaietan giroa jartzen dutenak, eurak kontzertuetako protagonistak. Hemen dituzue, herriko gazteen argazkiak.

Bermeoko koadrila sukalkia prestatzen. Iturria: Bermeoko Udala

Bermeoko koadrila sukalkia prestatzen. Iturria: Bermeoko Udala

Koadrila 2012ko Bermeoko Jaietan. Argazkia: Biotz Fradua

Koadrila 2012ko Bermeoko Jaietan. Argazkia: Biotz Fradua

Bermeoko koadrila jaietako giroan sartuta. Egilea: Ibon Ibi

Bermeoko koadrila jaietako giroan sartuta. Egilea: Ibon Ibi

Arrantzalez goitik behera jantzita, hemen Bermeoko gazteak “Pakito el txokolatero” abestia dantzatzen. Hori da hori mugitzea!

Iluntzea heltzearekin batera, Lamerako kioskoa eta ingurua jendez betetzen da. Topagune ederra dugu Bermeon:

Bermeoko jaietan Kioskoa jendez blai. Egilea: Erika Julieth

Bermeoko jaietan Kioskoa jendez blai. Egilea: Erika Julieth

Eta gaua iristearekin batera, bermeotarrok gora begiratzen dugu, su artifizialek ere badute eta bere xarma Bermeoko jaietan.

Su artifizialak Bermeoko jaietan. Egilea: Erika Julieth

Su artifizialak Bermeoko jaietan. Egilea: Erika Julieth

Xixili ere protagonista izaten da, eta, jaien azken egunean, Doluzko Ibilaldia egiten dugu, Xixiliri azken agurra emateko

Xixiliri agurra Bermeoko jaietan. Argazkia: Bermeoko Udala

Xixiliri agurra Bermeoko jaietan. Argazkia: Bermeoko Udala

Eta Xixili agurtu ostean, guri ere gaurkoz agur esateko garai heldu zaigu. Jaiei datorren urtera arte esango diegu, baina gu laster bueltan izango gara Bermeoko kontu berriekin. Bitartean, badakizue, Bermeoko Facebookean duen orrian ere zuen ekarpenak ongietorriak izango direla. Pozik bizi, eta besarkada bat guztioi.

Madalen Eguna, Bermeon: bitxikeriak, historia… eta musika

Share Button

Egun handia izango da, gurean, hurrengo domekea! Zein gutxi falta den Bermeok, beste behin, Madalen Eguna ospatzeko!! Uztailaren 22a hementxe dugu –hilak 19 ditu gaur- eta Bermeoko Madalenak jendez beteko ditu gure herriko kaleak zapatuan eta domekean. Bermeoko Madalenen egitaraua badugu ezagutzen, blog honetan bertan partekatu genuen orain dela bi aste; Madalena Egunaren inguruan hitz egin nahi dugu orain, zuekin, egun horretako bitxikeria edo kontu ezinbesteko batzuk islatzeko. Ea zer deritzozuen :-) .

Bermeoko Madalena Eguna – Ba al zenekien…

… Madalena Eguna 1641tik ospatzen dugula? Aita Henaorena da guregana heldutako lehen erreferentzia. Izaroko Gure Amaren komentua desagertu zenetik, gutxi gorabehera, ospatzen omen dugu egun hau.

Madalenaren Zortzikoarekin hasten dugula beti egun handia? Txistulariek jotzen dute, eta, ondoren, Udalbatza Kontzejupean biltzen da eta Santa Eufemia eleizara joaten gara danok. Madalenaren Zortzikoa, jaia bera bezala, oso-oso zaharra da.

2009ko irudi honetan, Bermeoko alkatea teila botatzeko prest dago. Argazkia: EITB.

2009ko irudi honetan, Bermeoko alkatea teila botatzeko prest dago. Argazkia: EITB.

… aditu (edo) batzuen ustez ez dela segurua gure eta Mundakaren arteko estropada ospetsu hura benetan jokatu zutenik? Bueno… Hemen, zer esango dugu guk… Beti eztabaidatzen genuen Mundakarekin ea norena zen Izaro uhartea. Beraiek eurena, guk gurea, elantxobetarrek eurena… Ezer adosten ez genuenez, Bizkaiko Batzar Nagusietara ere heldu zen ikamika, baina horiek ere ez zuten kontua erabat argitu. Hortaz, 1719an ondorengoa erabaki genuen: estropada bat jokatuko genuela Mundakaren aurka, eta garaileak uhartea irabaziko zuela. Elantxobe, irla eurena ez zela izan behar onartuta, epailea izango zen. Eta hara joan ginen, estropada oso nahasi batean: gure arraunlarietako bat uretara jausi zen eta itota zendu zen, tradizioaren arabera… eta azkenean garaipena lortu genuen. Izaro, guretzat!!

… Madalena Egunean Izaro gurea dela gogoratzen dugula egun horretan bertan igaro zelako, ofizialki, gure udal-barrutira? Hori da, uztailaren 22 batean geratu ziren gauzak gaur egun dauden moduan eta, horregatik, uztailak 22 dituenez, Madalena Egunean, ospatzen dugu danok Bermeon.

… Mundaka eta Bermeoren mugek, gaur egun oraindik, ondorio bitxiren bat badutela ekartzen? Bai jauna, Dimingusen, adibidez; gune hori Bermeokoa da baina bere parrokia Mundakarena da. Iraganaren legatua…

… Bermeoko alkatea Mundakakoa eta Elantxobekoa ere badela Madalena Egunean? Urte osoan zehar herri baten ardura badu, uztailaren 22an egin behar izaten duen lana ikaragarria da… Hiru herri… :-) . Mundakakoak eta Elantxobekoak, jakina, pozik… Jaiaz gozatu ahal dute buruhausterik gabe…

… Bermeoko alkateak, urtero, Madalena Egunean, teila bat botatzen duela uretara Izaroren inguruan? Alkateak teila botatzen dueneko unea beti izaten da politenetakoa, telebistako albistegietan eta biharamuneko egunkarietan nabarmentzen dituzten horietakoa. Gure herriko alkateak, teila uretara botatzean, beti esaten du esaldi bera: “Honaino heltzen dira Bermeoko ittoginak“, gogoratzen du, eta horrela argi uzten du Izaro gure herriko mugetatik barnean dagoela.

… jaia ez dela Bermeon geratzen, Mundakara eta Elantxobera ere heltzen dela? Noski, estropada irabazi genuen baina gailentzen jakin behar da, ja, ja, ja… Txantxak alde batera utzita, egun handia da inguruko herrietarako ere.

… badagoela beste kanta bat, oso tipikoa, egun honetarako, eta “Neska zaharrak joaten dira Madalenara” duela izena? Hauxe da letra:

Neska zaharrak joaten dira

Madalenara, Madalenara.

Santari eskatutzera

nobioren bana, nobioren bana,

komeni bada.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Santak erantzuten die

buruaz ñar-ñar, ya no es hora,

no valeis nada,

zer nahi duzue, bada,

nik egitea, zuen denbora

pasatua da.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Santa harek egiten die

buruaz ezetz, buruaz ezetz,

buruaz ezetz,

hargatik neskazaher neu be

geratu nintzen, geratu nintzen,

geratu nintzen.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Jan egin duzun fikua

fiku merlatua, fiku merlatua,

fiku merlatua,

merkatuan saldua, ondo pagatua,

ondo pagatua,

ondo pagatua.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ategorrietako

danbolinterua,

danbolinterua, danbolinterua,

bizkarra makurtuta

jotzen du soinua, jotzen du soinua,

jotzen du soinua.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai Errenteriako

fraile kaskamotza, fraile kaskamotza,

fraile kaskamotza.

bizkarra konkortuta

ematen du meza, ematen du meza,

ematen du meza.

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Ai fikua, fikua, fikua,

ai fikua, fiku merlatua!

Eta hauxe da musika, begira zein bideo eder!! Amaieran abesten dute, gainera:

Aizue, ba hartu zapia, bildu koadrilarekin, gozatu eguna… eta laster batuko gara blog honetan berirro, lagunok!! Gora Bermeo eta Madalen Eguna!!! Oso ondo pasa!!!!!

Bermeoko jaiek kartela dute!! Ikusi nahi al duzu?

Share Button

Bermeoko jaiek badute kartela!! 2012ko Bermeoko Andra Marietako eta Santa Eufemia jaien kartela zein izango den jakinarazi dute! Iker Bengoetxea da bere egilea (lehiaketa irabazi du bermeotar horrek) eta hauxe da, lagunok, ea zer deritzozuen:

Bermeoko jaiek kartela dute, 2012rako... eta hauxe da.

Bermeoko jaiek kartela dute, 2012rako... eta hauxe da.

Ikerrek esan du teknologia berriek gaur egun bizitzen ari garen aro berri honetako arlo guztietan duten garrantzia azpimarratu nahi izan duela kartelean; jaietan ere, jakina, funtsezkoak dira teknologia berri horiek. Zorionak Iker!! Hemen dugu irabazlea, poz-pozik:

Hauxe da Iker, irabazlea, kartelaren aurrean.

Hemen dago Iker, irabazlea, kartelaren aurrean.

Epaimahaiaren ustez, kartelak originaltasuna eta modernotasuna ditu. Herriko jendeak esan duguna, halaber, kontuan izan dute erabakia hartzeko.

11 kartelek hartu dute parte lehiaketan, eta igandera arte Nestor Basterretxea Aretoan egongo dira denak, erakusgelan. Gu behintzat joango gara eta ikusiko ditugu, hori seguru! :-) .

Zorionak Urdaibai! Bermeoko ontzia txapeldun 2011ko Kontxako Banderan

Share Button

Urdaibai izan da garaile 2011ko Kontxako Banderan bigarren urtez jarraian. Bermeoko ontziaren garaipena eta herriko jaiak izan dira Facebookeko orrialdean gehien aipatu diren gaiak. Goazen, bada, laburpenarekin!

Urdaibaik erakustaldi bikaina eman du berriz ere ohorezko txandan, eta 2011ko Kontxako Bandera eskuratu du Bermeoko ontziak bigarren urtez jarraian. Bigarren sailkatua, berriz, Kortaren Kaikurentzat izan da.

Bermeotarrek harrera beroa egin diote Urdaibairi, eta gure Facebookeko horman ere askok zoriondu dute ontzi txapelduna. Jose Angel Bilbaok, esaterako, horrela esaten zuen: “geuria da ta geuria da, geuria da ta geuria, kontzako ikurriña!”. Nagorek, Ibontxuk eta Leiretxok ere, pozez ospatzen zuten garaipena.

Kontxako Bandera zuzenean ikusteko aukera izan genuen igande arratsaldean, eta garaipenaren aurretik ere askok esperantza handiak zituzten gure ontziangan, Robert Jasonek, esaterako: “Aupa Bermio, irabaziko du” esaten zuen bigarren jardunaldia hasi aurretik.

Herriko jaiak bete betean ditugu, gainera, Bermion. Egunotan ekitaldi ugari izan dira, baina iragan barikuan, irailak 9, jaixetako egun handia izan genuen, arrantzale eguna, hain zuzen ere. Goizeko 11:00etan Mezea ospatu zen arrantzaleen omenez, eta ondoren, Txo, neskatilei eta neskatilen partez aita Adriani omenaldia egin zioten. Itxaso Apraizek iruditan uzten zigun une eder hori:

Gogoratu, bide batez, Vaya Semanitaren antzezlana ikusteko lau sarrera bikoitz ditugula zozketatzeko eta edonork parte har dezakeela. Animatu parte hartzera! Oso erraza da, Bermioren inguruko albiste edo argazkiren bat igo eta zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko, @ermua idatzi. Sarrerak zureak izan daitezke eta gure inguruko aktore bikainekin arratsalde zorgarri bat pasatuko duzu! Aupa zuek!! Zorte on!

Jaiak ez dira amaitu, eta gaur gauen, esaterako Pantxoa eta Peioren kantaldia ikusteko beta izango duzue Bermeoko Kafe Antzokian. Bihar, berriz, mus txapelketa edo herri kirolen XXXVII. edizioa ikusi ahal izango dugu Artza Frontoian. Bermioko kaleetan, beraz, jaia da nagusi. Kontatu jaietarako dituzuen planak eta igo argazkiak, denok elkarrekin gehiago gozatuko dugu eta Bermioko jaiez. Mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia 2011ko jaien egitaraua

Share Button

Bermeoko 2011ko jaiek, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek, badute euren egitarau ofiziala. Aurtengo jaietan ezertxo ere galdu ez dezazun, hementxe duzue egitarau osoa ;-) , eta, halaber, Bermeoko jaietako kartela, “Murgildu jaidxetan”:

"Murgildu jaidxetan": hori da Bermeoko jaietako kartelaren izenburua... eta jaien eskaera.

"Murgildu jaidxetan": hori da Bermeoko jaietako kartelaren izenburua... eta jaien eskaera.

Irailak 4, domekea

Goizeko 10:00etan ALMIKAKO ANDRA MARI JAIEN HASIEREA, dunbada eta bolanderakaz Almikan

Goizeko 11:00etan UNTXI SUKALKI TXAPELKETEArako IZEN-EMOTEA Almikan

Goizeko 11:00etan ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI LASTERKETEA, kiroldegiaren inguruan, Bermeoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta Goizean zehar TRIKITIXEA giroa alaitzeko Almikan

Eguerdiko ordu 1:00ean MEZA NAGUSIA, Almikako Andra Mari eleizan

Eguerdiko ordu 1:15ean UNTXI SUKALKI TXAPELKETEAren KAZULA AURKEZPENA Almikan

Eguerdiko ordu 1:45ean HARRI ZULATZAILEAK Almikan

Arratsaldeko 5:00etan UNTXI SUKALKI TXAPELKETEAren SARI BANAKETEA Almikan

Arratsaldeko 6:00etan EUSKAL ERROMERIA Almikan

Gaueko 9:00etan OREINAREN AFARI DASTAKETEA Almikan

Irailak 5, astelehena

Arratsaldeko 6:00etan IDI PROBAK, BERMEOKO UDALEKO SARI NAGUSIA eta XIII. REPSOL YPF SARIA. Almikako probalekuan, Mañuko Landa Herri Kirol Taldeak antolatuta

Irailak 6, martitzena

Arratsaldeko 6:00etan IDI PROBAK, BERMEOKO UDALEKO SARI NAGUSIA eta XIII. REPSOL YPF SARIA. Almikako probalekuan, Mañuko Landa Herri Kirol Taldeak antolatuta

Arratsaldeko 7:30ean “EUSKAL PRESOAK ETXERA” MANIFESTAZINOA, Sabino Arana enparantzatik hasita, Bermeorantz-ek antolatuta

Irailak 7, eguaztena

Goizeko 11:00etan ITSASOKO EGUNA. Jokoak: kukaina, ginkana, itsasoko bolak, banana… Ronpiolaseko Martilloan, Itsasoko Gurutze Gorriak antolatuta

Arratsaldeko 7:00etan Almikatik JAITSIEREA EL DESPISTE eta GURETZAT FANFARREAkaz Lameraraino

Arratsaldeko 7:00etan BERMIOKO IRRINTZILARIEN KALEJIREAren urtekerea Lameratik

Arratsaldeko 7:00etan BERMEOKO FUTBOL TALDEETAKO MAILA GUZTIEN AURKEZPENA, Itsas Gane futbol zelaian, Bermeoko Futbol taldeak antolatuta Ondoren FUTBOL PARTIDUA Bermeo – Gernika, ohorezko mailaren aurkezpena

Arratsaldeko 8:00etan BERMEOTARRAK FANFARREAgaz KALEJIREA herriko kaleetan zehar

Arratsaldeko 8:00etan BERMIOKO IRRINTZILARIEN EKITALDIA KANKINKABARA TXISTULARI TALDEAK lagunduta Lamerako kioskoan, Bermioko Irrintzilariak taldeak antolatuta

Gaueko 9:45ean XIXILIren AURKEZPENA udaletxean

Gaueko 10:00etan ALKATEAREN PREGOIA, IKURRINA JASOTEA eta DUNBADEA udaletxean. BERMEOTARRAK FANFARREAgaz AURRESKUAK eta JAITSIEREA, San Migel eskilaretaraino

Gaueko 10:45ean OST eta ANGELUS APATRIDA taldeen KONTZERTUA Lameran

Irailak 8, eguena – Andra Mari Eguna

Goizeko 9:30ean ERANDIOKO MUSIKA BANDEAgaz KALEJIREA. Ibilaldia: Baztarre eta Sabino Arana enparantzea

Goizeko 10:00etan Udalbatza Kontziopean batuko da Alkate Soinua entzuteko. Ondoren, Almikarantz abiatuko da Udalbatza KANKINKABARA TXISTU TALDEA, ANTON, JOSEFIN, LORENTZO eta MARI ERRALDOIAK, MADALEN, ROKE, TIADORA, eta TOMAS BURUHANDIAK, BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEA, ALKARTASUNA DANTZA TALDEA eta ERANDIOKO MUSIKA BANDEA aurrean dirala “Bermeo” pieza jotzen. Ibilbidea: Udaletxea, Nardiz tar Jon, Aldatseta, Erremedio, Arresi, Portale, Askatasun Bidea eta Erreinezubi kaleko bidegurutzea

Goizeko 11:00etan MEZA NAGUSIA Almikako Andra Mariari eskainita, Almikako Andra Mari eleizan Ondoren OHOREZKO AURRESKUA udalari ALKARTASUNA DANTZA TALDEAren eskutik, Almikan

Goizean zehar TXIKITIXEA Almikan Eguerdiko 12:15ean ANTON, JOSEFIN, LORENTZO eta MARI ERRALDOIAK, MADALEN, ROKE, TIADORA eta TOMAS BURUHANDIAK. BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren EKITALDIA, Almikan

Eguerdiko ordu 1:00ean MEZEA Almikako Andra Mari eleizan

Eguerdiko ordu 1:00ean ERANDIOKO MUSIKA BANDEAren KONTZERTUA Sabino Arana enparantzan. Zuzendaria: Mitxel Diez Espina

EGITARAUA:

LEHEN ZATIA

Altos Hornos de Bizkaia ……………… M. Villarren pasodoblea

Cantos Vascos ……………… P. Alberdi

El Adios de Iparragirre ……………… Iparragirreren zortzikoa

Can’ t take my eyes off you ……………… B. Crewe

BIGARREN ZATIA

Selección de Valses ……………… J. Strauss

El Joven Piloto …………….. J. Telleriaren zarzuela (Habanera)

Beautiful Maria of my Soul …………….. Arne Glimcher

Autumn Leaves …………….. Joseph Kosma

Urdaibai Arraun Elkartea …………….. Mitxel Diez Espina

Ostean ERANDIOKO MUSIKA BANDEAren KALEJIREA. Ibilbidea: Sabino Arana enparantzea, Etxebarria tar Kresentzi eta San Migel eskilarak

Eguerdiko ordu 1:30ean BARRUETA ARTE ELKARTEAren ERAKUSKETEAren INAUGURAZINOA, Batzokiko kultura aretoan

Arratsaldeko 6:00etan IDI PROBAK, BERMEOKO UDALEKO SARI NAGUSIA eta XIII. REPSOL YPF SARIA Almikako probalekuan, Mañuko Landa Herri Kirol Taldeak antolatuta Ondoren IDI PROBEN SARI BANAKETEA Almikan

Arratsaldeko 6:00etan UMEEN DANBORRADEA, ERANDIOKO MUSIKA BANDEAgaz, Ibilaldia: Atalde, Intxausti, Sabino Arana enparantzea, Arostegi eta Lamera, BUDEK Elkarteak antolatuta

Arratsaldeko 6:30ean ESKU PELOTA PARTIDU NAGUSIAK Artza Frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta

Gaueko 10:30ean VALECEA PIROTEKNIAren eskutik (Araba) SUZIRIAK Ronpiolaseko Martilloan Gaueko 11:00etan SUZKO ZEZENA Erreten lameran

Gaueko 11:00etan EL CONSORCIO taldearen KONTZERTUA Lameran

Oharra: Suziriak botaten diran lekuan, Ronpiolaseko Martillo inguruan, ezin da ontzirik egon atrakauta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Suzko zezenean parte hartzera doanak, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar dauz. Suzko zezena ikusten dagoanak be, ohar hau jarraitu beharko dau, bestela erreklamazinoak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultzatzea debekatuta dago.

Irailak 9, barikua – Arrantzale Eguna

Goizeko 11:00etan MEZEA ARRANTZALEEN OMENEZ, Santa Eufemia eleizan, Andekoko lagunek antolatuta Ondoren KALEJIREA TXISTULARIAKAZ, ALKARTASUNA DANTZA TALDEAREN EKITALDIA, LORA ESKAINTZEA, TXO, NESKATILEI eta NESKATILEN PARTEZ AITA ADRIANI OMENALDIA eta ARRANTZALEEN ABESTIA Andra Mari eta Santa Eufemia elizetako abesbatzagaz portuan, Lamera Gane Txokoak antolatuta

Eguerdiko ordu 1:00ean Arimen aldeko MEZEA Almikako Andra Mari eleizan

Eguerdiko ordu 1:00ean LOS INCANSABLES, EL DESPISTE, PATXARANGA eta USTEKABE FANFARREAkaz AURRESKUAK eta ZABALETAKOAK Sabino Arana enparantzako kiosko inguruan

Eguerdiko ordu 1:30ean JAITSIEREA FANFARREAkaz, Taraskari lorak eskaintzera, San Frantzisko enparantzaraino Arratsaldean zehar LOS INCANSABLES, EL DESPISTE, PATXARANGA eta USTEKABE FANFARREAK ibiliko dira herriko kaleetan

Arratsaldeko 7:00etan LOS TXIKIS taldearen KONTZERTUA (bilbainadak eta habanerak) Lameran

Gaueko 9:30ean SORGIÑAK taldeagaz DANTZALDIA Lameran

Goizaldeko ordu 1:30ean FM diskotekeagaz DANTZALDIA Lamerako kioskoan

TREN ZERBITZUA: Orduoro Bermeo-Gernika

*OHARRA: Ez bota talko hautsik, arazoak sortzen dauzalako: arnasa hartzeko, jendea jausi egiten dalako, gure kaleak garbi nahi doguzalako…

Irailak, 10, zapatua – Andra Mari Hirugarrena

Eguerdiko 12:00etan UME ETA GAZTETXUEN AKUATLOIA (igeriketa eta korrika). Aritzatxu Triatloi Taldeak antolatuta. Portuan, izotz fabrikaren inguruan. Kategoriak: benjamin, alebin eta infantil (1997 eta 2002 urteen artean jaiotakoak)

Eguerdiko 12:00etatik aurrera UME ETA GAZTETXUEN JOLAS PARKEA Txalupak, Arrain erraldoia, itsasontzia, ozeanik, balea, ludotekea, bike looping eta kart zirkuitoa. Gonzalo Nardiz enparantzan

Eguerdiko ordu 1:00ean KEMEN DANTZA Taldearen (Irun) IKUSKIZUNA Lameran

Arratsaldeko 7:00etan LA MECANICA DE LA NARANJA Zanguango Teatroren KALE ANTZERKIA Irakaskintza kalean (gaztelaniaz) Egilea: Taldeko lana Antzezleak: Raul Camino, Begoña Martin eta Miguel Garces Zuzendaria: Txubio Fernandez de Jauregui Sinopsia: Etxe-aldaketa baterako gauzak daroazan furgoneta laranja handi bat kale baten erdian geratu da matxuratuta. Bertan doazenak, hau da, bikote heldu bat eta neskaren nebea (urritasun psikikoduna), egoera korapilatsu horretatik urteten ahaleginduko dira. Emakumearen nabarmenkeriek, gizonaren gehiegizko lotseak eta nebearen zorotasunak, azkenerako, kale horri etxe txiki baten traza emongo deutsie, barrutik kanporako eta kanpotik barrurako ikuspegiakaz.

Arratsaldeko 8:30ean TXOKOLATADEA Irakaskintza kalean MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak eta Haitz Nagusia Auzo Elkarteak antolatuta. *Zeliakoentzako txokolatea be egiten dogu

Gaueko 9:30ean “POR VOS… ARGENTINA” Ballet Internacional de la Costa Argentinaren eskutik FOLKLORE IKUSKIZUNA Lameran

Gaueko 10:30ean EUROPLA PIROTEKNIAren eskutik (Valentzia) SUZIRIAK Ronpiolaseko Martilloan

Gaueko 11:00etan SUZKO ZEZENA Erreten lameran Gaueko 11:15ean “POR VOS… ARGENTINA” Ballet Internacional de la Costa Argentinaren eskutik FOLKLORE IKUSKIZUNAren jarraipena Lameran

Goizaldeko ordu 1:00ean FM diskotekeagaz DANTZALDIA Lamerako kioskoan

Oharra: Suziriak botaten diran lekuan, Ronpiolaseko Martillo inguruan, ezin izango da ontzirik egon atrakauta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Suzko zezenean parte hartzera doanak, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar dauz. Suzko zezena ikusten dagoanak be, ohar hau jarraitu beharko dau, bestela erreklamazinoak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultzatzea debekatuta dago.

Irailak 11, domekea – XXXVII Sukalki Eguna – Eleizalde Ikastolak antolatuta

Goizeko 10:00etan LI. SOLLUBE ZIRKUITUA 23 urtez azpiko elite mailako TXIRRINDULARI LASTERKETEA. Ibilbidea: Bermeo – Gernika – Bermeo – Sollube – Mungia – Muxika – Gernika – Bermeo (Atalde kalean) Ondoren, SARI BANAKETEA, Bidegorrian (helmugan), Bermeoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta

Goizeko 11:00etan BERMEOKO I. GOITIBEHERA JAITSIEREA Almikatik Goitibeherak Inertzia Kirolen elkarteak eta Jai Batzordeak antolatuta

Euskal Ligarako baliagarria. Izena emoteko azken eguna, irailaren 6an, eguerdiko 12:00etan, GIZen

SARIAK:

Neumatikoak

1. saria: 100 €

2. saria: 60 €

Errodamentuzko taldekoak

1. saria: 100 €

2. saria: 60 €

Errodamentuzko banakakoak

1. saria: 50 €

2. saria: 25 €

Arinak

1. saria: 50 €

2. saria: 25 €

Oharra: goizeko 10:30etik eta ordu 2:30era artean Almikako errepidea itxita egongo da baina tarteka zabalduko da

Goizeko 11:00etan SUKALKI TXAPELKETArako IZEN-EMOTEA Talan

Goizeko 11:30ean GURETZAT FANFARREAren KALEJIREA Talatik Eguerdiko 12:00etan TRIKITILARIAK Talan

Eguerdiko 12:30ean BEGOÑAKO AMA BIRJINEA URPEAN TRONURATZEaren XLVIII. URTEURRENA. Bermeoko San Juan aurreko ikuspegian ERRESPONTSUA (Euria egingo baleu, Bermeoko San Frantzisko eleizan egingo litzateke) Ondoren, Ama Birjineari LORAK ESKAINTZEA, lurrez eta airez, CEVASek antolatuta

Eguerdiko ordu 1:00ean SUKALKI TXAPELKETEAren KAZULA AURKEZPENA Talan

Arratsaldeko 5:30ean SUKALKI TXAPELKETEAren SARI BANAKETEA Talan

Arratsaldeko 7:00etan GURETZAT, EL DESPISTE eta GAZTELEKU FANFARREEN KALEJIREA Talan

Arratsaldeko 7:30ean FANFARREAkaz JAITSIEREA Talatik

Gaueko 9:00etan DANTZALDIA LISKER taldeagaz Lameran

Irailak 12, astelehena

Arratsaldeko 6:00etan XXXI. BERMEOKO HIRIA ESKU PELOTA TXAPELKETEA, Artza Frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta

Arratsaldeko 8:30ean UME ETA GAZTETXUEN PLAY BACK TXAPELKETEA (6 urtetik 16 urtera artekoentzat) Lameran, MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak antolatuta Izen-emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 6ra arte

Gaueko 10:00etan PANTXOA ETA PEIOren KANTALDIA Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrerea doan eta edukiera mugatua 800 lagun

Irailak 13, martitzena

Eguerdiko 12:00etan XXIX. BERMEOKO URIA IKURRINA ESTROPADEAren AURKEZPENA, Bermeoko Udaletxeko areto nagusian

Arratsaldeko 5:00etatik aurrera MUS TXAPELKETEA, Casco Viejo tabernan. Jai batzordeak eta Casco Viejo tabernak antolatuta. Izen ematea irailaren 11ra arte.

Arratsaldeko 5:30ean UMEEN TAILERRAK, Gonzalo Nardiz enparantzan (euria egin ezkero Frantziskotarren arkupeetan). MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak, Batun-Batun Aisialdi eta Kultur Elkartea, Exploradores del Rey Taldea eta Portal 71

Arratsaldeko 6:00etan HERRI KIROLEN XXXVII. EDIZINOA, Artza Frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta. Harri-jasotzaileak: Iñaki Perurena, Inaxio Perurena, Aimar Irigoien, Jose Ramon Izeta II, eta Idoia Etxebarria Aizkolariak: Floren Nazabal – Ugai Mugerza eta Angel Arrospide – Aitzol Atutxa Fardoak, ingudea, zakuak e.a.: Lapazaran eta Tubi Berun-jasotzailea: Josetxu Urrutia Txinga-eroatea: Zubiaurre eta Agirregabiria (Euskadiko txapeldunordea)

Arratsaldeko 6:30ean PONIAK, ALBIZU ganadutegiaren eskutik Erreten lameran

Gaueko 9:00etan OLIMPLAFF Producciones Yllana-ren eskutik ANTZERKIA Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrerea: 10 €. (Komedia barregarria) Aurretiaz salgai Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 1etik aurrera. Geratzen badira, bertan egunean Kafe Antzokiko leihatilan ordubete lehenago Egilea: Julkio Moya, Yllana Antzezleak: Cesar Maroto, Gus Cortés, Juanfry Durado Zuzendaria: Yllana Sinopsia: Olimplaffen hiru atleta dabilz norgehiagoka olinpiada guztiz berezietan. Honeek, ahal dabezan trikimailu guztiak erabiliko dabez podiumaren gorengo mailara igoteko, baina ez eurek bakarrik, ikus-entzulea be eginkizun horretan murgilduko dabe. Familia guztiarentzako ikuskizuna da Olimplaff. Bertan, hiru antzezleek, keinu hizkuntza, clowna eta pantomimea erabiliz, une liluragarriak pasarazoko deuskuez, batez be txikienei, ezin izango dabe ahaztu biziko daben sekulako momentu hori.

Gaueko 10:00etan XXXVII. BERTSO SAIOA, Artza Frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes Gai jartzailea: Bernardo Mandaluniz

Irailak 14, eguaztena

Eguerdiko ordu 2:00etan NAGUSIENTZAKO HERRI BAZKARIA Kasinoan. Gizarte eta Kultura Etxean emon behar da izena aurretiaz derrigor (irailaren 6ra arte). Prezioa 18 € Arratsaldeko 3:30etik aurrera XANDALO taldeagaz DANTZALDIA Kasinoan

Arratsaldeko 5:00etatik aurrera MUS TXAPELKETAKO FINALA Casco Viejo tabernan. Jai batzordeak eta Casco Viejo tabernak antolatuta.

Arratsaldeko 6:00etan XXXI. BERMEOKO HIRIA ESKU PELOTA TXAPELKETEA, Artza Frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta

Arratsaldeko 6:00etan MARFIL taldeagaz DANTZALDIA Lamerako kioskoan

Arratsaldeko 6:00etan LIBERTIA Hortzmuga taldearen eskutik UMEEN IKUSKIZUNA Gonzalo Nardiz enparantzan

Arratsaldeko 6:30ean FUTBOL PARTIDUA Bermeo – Athletic-eko ohorezko gazte maila. Itsas Gane futbol zelaian, Bermeoko Futbol taldeak antolatuta

Gaueko 9:00etan BAGINAREN BAKARRIZKETAK Txalo Produkzioak-en eskutik ANTZERKIA Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrerea: 10 €. (Euskeraz) Aurretiaz salgai Gizarte eta Kultura Etxean irailaren 1etik aurrera. Geratzen badira, bertan egunean Kafe Antzokiko leihatilan ordubete lehenago Egilea: Eve Ensler Itzulpena: Inma Infiesta Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai Zuzendaria: Begoña Bilbao Sinopsia: “Baginaren bakarrizketak” egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeei egin eutsen alkarrizketa.

Obraren helburua da emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dabezan erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea. “Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu dan testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten dau, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen dau emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen deutse ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta eurek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dabe.

Gaueko 10:00etan NAGUSIEN PLAY BACK TXAPELKETEA (17 urtetik aurrera) Lameran, MB 2000 Zerbitzu Soziokulturalak antolatuta. Izen-emotea: Gizarte eta Kultura Etxean, irailaren 6ra arte

Irailak 15, eguena

Arratsaldeko 6:00etan DANBORRADEA, ERANDIOKO MUSIKA BANDEAgaz, Gaztelugatxe taldeak antolatuta. Ibilbidea: Atalde, Arresi, Irakaskintza, Talaranzko, Bidebarrieta, Sabino Arana enparantzea, Nardiz tar Jon, Arresi, Bizkaiko Jaurerria, Esparru, Zubiaur tar Kepa, Ispizua tar Segundo, Frantzisko Deuna Atea, Lamera

Gaueko 9:30ean ERANDIOKO MUSIKA BANDEAren KALEJIREA Santa Eufemia enparantzaraino eta, bertan, DANTZALDIA

Gaueko 10:00etan NOREZ eta ESNE BELTZA taldeen KONTZERTUA Lameran

Irailak 16, barikua – Santa Eufemia Eguna

Goizeko 10:45ean UDALBATZA Kontziopetik joango da Santa Eufemia eleizara, ERANDIOKO MUSIKA BANDEAK eta BERMEOKO TXISTULARIEK lagunduta

Goizeko 11:00etan MEZA NAGUSIA Santa Eufemia eleizan

Meza ostean UDALBATZA Santa Eufemia enparantzan batuko da BERMEOKO TXISTULARIEN eskutik Alkate Soinua entzuteko eta, leku berean, ERANDIOKO MUSIKA BANDEAren SAIOA Goizeko 11:00etan BASERRI GIROKO AZOKEA Lameran, TRIKITILARIakaz

Eguerdiko 12:00etan TXAHAL HARAGIAren DASTAKETEA Lameran

Eguerdiko 12:45ean GURUZNE ARISTEGI eta MAITANE RUIZ bermeotarren ABESTIAK; IRATXE IBARRA, AMAIA AGIRRE, OIHANE ENBEITA, eta XABI PAIA BERTSOLARIAK BALKOITIK BALKOIRA, Santa Eufemia enparantzan Euskeraz Berbetan Taldeak antolatuta Ondoren Gaztelutarrak antolatutako EKINTZA

Eguerdiko ordu 1:00ean ANTON, JOSEFIN, LORENTZO eta MARI ERRALDOIEN, MADALEN, ROKE, TIADORA, TOMAS eta IÑAKI BURUHANDIEN eta BERMEOKO ERRALDOIEN KONPARTSEAren KALEJIREA Lameratik eta portutik

Eguerdiko ordu 1:30ean BASERRI GIROKO AZOKEAren SARI BANAKETEA Lamerako kioskoan

SARIAK:

Gaztaiak

1. saria: 180 €

2. saria: 120 €

3. saria: 60 €

Barazkiak

1. saria: 180 €

2. saria: 150 €

3. saria: 90 €

Txakolinak Zuria

1. saria: 120 €

2. saria: 90 €

Gorria

1. saria: 120 €

2. saria: 90 €

Bermeoko erakustoki onenari: 60 € Azokako erakustoki onenari: 120 €

Eguerdiko ordu 2:00etan ERANDIOKO MUSIKA BANDEAren KALEJIREA Lameratik

Arratsaldeko 6:30ean ESKU PELOTA PARTIDU NAGUSIAK Artza Frontoian, Artza Pilota Elkarteak antolatuta

Arratsaldeko 7:30ean ERANDIOKO MUSIKA BANDEAgaz DANTZALDIA Lamerako kioskoan

Gaueko 9:30etan THE FOUR HORSEMEN taldearen KONTZERTUA Lameran

Gaueko 10:30ean DOLUZKO IBILALDIA, ERANDIOKO MUSIKA BANDEAk lagunduta, XIXILI aurretik dala. Ibilaldia: Sabino Arana enparantzea, Arostegi, Lamera, Benantzio Nardiz kaia eta Ronpiolaseko Martilloa. AZKEN AGURRA emon eta XIXILI erreko da Ondoren ZARAGOZANA PIROTEKNIAren eskutik SUZIRIAK Ronpiolaseko Martilloan, eta gero, SUZKO ZEZENA Erreten lameran

Gaueko 11:15ean ATOM RHUMBA taldearen KONTZERTUA Lameran

Oharra: Suziriak botaten diran lekuan, Ronpiolaseko Martillo inguruan ezin izango da ontzirik egon atrakatuta. Gitxienez, 50 metrora egon beharko dira. Suzko zezenean parte hartzera doanak, derrigorrez, kotoizko erropak eta burua estalita eroan behar dauz. Suzko zezena ikusten dagoanak be, ohar hau jarraitu beharko dau, bestela erreklamazioak ez dira ontzat hartuko. Suzko zezenari bultzatzea debekatuta dago.

Irailak 17, zapatua

Goizeko 10:30etatik aurrera BERMEOKO UDALAREN XXXVIII. PLATER TIRO SARIA (irekia eta bazkideak) Gibeleko tiroketa zelaian, Bermeoko Ehiza eta Tiro Elkarteak antolatuta

Arratsaldeko 4:00etan BOU BIZKAIA PEÑAren KALEJIREA “El Despiste” FANFARREAgaz San Migeleko eskilaratatik Ronpiolaseraino, Bou Bizkaia Peñiek antolatuta

Arratsaldeko 5:30ean XXIX. BERMEOKO URIA IKURRINA ESTROPADEA, Bermeoko Arraun Elkarteak antolatuta Ondoren XXIX. BERMEOKO URIA IKURRINA ESTROPADEAren SARI BANAKETEA Lameran

ERAKUSKETEA BARRUETA ARTE ELKARTEko kideen LANEN ERAKUSKETEA Lekua: Batzokiko kultura aretoan Egunak: irailaren 8tik 16ra Inaugurazinoa: irailaren 8an, eguerdiko ordu 1:30ean Ordutegia: 11:00 – 15:00 / 18:30 – 22:30

OHARRAK: 1.- Antolatzaileek aldatu egin leikiez programautako ekintzak, ezinbestekoren bat suertau ezkero. 2.- Jaietako seinaleak errespetau, mesedez. 3.- Suziriak dagozan egunetan, irailaren 8an, 10ean eta 16an, Ronpiolaseko Martillora pasetea galarazota egongo da.