Tag Archives: Aitor Fernandez del Campo

Aitor Fernandez del Campo eta emaztea Bermeon, semea, han oraindik

Share Button

Aitor Fernandez del Campo eta bere emaztea Bermeora iritsi dira, baina, bere semea oraindik Afrikan dago, Ghanako amonarekin gelditu da.

Aste honetako laburpena, aspaldi eman nahi genuen albistearekin ekingo diogu. Boli Kostan erasotzaileen artean, liskarren eta tiroen beldur harrapatuta egon eta gero etxera iritsi da Aitor bere emaztearekin. Larunbatean heldu zen, hilabetez, zeharo beldurtuta bizi ondoren. Hala ere, oraindik ez da bere semean eurekin etorri, paperak falta direla eta horretan ari dira orain. Aitor Fernandez del Camporen azken albistea hemen duzu.

Gurera larunbatean iritsiko zirela irakurri genuen, Aitor Fernandez del Campo, gure herritarra eta bere emaztea bidean zeudela jakin genuen, hala ere oraindik, semea ekartzea utzi ez zietela ere esan zuten, hala ere bikotea etxera bidean zegoela lehen pausu garrantzitsua zela argi zegoen. Hemen duzu, etxera bueltan zeudela kontatzen zuen albistea.

Albiste nagusiaren tartea hemen utziko dugu eta orain, ikusmenari oparia egingo diogu, Juanvi Romanek utzitako argazkia ekarri dugu.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Eta hori gutxi balitz Ertzila kalea nahikoa ez eta… Orlando Imperatorek egun on Bermeo esanez oparitutakoa ere badakarkigu.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Astearteari kolore alaiago bat jarri nahian, Orlando Imperatorek Gaztelugatxe Matxitxakotik zelan ikusten den erakusten digu hurrengo argazkian

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Biharko hitzordu bat ere badakarkigu, Juanvi Romanek berak zera aipatzen baitigu Bermeoko horman bertan: maiatzaren 4ean, eguaztena, Athletic-eko Bizkai Buru Peñiek reinaugurazioa egingo dau Athletic-eko jokalariak etorriko dira. Tokia: Urdaibai Kafetegia, eta orduan: arratsaldeko 6:00etan. Etor zaitez!!!’

Bestelako hitzorduak ere izan dira gure horman eta pasa den astean Joseba Uriartek kontzertu baterako gomendioa utzi zigun: ‘M-CLAN Bermeoko kafe antzokian egongo da maiatzeko lehen asteburuan!!!’ Orain zuen iritzia jasotzea falta da, ia gustuko izan zenuten edo…nola ikusi zenuten…, bertan duzue kontzertua iragartzen zuen oharra.

Agendan apuntatzeko beste data garrantzitsua Andra Mari Jaiak dira, hala ere horretarako oraindik denbora dagoen ere, Maite Bazterretxeak jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren berri eman digu, eta baita zera galdetu ere: ‘Parte hartuko duzu?’ zure erantzuna hemen, gure herriko blogean, edota gure orrialdean emateko aukera duzula badakizu.

Bukatzeko beste irudi eder bat ekarri dugu, honako hau, Juanvi romanek Bermeoko horman utzitakoa. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta ondo izan.

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Aitor Fernandez del Campo oraindik Abiyaneko hotel batean

Share Button

Aitor Fernandez del Campo bere emazte eta semearekin Abiyanen dago, frantsesen basean dauden bakarrak dira. Bermeora iristeko gogoz gaude guztiok.

Aitor Fernandez del Campo, bermeoko arrantzalea Boli Kostara ezkontzera joan zenean, dena ondo zegoen, baina liskarrak eta erasoak hasi zirenean han harrapatu zuten eta atera ezinik dago. Errepasoa kronologikoki egitearren, Itxaso Apraizek iragan astean utzitakori helduko diogu: ‘oraindik Aitor ezin du Boli Kosta utzi bere semearen paper bat falta delako…hau amesgaiztoa…’ Benetan oso gogorra izaten ari dela, eta are gehiago paper faltagatik denean. Bertan duzu aipatutako albistearen esteka.

Eta Itxaso Apraizek gaur bertan zera aipatu du horman bertan: ‘oraindik Aitor Fernandez del Campo bere familiarekin gurean izateko itxaroten…’ Frantziako base batean daude, eta jada, frantziar guztiak beraien etxean dauden bitartean, Aitor eta familia hor jarraitzen dute atera ezinik. Berez, hegaldia, Frantziatik igaro barik, Espainiara zuzenean joango balitz orduan, seguru, etxean egongo zela baina…, hemen uzten dugu gehiago jakiteko lotura.

Korrika 17. Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore.

Korrika 17. Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore.

Dena albiste gogorrak ez direlako, Korrika 17 herritik igaro dela eta, Orlando Imperatorek utzitako argazkia ikusteko aprobetxatuko dugu. Esker mila horman utzitako guztiengatik, benetan eskertzekoa da zuk egindako lan guztia.

Bermeo. Argazkia: Mila Egiguren

Bermeo. Argazkia: Mila Egiguren

Bestelako argazkiak ere jaso ditugu gurena, esate baterako, Beñat Mendietak oparitutakoa: ‘Bermeon atera zuen Mila Egigurenek argazki eder hau. Paisaia oso polita da, eguzkipean, gainera. Horrelako gehiago, hementxe. Eskerrik asko baita zuri ere Beñat.

Orain Izaro Talatik ikusita Orlando Imperatoreren argazkian.

Izaro Talatik.Argazkia: Orlando Imperatore

Izaro Talatik. Argazkia: Orlando Imperatore

Azken irudia, Urdaibai Aran Mundakak utzitakoa da: ‘Bermeo, orain dala denboratsue, Bakio bidean nioala….’ Eskerrik asko benetan, asko zarete hormari kolorea jartzen diozuenak eta bide batez, baita gure herriko blogari ere.

Bermeo. Argazkia: Urdabai Aran Mundaka

Bermeo. Argazkia: Urdabai Aran Mundaka

Bukatzeko, Filipinetatik bidalitakoa gorde dugu. Lawrence Bermeok horrela idatzi zuen Bermeoko horman: ‘hi im, lawrence bermeo from philippines .. ;’Urrutitik ere badatoz mezuak gurera.

Datorren astera arte agurtuko gara, eta opor zoriontsuak izatea opa dizuegu. Bermeoko orrialdeko horman edota blogean topo egingo dugu. Eskerrik asko guztiagatik.

Aitor Fernandez del Campo, arrantzale bermeotarra, etxera bidean

Share Button

Bermeoko arrantzale gaztea, Aitor Fernandez del Campo Boli Kostatik atera dute eta etxera bidean dago eta Alakrana ontziaren bahiketako epaiketa.

Horiek eta beste batzuk dira aste honetako Bermeoko laburpenean jorratuko ditugun gaiak. Gure aldetik, ahoz-aho dabilen albistea jarri nahi izan genuen gure orrialdean. Boli Kostan harrapatutako arrantzale bermeotarra oso kezkatuta baitzegoen. Oraindik, etxean ez dagoen arren, Boli Kostatik atera dute eta orain etxera bidean dago. Elkartasun mezu asko jaso ditu Aitorrek eta ez da gutxiagoagorako. Bere ama, Amaia Fernandez del Campo ere pozik egongo da eta irrikatan bere semea besarkatzeko, baita bere familia ere jakina. Javier Goikoetxea Seminariok bere aldetik horrela idatzi zuen gure horman: ‘eskerrik asko DENOI!!!!!’ orrialde honetan bertan jasotako berotasun guztia ikusi ahal izango duzue.  Bestela ere, bertan dago, bere garaian jasotako albistea ere.

Aitorrek gure orrialdean jasotako elkartasun mezu batzuk ere ekarri ditugu errepaso honetara, Aingeru Astui: ‘ia suertie dakoien eta bertora datozen…’ Andone Zarrabe: ‘ea laster etxean dagoen’, Maite Ugalde Bilbaok ere bere iritzia eman du, eta gobernuak hegazkina jarri eta handik ateratzeko eskera egiten du. Gobernua sartu den gudetatik atera dadin ere eskatzen du Maitek, arriskuan dauden lagunak ateratzeko eskaera behin eta berriro egiten du bere komentarioan.

Bestelako kontuekin jarraituko dugu, izan ere, urtebete baino gehiago igaro bada ere, Alakrana atunontziaren bahiketaren gaineko epaiketa egun hauetako titularretan dugu, esate baterako, Beñat Mendietak horrela idatzi du: ‘epaiketaren kapitulu berria eta orain pertsonaia misteriotsuekin gainera. Ia ondo bukatzen den guztia.’ Ia horrela den, bitartean, armadoreak dirurik ez zuela eman eta bitartekari misteriotsua Pepe izenarekin ez duela ezer argituko….hemen uzten dizuegu jaso dugun azken albistearen esteka.

Orain, oporretara begira jarri eta aste santuan zer irakurri ez dakienari, gure gomendioa egingo diogu ‘Ezpaten Erresuma’ eleberria kaleratu berri baitu Josu Munitizek…, beraz, herritarren lana maletan edo motxilan sartu dezakezu, hori bai gero zer iruditu zaizun ere komentatu dezakezu. Bertan duzu, liburuaren inguruko informazioa jasotzeko aukera.

Iragan astean Juanvi Romanek, honako oharra utzi zuen Bermeoko horman:Peña Bizkai Buru Athletic Club Bermeo Gamiz Fikarako Autobusa da goizeko 11etan larunbatean, apirilak 4 (lehenago argazki bat aterako da, Urdaibai kafetegitik irtengo da’. Gure aldetik, Juanviri eskerrak eman nahi dizkiogu eta bide batez, horrelako oharrak jartzen jarraitzeko animuak eman nahi dizkiogu.

Pasa den asteko beste ohar bat ere badugu hemen, Nuntxaku Gauak Bermeok asteburu honetarako (apirilak 9rako) gonbita egiten zigun Nuntxaku kapillako kontzertuaren berri ematen zigun, hemen duzu informazioa.

Biharko hitzordu garrantzitsua, dena ez delako helduen eskuetan egoten… Itxaso Apraizek horrela idatzi zuen gure horman: ’13an Eskolarteko Bertso Paper Lehiaketa. ‘ Zertan geratzen den ere jakin nahi dugu beraz, ia hemen ere horren berri emateko aukerarik dugun.

Orlando Imperatorek bere aldetik, berbak irudietan bilakatzen ditu, eta hemen duzue horren froga. Eskerrik asko Orlandok utzitako argazkiengatik.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Dyan Bermeok bere aldetik aspaldikoa da gure komunitatean, eta berak hasieran esan bezala, Bermeo abizena duenez, ia bere familiako inork erantzun duen jakin nahi du, baina, momentuz bederen, guk dakigula, gure horman ez da horrelakorik jaso…beste batean izango da.

Besterik gabe, hemen utziko dugu aste honetako errepasoa eta laster gure orrialdean, edota gure herriko blogean bertan topo egingo dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik.