Bermeori (Bizkaia) buruzko bloga: Bermio, Andra Mari Jaiak, arrantzaleak, San Juan Gaztelugatxe, Matxitxako… albisteak, festak, etxebizitza, aisia eta gehiago
Bermeoko suteak kalte latzak utzi ditu herrian. Asko dira ezbeharraren ondorioz etxebizitzak galdu dituzten bermeotarrak, eta horiei babesa eta laguntza eskaintzeko asmoz, sutean kaltetuen aldeko ekitaldia egingo dute ostegun honetan, hilak 16, Porrotx eta Irrien lagunek, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:30ean.
Porrotx eta Irrien Lagunak Bermeon. Argazkia: Bermeoko Udala
Bermeotar txikienen eta horien gurasoei, noski, irria eta umorea sustatzea izango dute helburu gure pailazo ezagunek. Bermeotarrak Porrotx eta Irrien Lagunen kanta eta dantza ikuskizunarekin gozatzeaz gainera, suteak kaltetutakoei laguntzeko aukera paregabea izango da hau!
Euskal Herriko pailazo ezagunek, apirilaren 11ko sutea gertatu eta gero, euren laguntza eskaini zuten eta, horregatik, datorren ostegunean txiki eta nagusiek Porrotx, Marikalanbre, Largabista, Martinbertso, eta beste pertsonaiekin ondo pasatzeko aukera izango dute ekitaldi solidario honetan. Sarrerak bost euroko kostea izango dute, eta dagoeneko salgai daude.
Porrotx eta Irrien lagunek bermeotarrak maite dituztenez, euren “Maite Zaitut” kanta ezagunarekin uzten zaituztegu.
Bolo bolo dabilA hepatitisaBermeoko kaleetan. Lehen kasu irailean agertu zen, Saharara bidaian joan zen ume batek hartu zuen A hepatitisa. Hortik aurrera kasu gehiago agertu dira, eta une honetan 13 kasu daude Bermeon, bi helduetan eta 11 haurretan. Gaixotasuna larria ez bada ere, Osakidetzak haurrak txertatzeko erabakia hartu du, herrian gehiago zabaldu ez dadin. Herritarrak lasaitzeko eta informatzeko asmoz, Bermeoko blog honetan A hepatitisaren nondik norakoak aztertu ditugu. Baina aurretik LASAI egoteko mezua zabaldu nahi dugu:
A Hepatitisa Bermeon. Argazkia: eitb.com
Zer da A hepatitisa?
Adituen arabera, A hepatitisa gaixotasun arina da eta batez ere haurretan du eragina. Batzuetan gaixoen beharrek eragiten dute birusa, eta, beraz, osasuntsu dauden persona asko kutsatuak izaten dira. Haur eta gazteengan izaten du, batik bat, eragina, helduok A hepatitisaren aurkako antigorputz berezia baitugu.
Zeintzuk dira sintoma nagusiak?
A hepatitisa duten pertsonek sukarra, goragalea, gorakoa, jateko gogirik eza, eta batzuetan, kolore horia izaten dute azalean. Hala ere, askok ez dute sintomarik izaten, baina birusa transmiti dezakete.
Zergatik jarri behar da txertoa
A hepatitisa birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da. Oso erraza da transmititzeko eta hedadura handiko epidemiak sorrarazi ditzake; hori dela eta, komenigarria eta garrantzitsua da Osakidetzaren aholkuak jarraitzea.
Nortzuk jarri behar dute A hepatitisaren aurkako txertoa
Herrian zabaldu bada ere, printzipioz A hepatitisaren kontrako txertatzea Bermeon eskolatu eta/edo bizi eta 2005 eta 2011 bitartean jaio diren haur guztiek jaso dute txertoa egunotan. Era berean, nagusiagoak ere txertatuko dira, baldin eta Lehen Hezkuntzako 2. mailara arteko kurtsoren batean eskolatuta badaude.
Nora jo beharko dugu txertoa jartzera?
Txertoak ikastetxeetan jarriko zaizkie eskolatutako haurrei, eta osasun-zentroan, berriz, eskolatu gabeko txikiei. Urtebetetik beherakoei ez zaie txertorik jarriko; izan ere, ez da aholkatzen adin horretan txertatzea.
Larritzekoa arrazoirik ba al da?
Ez, gaixotasun arina dela eta ez dagoela alarmarako arrazoirik esan du Osasun Sailak. Hori bai, herritarrei gogorarazi die kontu haundiz jokatu behar dela higiene-neurri orokorrekin; esaterako, komuna erabili ostean eta jan aurretik, eskuak garbitzeko aholkua eman du.
Bermeoko portuan gauez ateratako argazkiak eta antzinako ipuin eta kontakizunen jardunaldiak herriko liburutegian; horiek izan dira gai nagusiak azken egunotan Facebookeko orrialdean. Hala ere, beste gai batzuk ere jorratuko ditugu, besteak beste, astelehen honetan Vaya Semanita antzezlana ikusteko sarreren zozketa.
Gotzon Monasteriok irudi ederrekin koloreztatu digu Facebookeko orrialdea. Lehendabiziko argazkia Nestor Basterretxea euskal artista ezagunaren Olatua eskulturaren irudia da, Bermeoko portuan kokatua, eta gauez aterata dagoenez, argiarekin jolasten du Gotzonek.
Olatua. Argazkia: Gotzon Monasterio
Bigarren argazkian, berriz, portuan dauden bi pertsonaien eskulturak ageri dira, burdinazkoak dira eta argazki hau ere gauez atera zuen Gotzon Monasteriok. Horrela definitzen zuen: “¡¡Hombres Forjados como el Hierro!!”.
Astelehenean, eta lotura honekin kontatzen genizuen etxean betidanik entzun izan ditugun ipuinak eta kontakizunak berreskuratze aldera, egitasmo berri bat jarri dela martxan Bermeoko Euskara Sailaren eskutik. Horrela, herriko liburutegianurriaren 4tik abendura bitarte, asteartero, 18:00etatik 20:00etara aspaldiko gertakari eta ipuinak entzuteko parada izango da. Iban Bilbaok albistea komentatzen zuen honela: “Bermioko forue leidutie dakoie, haur bai dauzela “UPIÑEK””.
Amaitzeko gogoratu nahi dizuegu datorren urriaren 7an Vaya Semanita antzezlana ikusteko lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugula astelehenean, urriak 3. Gogoratu zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko Bermeoko Facebookeko orrian gure herriarekin zer ikusia duen albiste, argazki edo iruzkinen bat utzi beharko duzue, eta zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko, @bermeo gehitu beharko diezuela zuen iruzkinei. Animatu, eta ez ahaztu astelehenean dela zozketa!!!!
Eta besterik ez. Asteburu ona pasa eta jarraitu Facebookeko horman parte hartzen Bermeorekin zer ikusia duen guztiarekin, horrela kontrolpean izango dugu eta geure herrian gertatzen den guztia. ¡Ondo izan eta besarkada bat!
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna, Demiku elkartearen sorrera eta Bermeoko argazki mordoa ikusi ahal izan ditugu aste honetan Bermeoko Facebookeko orrialdean. Izan ere, zuen parte hartzea oso handia izan da egunotan, baina lasai, den-dena jasoko dugu laburpen honetan:
Lontzo Sainzek udal webgunetik ateratako hitzordu garrantzitsu baten berri ematen zigun: “ABENDUAK 28 MARTITZENA, PAILAZOEN JAIALDIA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS ” ONGI ETORRI PUPU ETA LORE”. Artza frontoian, arratsaldeko 4:00etan eta 6:30ean. Sarrerak oraindik salgai frontoiko leihatilan abenduaren 22, 23 eta 27an, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara eta jaialdiaren egunean arratsaldeko 3:00etatik aurrera agortu arte“. Ziur gara sarrerak berehalakoan agortu zirela. Egon al zineten? Kontatu, kontatu…
Umeei zuzendutako ikuskizun batetik etxeko nagusiei eskainitako txoko batera. Izan ere, Maite Bazterretxeak Demiku elkartea sortu berri dela jakinarazten zigun eta, horretaz gainera, eurentzat egoitza berria zabaldu dutela. Hemen duzue informazio guztia.
Asteon bideo eta argazki ugari partekatu dituzue gurekin, gehienak Mikel Monasterio eta Mikel Larrubeltzaren eskutik heldu zaizkigu. Segidan jarri ditugu horietako batzuk:
Bermeoko eliza. Argazkia: Mikel Monasterio
Bermeoko bazter bat. Argazkia: Mikel Larrubeltza
Bideoei dagokienez, bi hauek nabarmendu nahi ditugu. “Bermeoko Portuan” abesti ezaguna herriko argazkiekin lagunduta:
Bermeora parrandan etortzea animatzen duen bideoa:
Gehiago ere bidali dizkigute, hemen eta hemen dituzu, ikusi nahi badituzu.
Bestalde, Mikel Larrubeltzak berak Bermeoko bi musikariren berri ematen zigun: Doctor Blues eta Mikel Oihenart. Esteka honetan eta beste honetan duzue bien informazio guztia. Lehenengoak Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertua ere entzun ahal duzue hemen.
Abenduaren 22ak, zoriarekin dugun urteroko zitak, bazter utzi du aurten Bermeo, ez baita herrian Gabonetako Loteriarik egokitu. Sikiera Erregeetako Loteria tokatuko balitz….
Zorte kontuak alde batera utzita, Maite Bazterretxeak horman elkarbanatutako beste esteka interesgarri bat aipatu behar dugu: “Bermeoko leku izenak ikusteko eta ikasteko txokoa topatu dugu zuretzat“. Ariketak egiteko, Bermeoko kantak entzuteko eta herriko argazkiak ikusteko parada ematen du webguneak, benetan gomendagarria…
Amaitzeko, Antonio Manuel Toñok Txiletik bidalitako mezua dakarkizuegu: “En calle Benito Berrueta viven familares Orúe saludos desde Coelemu, Chile XD“. Gure orrialdea nazioartekoa da, bai horixe!
Agur jator honekin agurtzen gara. Ondo segi eta ondo bukatu urtea!