Artxiboa

‘Bermeoko alkate’rekin etiketatutako sarrerak

Idurre Bideguren, Bermeoko alkate

2011(e)ko Ekainak 11 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Idurre Bideguren (Bildu) izango da Bermeoko alkatea datozen 4 urteotan, 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu duen hautagaitza izan baita berea. Bermeoko udala osatzeko osoko bilkura gaur egin da, eta ez da inolako ezustekorik gertatu. Hala, udal gobernua Bilduri dagozkion 9 zinegotziekin osatu da, maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoen %47.82 lortu baitzuen.

Bermeoko udal hauteskundeen emaitzen arabera, EAJk (8 zinegotzi) izango ditu eta oposizioan egongo da, beraz, orain arte alkate izan denak, Xabier Legarretak (EAJ), bere kargua utziko du.

Idurre Bideguren EAko zerrendetako hautagaia izan da 2011ko udal hauteskundeetan, aurreko legealdietan “oso lan ona” egin zuelako, bere alderdiaren esanetan. 31 urte ditu eta Ekonomian lizentziatua da Bideguren, eta gaur arte, Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan da. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan jarduten du. Bermeoko lehen emakumezko alkatea izango da Idurre Bideguren.

Hau duzue Bermeoko udalak datozen lau urtetarako izango duen itxura. Hala ere, ohi legez, blog honetan eta baita Facebookeko orrialdean ere, kontu hau edota gure herriari dagozkion bestelako gaien inguruan jasotzen diren guztiak arretaz jarraituko ditugu.

Udal hauteskundeak Bermeon

2011(e)ko Maiatzak 12 Kaitin Allende 3 iruzkin

Maiatzaren 22an 2011eko udal hauteskundeak izango ditugu Bermeon. Kanpaina joan den ostiralean, apirilaren 29an, hasi zen, (baina azken asteotan gure orrialdeko hormara iristen ari diren iruzkin eta estekak ikusita, argi dago kontua askoz lehenago abiatu zela). Zalantza barik, bi asteotan ugaritu egingo dira hauteskundeen ingurukoak.

Honen aurrean, zera otu zaigu: Bermeok Facebooken duen jendearekin kanpaina bera eta hauteskunde gaua partekatzea; lehenengo aldia izango da Googlen ‘udal hauteskundeen emaitzak Bermeon’ bilatuta, blog hau edo Facebookeko orrialdea aterako zaiguna ;-)

Hori horrela, Bermeok Facebooken duen orrialdean kontatzen dituzuenez gain, hauteskunde gauean giroa berotzen ibiliko gara datuak gaurkotzen eta postak idazten. Are, emaitzak grafiko bidez eskaintzea ere pentsatu dugu… baina tira, ez dugu ezer aurreratuko!

Gau berezi hori zuokin partekatu nahi dugu Facebooken eta azkenean, Bermeoko alkatea nor izango den jakin: Xabier Legarreta Gabilondo (EAJ-PNV), Idurre Bideguren Gabantxo (Bildu), Alexander Latxaga Atxirika (Aralar), Juan Ramon Azkue Manterola (PSE-EE), Vicente Torres González (PP).

Blog honetan edota Bermeoko orrialdean ikusiko dugu elkar!