Artxiboa

‘Anton Ormaza’rekin etiketatutako sarrerak

Ardi bi eta ahariaren lapurreta eta Anton Ormazaren heriotza

2010(e)ko Urriak 19 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo denori:

Hemen gaituzu beste behin ere, martitzenero legez Bermeoko Orrialdeko Hesiak jaso dituenen laburpena besapean.

Gero eta lagun gehiago gara orrialdean, orain, zure lagunak falta dira, beraz, gonbidatu itzazu eta horrela denon artean herriko albiste guztien berri zuzen-zuzena izango dugu.

Hasteko eta bukatzeko ditugunak ez dira oso albiste pozgarriak, izan ere lapurretak eta zendutako laguna daude, beraz, benetan asko sentitzen dugula. Ia aste honetan zehar bestelakoak iristen diren gurera.

Bermeo: “Baserri batean, ardi bi hil eta ahari bat lapurtu dituzte. ”

Honen inguruan iritziak jaso dira orrialdeko hesian eta horrela esaten dute: Nagore Maeso Arrizabalaga: ” zelako faena egin dizueten, ze pena ez? “ Rafa Córdoba: “Batzuk, animaliak baino animaliagoak dira” Beñat Mendieta: “Benetan, aski da…ez? Hemen, lanean ari denari min ematen.” MIren Jauregizar: “Ikusten duzue nora iritsi garen, eta hau, hasiera besterik ez da”

Beñat Mendieta: “88 urte zituela Anton Ormaza hil egin da, EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko lehendakari izandako zendu da. Goian bego. Asko sentitzen dut. Besarkada beroa senide eta lagunei.”

Bermeotarra bazara edo, herritik kanpo egonda ere bertan gertatzen direnak ezagutu nahi badituzu, hauxe duzu zure topalekua. Hemen jasotzen baititugu deialdi, ohar, albiste, iritzi eta abarrak. Animatu eta zurea jarri. Hemen itxaroten zaitugu.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta laster arte agurtuko gara, bitartean hemen edota Orrialdean bertan topo egingo dugu.

Categories: gaurkotasuna Tags: