Piraten bahiketa saiakera, ‘Zigortzaileak’ Bermeon eta Antonio Karmona
Pirata batzuk ‘Felipe Ruano’ atunketaria bahitzen saiatu ziren, ‘Zigortzaileak‘ filma Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izan genuen ikusgai eta Antonio Karmonaren gol baten bideo bat partekatu dituzue gurekin aste honetan Facebookeko hesian.
Irakurri edo entzun zenuten piraten albistea? Susto ederra eraman behar izan zuten ‘Felipe Ruano’ atunketariko langileak. Asteartean pirata batzuk atunketaria bahitzen saiatu ziren Somaliako kostaldetik 270 miliara zegoenean. Eskerrak sustoa baino ez zela izan!
Itxaso Apraizek ‘Zigortzaileak’ filma zapatuan eta domekan (aurreko asteburuan), arratsaldeko 17:00etan, ikusgai izango genuela jakinarazi zigun ostiralean. Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan izan genuen. Horrez gain, galdera bat bota zigun: “filmaren gai nagusia korapilatsua da, baina horri buruz zerbait jakitea ez dago gaizki, ezta?“. Joan al zineten filma ikustera? Zer iruditu zitzaizuen?
Kirola da gaurko azken gaia, zehazki futbola. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean ligaren 26. jardunaldia ikusi genuen, eta Amaia Fernandezek Antonio Karmona bermeotarraren gol bat gogoratzeko bideo bat partekatu nahi izan zuen gurekin. Eskerrik asko!
Honenbestez, amaitutzat emango dugu gaurko laburpena. Mila esker herriko informazioa gurekin partekatzeagatik. Hurrengo astean gai berriekin bueltatuko gara. Agur bero bat eta ondo izan!

Zuen iritziak