Artxiboa

‘Bermeo’rekin etiketatutako sarrerak

Egitarau dotorea, Bermeoko Arrain Azokarako

2013(e)ko Maiatzak 20 Bermeo Iruzkinik ez

Beste behin, hemen da Bermeoko Arrain Azoka 2013. Aurtengoa, XIX. edizioa izango da, eta egitaraua begiratzea besterik ez dago sekula baino ekimen eta erakustoki gehiago antolatu direla ikusteko. “Sasoian sasoiko produktuak” izenburupean, maiatzaren 24tik 26ra egingo da azoka eta aurten,  Bermeoko kontserba enpresek, apirilaren 11n Bermeoko sutean kaltetutakoei bere laguntza eskaini nahi die. Horretarako, Arrain Azokan kontserbaz osatutako sorta solidarioak salduko dituzte. Baina goazen Bermeoko Arrain Azokaren egitarauari begirada bat ematera!!!:-)

XIX. Arrain Azoka Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala

XIX. Arrain Azoka Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala

Bermeoko Arrain azoka 2013: egitaraua

MAIATZAK 24. OSTIRALA

11:30: Hitzaldia Nestor Basterretxea Aretoan AZTIren eskutik.

12:30: Hegaluze Saria Nestor Basterretxea Aretoan. Sari hau Arrain Azoka Elkarteak ematen du eta Itsuki Irratiak koorditzan du. Sari honekin persona, erakunde, elkarte zein entitateren bat saritzen da, Bermeoko herriaren izena zabaldu edo prestigiatu duena edo herriaren alde lan egin duenari edozein arlotan.

13:00: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran.

19:00: José Maria Ferarios-en Liburuare aurkezpena (AZTI-Tecnalia. Arrantza eta Itsas Teknologia Saileko Teknikaria)

21:00: Alkartasuna Dantza Taldea Portuzarrean.

22:00: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea Aretoan. Sarrera 5 €.

MAIATZAK 25,. LARUNBATA

11:30: Argazki Rallyaren hasiera Gune Didaktikoan Begi Handiren
eskutik.

12:00: Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portuzarretik Bermeotarrak
Fanfarrearekin. Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta
Bostale elkartearen babesarekin (Bermeoko Ostalarien
elkartea).

12:00:‘Latie emongotsut’. Bermeoko kontserben inkesta-jolasa: dastatu, hiru berba esan kamara aurrean, eta kontserba lata bat oparituko zaizu, txosna inguruan.
Dinamizatzailea: delicatessenbermeo.com.

12:00: Txistulariak Lameratik eta Portuzarretik.

12:30: Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak, txistulariak,
haize taldea eta korua Lameran eta Portuzarrean.

13:00: Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan (pintxoak ikusgai
Gune Didaktikoan).

19:30: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea
Aretoan. Sarrera 5 €.

MAIATZAK 26

11:00etatik aurrera: Umeen Marrazki Lehiaketa BBKren eskutik eta Peña Barrueta Elkartearen laguntzarekin.Izen ematea Gune Didaktikoan.

12:30: Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portuzarrean.

14:30: Marrazki Lehiaketaren sari banaketa Gune Didaktikoan.

22:00: ‘Galerna, ekaitz ezezaguna’ dokumentala Nestor Basterretxea Aretoan. Sarrera 5 €.

Gainera egunero…

- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean. (11:30, 13:00, 18:00 eta 19:00)

- Bokartaren tratamentua eta ezaugarriak ezagutzeko erakusketa, larunbatean eta igandean txosnaren inguruan (11:30)

- Gaztelugatxeko San Juanen urazpian dago Begoñako birjinaren irudia. 50. urteurrenaren argazki erakusketa Nestor Basterretxea Aretoan CEVASen eskutik.

- Irtenaldiak Igoñora itsasontziz Hegaluzen. 7 euro nagusiak eta 4 euro umeak.

- “Bihotz-birikietako bizkortzea lanean” hitzaldia. Gurutze Gorriko kanpadenda ospitalean larunbatean eta igande goizean. (12:00, 13_30, 17:30 eta 19:00).

Zer iruditu zaizue egitaraua? Gure bikaina. Asteburuan ez dugu aspertzeko betarik izango Bermeon. Gora Bermeoko Arrain Azoka!!! Besarkada bat guztioi!! :-)

Porrotx eta Irrien Lagunak, sutean kaltetutakoen alde lanean

2013(e)ko Maiatzak 14 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeoko suteak kalte latzak utzi ditu herrian. Asko dira ezbeharraren ondorioz etxebizitzak galdu dituzten bermeotarrak, eta horiei babesa eta laguntza eskaintzeko asmoz, sutean kaltetuen aldeko ekitaldia egingo dute ostegun honetan, hilak 16, Porrotx eta Irrien lagunek, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. :-)

Porrotx eta Irrien Lagunak Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala

Porrotx eta Irrien Lagunak Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala

Bermeotar txikienen eta horien gurasoei, noski, irria eta umorea sustatzea izango dute helburu gure pailazo ezagunek. Bermeotarrak Porrotx eta Irrien Lagunen kanta eta dantza ikuskizunarekin gozatzeaz gainera, suteak kaltetutakoei laguntzeko aukera paregabea izango da hau!

Euskal Herriko pailazo ezagunek, apirilaren 11ko sutea gertatu eta gero, euren laguntza eskaini zuten eta, horregatik, datorren ostegunean txiki eta nagusiek Porrotx, Marikalanbre, Largabista, Martinbertso, eta beste pertsonaiekin ondo pasatzeko aukera izango dute ekitaldi solidario honetan. Sarrerak bost euroko kostea izango dute, eta dagoeneko salgai daude.

Porrotx eta Irrien lagunek bermeotarrak maite dituztenez, euren “Maite Zaitut” kanta ezagunarekin uzten zaituztegu.

Umieri pipie kentzien laguntzeko Bermeoko erraldoien liburuxka

2013(e)ko Maiatzak 8 Bermeo Iruzkinik ez

Lanak izaten ditugu askotako bermiotar txikienei txupetea kentzen. Hori dela medio, Bermeoko erraldoiak protagonistak dituen istorioa asmatu dute, eta “Ekau pipie Xixilintzako” izenburupean, liburuxka mundiala kaleratu du Bermeoko Erraldoien Konpartsak. Liburu honen nondik norakoak ezagutu nahi? :-)

Bermeoko erraldoiak. Iturria: Erraldoien konpartsa

Bermeoko erraldoiak. Iturria: Erraldoien konpartsa

Haurrek izugarri gustoko dituzte erraldoi eta buruhaundiak. Hori abiapuntutzat hartuta, Bermeoko Erraldoien Konpartsak ipun bat prestatu du. Argitalpen honek bi helburu ditu, batetik, eta aurretik aipatu bezala, bermiotar txikienei txupetea kentzea, eta bestetik, herrian tradizio handia duten panpinok etxeko txikienei eta helduei ezagutzera ematera.

¿Zeintzuk dira “Ekau pipi Xixilintzako” liburuxkako protagonistak?

Anton eta Josefi erraldoiak: Lehendabizikoa arrantzalea da, eta bigarrena, berriz, saregina. 2002 urtekoak dira Anton eta Josefin erraldoiak.

Lorentzo eta Mari erraldoiak: baserritarrak dira eta 2004. urtean sortu ziren.

Xixili: liburuxka honetatik kanpo ezin zuen gure Xixilik egon, berau ere, istoriaren parte da!

Guztiak ere, garai batean Bermeoko bizitza zertan oinarritzen zen islatzen dute. Erraldoien istorio honekin, eta beste zenbait udalerritan egiten den bezala, Bermeoko erraldoiek herriko txikienei pipie kentzen lagundu nahi dute.

Dagoeneko Liburuxka Bermeoko ikastetxeetan 2 eta 3 urteko haurren artean banatu da.

Bermeoko Erraldoien konpartsa

2006an sortu zen Bermeoko Erraldoien Konpartsa, eta ordutik gaur arte, Euskal Herri osoan izan dira gure erraldoiak. Bermeon ere, Arrain Azokan, Erromeridxen eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan dantzan ibiltzen dira herriko kaleetan. Gainera, orain, Bermeoko ikastetxeetako egunetan ere parte hartzen hasiak dira!

Aurten, Bermeoko Erraldoien Konpartsa ekainaren 29an Donostian izango da 1813ko abuztuaren 31an Donostiako Alde Zaharrean gertatuko sutea oroitzeko jaian. Gainera, Gernikako eta Ibarrangeluko jaietan ere egongo dira.

Gora Bermeoko Erraldoiak!! Gora Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari! :-)

Urdaibairen 2013ko egutegia: hasi hitzorduak gorriz markatzen

2013(e)ko Maiatzak 6 Bermeo Iruzkinik ez

Uda ate joka den honetan, Bermeo eta bermeotarrak arraun munduan murgilduko gara beste behin. Oraingoan Jon Salsamendik zuzenduko du bermeotarron etorkizuna, eta ziur gaude, iaz bezala, aurten ere denboraldi aparta egingo dutela gure arraunlariek. Bermeoko blog honetan gure herriarekin zer ikusia duen oroa biltzea gustoko dugunez, Urdainairen 2013ko egutegia ekarri dugu gaurkoan gurera. Hasi hitzorduak zuen agendan gorriz markatzen!:-)

Urdaibai: 2013ko egutegia

2013ko Urdaibairen egutegia. Argazkia: ligasanmiguel.com

2013ko Urdaibairen egutegia. Argazkia: ligasanmiguel.com

Eta eguna algaraka amaitzeko, gure arraunlariak gertutik ezagutu dituen bikote mundialarekin uzten zaituztegu. Atsuak, Udaibaiko arraunlariekin:

Erromeidxe 2013 antolatu dute maiatzaren 11rako, Bermeon

2013(e)ko Apirilak 26 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeon ondo pasatzeko eta jai giroan gozatzeko helburuz, hirugarrenez aterako gara bermeotarrak kalera maiatzaren 11ko Erromeidxen. Aurreko urteetan egin zen moduan, aurtengoan ere, herriko alde zaharra izango da euskal dantza eta musika erakustaldien eszenatoki nagusia. Ezagutu nahi duzu zein izango den aurtengo egitaraua?

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxea.

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.

Maiatzak 11, ERROMEIDXE – EGITARAUA

11:00etan Bermeoko antzinako bost ateetatik irtenda KALEJIRA, jai giroan

Goiko Plazan soka-tira eta kantak egongo diren artean

SANJUANPORTALE: Musika eskolako trikitilariak + Haitz Nagusije Sanjuan Portalean hasi.

BEHIPORTALE: Txalapartariak + Bermeoko Abesbatza. Nekazari kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)

SANTABARBARAPORTALE: Alkartasuna Dantza Taldea + Erraldoien Konpartsa. Nardiz Tar Jon Kalearen hasieran zegoen atea (Arresi kalearekin bat egiten denean)

ERREMEDIOPORTALE: Joseba eta Lander Trikitilariak, Zantzue kultur elkartea eta Irrintzilariak Erremedio kale hasieran zegoen atea. Fielato Enparantzan hasi

ERRENTERIAPORTALE: Kankinkabara eta Euskeraz Berbetan. Gaur eguneko Ibarluzea tar Kosme (Mokoneko Aldatsa) kalearen hasieran zegoen atea. Handik hasi kalejirea

12:00etatik 13:30ak arte dantza poteoa alde zaharretik zehar. Ondoren, Goiko plazan dantza eta kanta batzuk egingo dira eguerdiko 14:00ak arte.

12:00ak arte Arostegitik behera kalejira izango da Kofradia berrira.

15:30ean bazkaria. Tiketak salgai egongo dira Kultur Etxean apirilaren 29an, 30ean, eta maiatzaren 2an eta 3an, 19:30etik 21:00etara. Prezioa: 25€. Bazkaria Katering bidez prestatuta egongo da 500 lagunentzat.

19:00etan Dantzaldia Kofradian gau aldera arte.

* Jaialdi – Euskal Jantziakekoek emandako euskal jantziaren zozketa egingo da egunean zehar.

Hala ere, hirugarren urte honetan, sutearen ondorioz prestatuta zuten egitaraua aldatu behar izan dute, kaltetuekin elkartasuna erakutsi nahi izan dutelako. Horrela, gastuak zeroan utzi dituzte diru sarrera guztiak eurei bideratzeko. Hala nola, euskal musika tresnen erakusketa eta hitzaldia bertan behera utzi dituzte. Horiek datorren urtean ikusi ahal izango dituzue…

Bermeoko

Kankinkabara txistu taldea. Bermeoko Erromeidxe.

Baserritar edo arrantzale jantzita… maiatzaren 11n denok Erromeidxera!

Animatu zaitezte eta egun horretako zuon argazkiak bidali eta Bermeok Facebooken duen orrira igo argazkiak!

Categories: bermeotarrak, jaiak Tags: , , ,

Bermeoko jaietako kartelaren egilea zu izan zaitezke!!

2013(e)ko Apirilak 23 Bermeo Iruzkinik ez

Apirilean gaude, eta badirudi Bermeoko jaiak oraindik oso urrun daudela, baina ez pentsa… Badakizue zer? Begira…

Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabalik dago!! Parte hartu nahi al duzu?

Bermeoko jaien nondik norakoak prestatzeko garaia heldu da!! Jai Batzordeak 2013ko Andra Marietako eta Santa Eufemia jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Animatu zaitezte!!

Nora bidali behar dut nire proposamena? Lanak Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxera bidali behar dituzue, egilearen izen barik eta izenburuarekin. Ohi bezala, kartelaren testua hau izango da:

BERMEOKO JAIAK 2013

Irailaren 7tik 16ra

2012ko Bermeoko Jaietako kartela. Egilea: Iker Bengoetxea

2012ko Bermeoko Jaietako kartela. Egilea: Iker Bengoetxea

Noiz arte dago zabalik lanak aurkezteko epea? Lanak aurkezteko epea ekainaren 18an, 20:00etan amaituko da, eta lehiaketan parte hartu duten kartelak Nestor Basterretxea aretoko erakusgelan erakutsiko dira, ekainaren 21etik 30era.

Zein izango da saria? Sari bakarra egongo da, 600 eurokoa!! Ezagutu hemen lehiaketaren oinarriak, eta argibide gehiago behar izanez gero, kultura@bermeo.org-ra idatzi.

Aupa Bermeoko jaiak!!!! Begira nolako giroa dugun herrian!


Categories: jaiak Tags: , , , ,

Nola bizi izan dugu Bermeoko bizilagunok sutea?

2013(e)ko Apirilak 11 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeoko herritarrek ez dute berehalakoan gaur Bermeon izandako sutea ahaztuko. Alde Zaharreko lau kale ebakuatu dituzte, eta hiru suhiltzaile eta bi polizia arin zauritu dira Bermeoko sutean. Arriskua amaitu bada ere, 5 eraikin eraitsi, eta 70 bermeotar etxerik gabe geratu dira.

bermeo_sutea1_efe_foto960

Bermeoko sutea. Argazkia: EFE

Sua goizeko 04:00etan piztu da, hutsik zegoen solairuko eraikin batean, Juan Nadiz Kalean. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sua, zirkuito labur bat izan litekeela uste dute, baina denbora gutxian sua beste hainbat eraikinetara hedatu da gaur gaueko haizeteen eraginez. Jonathan Rodriguezek Bermeoko irudi ikusgarri hauek hartu ditu:

Bermeoko 20 atari hustu dituzte, lau kaletan (Juan Nardiz, Erremedio, Nekazari eta Intxausti). Ebakuatutako bizilagunak onik daude, eta goizean goizetik, Bermeoko sutean kaltetuak izan diren lagunei herritarren arreta-zerbitzurako Berhaz bulegora joateko deia egin zaie.

Bermeoko herriarekin bat

Bermeok Facebookean duen orrialdean albistea eman eta berehala Gotzon Monasteriok ondorengo esteka partekatzen zuen. Izan ere, goizean goizetik mezu solidarioak asko eta asko izan dira bizilagun kaltetuentzako, baita Bermeoko herriarentzako ere. Herritar askok, gainera, eitbcom-ek argazkiak eta bideoak igotzeko duen webgunera hainbat argazki eta bideo bidali dituzte, Jesus Mari Uribe edo Jon Batiste Telletxeak, besteak beste:

Bermeo sutan. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Bermeo sutan. Argazkia: Aitor Etxebarria

Kea Bermeoko alde zaharrean. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Kea Bermeoko alde zaharrean. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Bermeon sutea. Argazkia:Jon Batiste

Bermeon sutea. Argazkia:Jon Batiste

Sutea Bermeon. Argazkia: Bermeo

Sutea Bermeon. Argazkia: Bermeo

Bermeoko sutearen argazkiak ikusita, badirudi, herria goitik behera erre dela. Sutea piztu denean zeuden sugarren tamaina ikustean, “Alde zahar osoa kiskaliko zela pentsatzen genuen”, esan du Bermeoko Alkateak.

Sutearen ondorioak

Gutxienez bost eraikin behera etorri dira, bost persona arin zauritu dira eta 70 familia etxerik gabe geratu dira Bermeon izandako sutearen ondorioz. Udalak kaltedunen errolda bat egingo du, guztiei ostatu eman ahal izateko.

Irudi ikusgarri hauekin uzten zaituztegu. Horrela gelditu da sua piztu den eraikineko patioa:

Bermeoren magia iruditan

2013(e)ko Martxoak 20 Bermeo Iruzkin 1

Bermeok xarma berezia duela ez da gauza berria bermeotarrontzat. Itsasoa, portua, herri txiki baten xarma… Eta horren adibide garbia Bermeok Facebookean duen orrialdea da, bermeotar askok gure herriko argazki ederrak partekatzeko toki aproposa! :-) Aldez aurretik Patxi Xabier Kareaga edo Oi Zox bezalako erabiltzaileei eskerrak eman, eta Bermeoko txoko xarmangarrietatik ibilalditxoa egingo dugu gaur, udaberriari hasiera emateko. Ba al zatozte? :-)

Bermeok urte hauetan guztietan jasan dituen aldaketak begibistakoak badira ere, zenbaitetan ondo etortzen da argazki zahar bat begien aurrean jartzea. Duela hilabete batzuk Patxi Xabier Kareagak ondorengo argazki hau partekatu zuen.

Bermeoko argazki zaharra. Egilea: Patxi Xabier Kareaga Ruiz

Bermeoko argazki zaharra. Egilea: Patxi Xabier Kareaga Ruiz

Urteek aurrera egin ahala, ordea, Bermeok beste itxura bat hartu du, eta Oi Zox-en laguntzaz, Bermeoko hainbat txoko aurkezten dizkizuegu, jarraian. Eta lehendabiziko geldialdia Matxitxakoko lurmuturrean egingo dugu

Matxitxakoko itsasargia. Egilea: Oi Zox

Matxitxakoko itsasargia. Egilea: Oi Zox

Matxitxakoko lurmuturra. Egilea: Oi Zox

Matxitxakoko lurmuturra. Egilea: Oi Zox

Oi Zox-ek, ordea, Bermeoko bestelako argazkiak ere utzi dizkigu. Gozatu!

"Artza". Egilea: Oi Zox

"Artza". Egilea: Oi Zox

Bermeo. Egilea: Oi Zox

Bermeo. Egilea: Oi Zox

Bermeo gauez. Egilea: Oi Zox

Bermeo gauez. Egilea: Oi Zox

Amaitzeko, Gotzon Monasterio lagunak partekatutako bideo zoragarri honekin uzten zaituztegu. Ondo ondo hasi udaberria, eta Bermeoko blogean zure argazkiak agertzea nahi izatera, partekatu Bermeok Facebookean duen orrian zuen argazkiak. ZORIONTSUAK IZAN! :-)


Ba al dakizu noiz helduko den Korrika 18 Bermeora?

2013(e)ko Martxoak 4 Bermeo Iruzkinik ez

Hasi da atzerako kontaketa. Datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoaindik Korrika 18 eta Euskal Herria zeharkatuko du beste behin Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Bermeoko blog honetan hasi gara dagoeneko Korrika 18ren kanta ikasten eta Korrika 18ko materiala prestatzen. 2013ko Korrikaren ibilbidea ere begiratu dugu! :-) Martxoaren 22an helduko da Korrika 18 Bermeora, arratsaldeko 20:45ean.

Korrika 17 Euskal Herrian zehar. Argazkia: www_ukberri_net

Korrika 17 Euskal Herrian zehar. Argazkia: www_ukberri_net

Bakioko bidea jarraituta, Bermeon hartuko du eskualdeko lehen lekukoa lasterketa erraldoiak. Hortik aurrera, musikak, koloreak eta euskarak Bermeo dantzan jarriko dute. Bermeotik Mundakara abiatuko da Korrika eta Earaino Busturialdeko hainbat herri zeharkatu ditu.

11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hamazortzigarrenez, eta aurten ere bermeotarrok ez dugu euskararen aldeko hitzordu garratzitsua hau galduko. GORA KORRIKA! GORA BERMEO!

Bermeoko iñauteriak 2013: Prest al duzu zure mozorroa?

2013(e)ko Otsailak 7 Bermeo Iruzkinik ez

Hasi da atzerako kontaketa 2013ko Bermeoko iñauteriak ospatzeko. Otsailaren 8tik 12ra bitartean, hamaika ekitaldi antolatu dira Bermeon. Musika doinuek eta mozorroek herriko kaleak koloreztatuko dituzte egunotan. Bermeon iñauterietan zer topatuko dugun jakin nahi al duzue? :-) Hemen duzue Bermeoko 2013ko iñauterietako egitaraua:

 Lantzeko Inauteriak ospatuko ditugu Bermeon. Iturria: dantzan

Lantzeko Inauteriak ospatuko ditugu Bermeon. Iturria: dantzan

2013ko Bermeoko iñauterietako egitaraua

Otsailak, 8 (Barikua)

18:30ean: Umeentzako Antzerkia, “Bihotz-bihotzez”, Begira Antzerki Taldearekin, Bermeoko Kafe Antzokian. Sarrereak 4 euro balio ditu.

Otsailak, 9 (Zapatua)

12:30ean: Lantzeko Inauteriak. Alkartasuna Dantza Taldea eta Bermeotarrak Fanfarrea. Herriko kaleetan zehar.

Otsailak, 10 (Domekea)

13:30ean: Tostada Txapelketa. Ogizko eta Ahiezko modalidadeak. Goiko Plazan. Antolatzailea: Haitz Nagusije.
18:00etan: 3. adinekoentzako dantzaldia. Marfil Bikotea. Bermeoko Kafe Antzokian. Mozorrotuta datozan nagusiei tostadak eta kafea emongo jakez. Mozorrotuta
etorri!!!

Otsailak, 12 (Martitzena)

11:00etatik aurrera: Umeen kalejirak, herriko kaleetan zehar. Sagrado Corazon Ikastetxea, Eleizalde Ikastolea eta San Frantzisko Heri Ikastetxea.
TABERNEN ETA DENDEN XII. MOZORRO TXAPELKETEA: Martitzen goizean epaimahaiak irabazleak zeintzuk diran erabagiko dau
KALEJIREA: TUTATIS, MENORKAKO ZALDIAK: 13:00etatik aurrera, herriko kaleetan zehar
UMEENTZAKO FM DANTZALDIA: Lameran, 17:00etatik 20:00etara.
ERROXAPE ELKARTEA: Tostada eta mozorro txapelketea eta abar, Erreten Lameran, goizez eta arratsaldez

Zertaz mozorrutuko zarete? :-) Zuen argazkiak nahi ditugu. ONDO PASA IÑAUTERIETAN eta besarkada handi handi bat bermeotar guztiei!