Artxiboa

‘Alakrana’rekin etiketatutako sarrerak

Kiratsak eraginda Bermeoko bizilagunen kexak eta Alakrana auzia, hizpide

2011(e)ko Abenduak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko errekak herriko hainbat txokotan sortzen duen usai txarra izango dugu hizpide gaurkoan, izan ere, bermeotar batek Facebookeko orrialdean irudiak utzi dizkigu. Gainera egunotan “AlakranaEuskal Atunontziko arrantzaleak terrorismoaren biktimak ez direla jakin dugu, edo ebazpen hori eman du, behintzat, Auzitegi Gorenak. Hori eta gehiago ondorengo lerroetan. Laburpenean gurekin etorriko? :-)

Juanvi Romanek Bermeoko Facebookeko orrialdea aprobetxatu du “salaketa” bat egiteko, izan ere, bere hitzetan, San Martin, Doloriaga eta Aritzatxu kaleetako bizilagunek izugarrizko kiratsa jasaten ari dira azkenaldian. Juanvik, gainera, salaketa horren frogak utzi dizkigu, berak horman zioen bezala, “irudi batek mila hitzek baino gehiago” balio baitute. Ikusi nahi? Egin klik eta ikusi bideoa.

Guztiok dakigu “Alakrana” Euskal atunontziko arrantzaleak 47 egunez egon zirela bahituta Somaliako piraten menpe. Iragan asteazkenean kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak egun horretan erabakiko zuela ‘Alakrana’-ko lau arrantzale terrorismoaren biktima diren ala ez, eta guk galdera botatzen genizuen orrialdean. Zuen ustez, ‘Alakrana’ko arrantzaleak terrorismoaren biktima dira? Mikel Agirresarobek berehala eman zuen erantzuna, “bai” irmo batekin.

Ebazpena jaso bezain pronto kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak baztertu egin zuela aurkeztutako helegitea, eta beraz, gure arrantzaleak ez omen dira terrorismoaren biktima bezala legez onartuak izango.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen iragan larunbatean mundu osoko hainbat txokotan, eta Bermeon ere jai mundiala egingo zela kontatzen genizuen, besteak beste Ken Zazpiren kontzertua ikusteko aukera izango baitzen. Joan al zineten? Horrela bada… Zelan egon zen? Taldearen orrialdean irakurri dugunez, mundiala izan omen zen! Kontatu kontatu…

Badakizue datorren abenduaren 11n Lau eta Erdiko final handia izango dela Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren artean. Hitzordua Bilbon izango da eta EITB Kirolak azken egunotan gurean parte hartu du eta jakinarazi digu sarrera bat dutela zozkan eta orrialdearen jarraitzaile egiten diren guztien artean zozketatuko dela. “Abenduaren 9ko 12:00ak arte orri horren zale egiten zaretan guztien artean zozkatuko da sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan jaso ahal izango da! Zorte on!!”, gaineratzen zuen. Badakizue, gu dagoeneko egin gara orrialdearen jarraitzaile eta finala doan ikusi nahi izatera, azkar ibili! :-)

Leire Martinezek ondorengo hitzak uzten dizkigun Bermeoko Facebookeko orrialdean: “Zenbatek ospatuten zuie bidxar gabon txikidxe edo gabonatako lehenengo egune?”. Zer nolako ospakizuna zen galdetzen genion Leireri, izan ere, gabon txiki egun horren berri ez dugu! Iban Bilbaok ere iruzkina uzten zuen: “idearik pez zer da gabon txikidxe”. Ia ba, norbaitek ahalik eta azkarren erantzuten digun eta denok egunaz gozatzen dugun.

Amaitzeko Juan Duran agurtu behar dugu, izan ere, bere haurtzaroa eta gaztaroa Bermeon pasa zituela esaten zigun eta bere bihotzean beti eramango duela Bermeo ere jakinarazten zigun. “Ahhhh Bermeo, Bermeo. Cuantos recuerdos….cuanto te hecho de menos”. Badakizu, Juan, beti ongietorria izango zarela, beraz, nahi duzun arte!

Eta zuei, lagunok, mila esker Bermeoko kontuak komunitatean kontatzeagatik. Jarraitu zuen zalantzak, kexak edo Bermeoko albisteak gu guztiokin partekatzen. Guk zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Bitartean izan zoriontsu eta pozik bizi! :-)

Euskal Herria dantzan, Alakrana Bermeoren gogoan, Quintron, Eureka Hot

2010(e)ko Urriak 11 Jesus Elordui Iruzkinik ez

Kaixo guztioi,

Zer moduz? “Zubia” duzue? Horrela bada, aporbetxatu eguna, eta biharkoa ere, garai onak laster igarotzen direlako… Eta, bueno, lanean bazaudete, animo!! Bakarrak ez zarete, hori ere ez ahaztu… ;-) Goazen, asteari ekiteko, Bermeok Facebooken duen orrialdearen hesira, ikusteko zer partekatu duzuen bertan azken egunotan.

Itxaso Apraizek zera esan zuen: “Euskal Herria dantzan. Oso bideo ederra, benetan”. Ez baduzue ikusi, ez galdu. Mutil batek Euskal Herriko zenbait txoko aurkezten ditu. Barregarria eta hunkigarria, aldi berean!!

“Alakrana gehiagorik ez!!!”, esan zuen Mikel Agirresarobe Telletxeak. Ez dugu ahaztuko orain dela urtebete bizitzen ari ginena; eta, jakina, Mikelek esaten duenez, espero dezagun inoiz ez egotea berriro horrela…

Jose Aitor Alberdi Bergarechek hauxe esan zuen: “AUPA BERMEO, AURRERA BETI”. Hitz gutxi, baina ondo esandakoak, benetan!!

Aritz Markaida Bilbaok, ostegunean, hauxe utzi zuen hesian: “GAUR!!!!! QUINTRON & MISS PUSSYCAT ( New Orleans, USA) EUREKA HOT IV (BERMEO) Urriak 7 Octubre, eguena/jueves Nuntxaku Zentrua – Kapilla, 20.30etan “PUNTUAL”, 5€. Hammond/rhodes antzeko piano batekin arma bezala hartuta eta auto bat bezala tuneaturik -claxon, ihes-hodi eta guzti-, perkusioak, bere Drujm Buddy eta txotxongilo armategi batekin, Quintron penintsulara dator Miss Pussycat eta euren txotxongiloekin Louisianako museo batetan grabaturiko diska berriko kantuak aurkezten. Quintron/Miss Pussycat esperientzia erdideskontrolaturiko elektronika kaosa da, eztanda txikiekin, arropa sinestezin eta txotxongilo dibertigarriekin. Underground-aren printzea balitz bezala, Quintron disko musika, garagea, noise eta rocka arraina uretan bezala mugitzen da, instrumentu desberdinak alda batera joaz. Benetako jaia. Arratsalde gaua hasteko Bermeoko Eureka Hot IV taldea izango dugu, soul/funk/punk-aren ayatolah berriak”. Egon zineten bertan? Irudi hau ere partekatu zuen Aritzek:

Aritzek hesian utzitako irudia.

Aritzek hesian utzitako irudia.

Honela amaituko dugu, gaurkoz; egun batzuen buruan, hona itzuliko gara, Bermeoko hesian ikusitako nobedade guztien berri emateko. Ordura arte!! Mila esker eta gora Bermeo!!

Alakranaren amesgaiztoak urtebete, Lazkanoren lanak, “Aita Guria”

2010(e)ko Urriak 5 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Kaixo guztioi:

Udazkena baina udako giroa gauden honetan, Bermeoko Orrialdeko hesian jasotakoen errepasoa ekarri dugu.

Asteko, une gozo bat eskainiko dugu oraingo honetan. Artea eta historia gerturatzeko jardunaldiak prest dira. Bederatzi herri zu itxaroten daude.

Urtebete Alakrana bahituta egon zela. Itxaso Apraiz: Alakranaren amesgaiztoa orain dela urtebete hasi zen… ”

Edurne Laca:” aupa gure BERMIO aunque este en Torrevieja, soy bermeana y la tierra tiraaaaaaaaaaaa”

Berrmeokoa zara? Herriaren inguruko albisteak, deialdiak, argazkiak edo iritziak badituzu, hemen aurkezten dugun orrialdean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bere hesian, Bermeori buruzko edozein gauza partekatu ahal duzu, eta 650 bermeotar baino gehiagok entzun eta ikusiko zaituzte. Guk ere laguntza emango dugu, horrela izan dadin. Anima zaitez! Iban Bilbao Barturen: “ia ondiño bermioko foroko censoriek baño bihar geixau okingo bazun…” Lontzo Sainz: “Konturatu zarie? 666 kide Bermiok: PIZTIAREN ZENBAKIXE ;-) ))), Iban Bilbao Barturen: “jajajaja :D Karmelo Siguenza Kamba: “Jajajajajaaja, 666 The number of the best…………….”

Maite Ara: “Hola bermeo !!!! Saludos desde texas tengo unos maravillosos recuerdos de juventud!! de lekeiitio para bermeo y de bermeo para lekeitio ♥”

Rud Beckia: “Joan zara? Lazkanoren lanak Bilboko Arte Ederretako Museoan. Denbora duzu Urtarrilaren 16 arte hor izango baitira. ”

Bestelako margo lanak ere badira herrian….oso bestelakoak jakina…AITA GURIA ere zaindu behar da, eta horretan dabiz orain, ontzia margotzen, baleontzi ederra bera.

Leslie Adams:Bermibus-a daukazu? Adi egon….abantailak ditu eta. Bermeoko saltzaileek 1.000 autobus txartel banatuko dituzte. ”

Eskerrik asko zure laguntzagatik eta laster arte.