Artxiboa

‘musika’ atalaren artxiboa

Bermeoko jaietako kontzertuak: La Fuga eta bertsolaririk onenak!!

2012(e)ko Irailak 12 Bermeo Iruzkinik ez

Zer moduz doaz Bermeoko jaiak, lagunok? Espero dugu gu bezain ondo pasatzen ari izatea!! :-) Aizue, eta honek hasi baino ez du egin, oraindik egun batzuk geratzen zaizkigu Xixiliren aginpean! Blog honetan, bere garaian, Bermeoko jaietako egitaraua partekatu genuen, gogoratuko duzuenez, eta orain arlo zehatz baten inguruan hitz egin nahi dugu: gogora ditzagun, beraz…

Bermeoko jaietako kontzertuak: zer dugu gaurtik igandera arte?

La Fuga barikuan helduko da gurera. Argazkia: EITB.

La Fuga barikuan helduko da gurera. Argazkia: EITB.

Gaur, eguaztena (irailak, 12)

18:00etan: Duo Galdea taldeagaz, dantzaldia, Lamerako kioskoan.

22:00etan: Nagusien Play Back Txapelketa, 17 urtetik aurrerakoentzat, Lameran.

Bihar, eguena (irailak, 13)

22:00etan: Bertso saioa, Artza Frontoian, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta. Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi egongo dira; gai jartzailea Bernardo Mandaluniz izango da.

22:30ean: Ez emon latie ekarri zeure kantie, txosna gunean.

Etzi, barikua (irailak, 14)

22:00etan: Urgatz eta La Fuga taldeen kontzertuak, Lameran. Hona hemen La Fugaren abestietako bat:


Zapatua (irailak, 15)

18:00etan: Guretzat eta Gazteleki fanfarren kalejirea, Talan. 19:00etan, bertatik irtengo dira fanfarreak.

21:00etan: Ingo al deu taldearen kontzertu-dantzaldia Lameran, txosnek antolatuta.

1:00ean: DJ, txosnatan.

Domekea (irailak, 16)

12:15etik aurrera: Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak balkoitik balkoira, Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldia eta Guruzne Aristegi, Nagore Garaioa eta Maitane Ruiz bermeotarren abestiak, Santa Eufemia enparantzan Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta.

19:30ean: Dantzaldia, Aiarako Musika Bandeagaz, Lameran.

21:30ean: On taldearen kontzertua, txosna gunean.

Xixiliri agur esan ostean: Agur Papardo, txosna gunean.

Musika dugu hizpide Bermeoko jaietan, hori argi dago… Gozatu eta kontatu hementxe!! GORA BERMEO!!

Categories: jaiak, kultura, musika Tags: , , ,

Galernaren mendeurrena: asteburuan krespoi beltzak Bermeon

2012(e)ko Abuztuak 7 Bermeo Iruzkinik ez

1912ko abuztuaren 12a: Iltzatuta du data Bermeok. Zorigaiztoko galerna batek herriko 143 arrantzale hil zituen. Asteburu honetan beteko dira 100 urte gertakari malapartatu hura izan zenetik. Bermeoko Udalak, hainbat enpresak eta erakundek babestuta, egitarau berezia prestatu du:

Bermeoko galernaren mendeurren ekitaldiak iragartzeko kartela.

Bermeoko galernaren mendeurren ekitaldiak iragartzeko kartela, Bermeoko Udalaren eskutik.

ABUZTUAK 10, BARIKUA

12:30 1912ko galarrenean hil zirenei omenaldia eta lore eskaintza Portuzarrean, “Azken olatu azken arnasa” eskulturearen inguruan.

19:00 Hitzaldia Arrantzaleen Museoan: Santa Klara gaueko galarrena Hizlariak: Juan Antonio Apraiz eta Aingeru Astui

ABUZTUAK 11, ZAPATUA

13:30 /arratsaldean zehar Itsasontzi tradizionalen topaketa, eta maniobrak portuan

19:00 “Bermeo 1912” laburmetraiaren aurkezpena, Nestor Basterretxea Aretoan. H-Faktory-dxe Literatura eta Arte bandearen eskutik, Alberto Bilbaok zuzenduta eta Alber Santanaren hitzaldia

20:30 “Bermeo 1912” laburmetraia, Nestor Basterretxea Aretoan. H-Faktory-dxe Literatura eta Arte bandearen eskutik, Alberto Bilbaok zuzenduta.

21:30ean: “Autopoetika” artea itsasoan. Cuantics Creative Lab eta Arteklab-en eskutik PEVASAk babestuta.

22:00 “1912ko Galarrena” herri antzerki musikala, edur-fabrikearen zabalean. Zuzendaritza: Carlos Panera. Partehartzaileak: herritarrak.

Oharra: herriko balkoietan izara zuriak krespoi baltzagaz jarri.

ABUZTUAK 12, DOMEKEA

12:00 1912ko Galarrenean galdu zirenen aldeko Oroimen-Mezea, Santa Maria eleizan. Bermeoko Abesbatza eta Jose Ramon Rodriguez Vadillo organo-jotzailea

13:00 Itsasontzi tradizionalak portuan

19:00 “Galerna, ekaitza ezezaguna” dokumentalaren aurrerapena, Nestor Basterretxea aretoan


20:00 Bermeoko Txistulariak, portuzarran

21:30 “Autopoetika” artea itsasoan. Cuantics Creative Lab eta Arteklab-en eskutik PEVASAk babestuta

21:30 Itsas-prozesino isila, ronpeolasetik Bokalera. Amaieran, AGUR JAUNAK abestuko da

Oharrak: herriko balkoietan izara zuriak krespoi baltzagaz jarri eta sasoiko jantziekaz kalera urten.

Bermeo… Vaya Semanitan!!! ‘Nekane, la gitana abertzale’ Ikusi duzue?

2012(e)ko Urtarrilak 31 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeoko azokak postu berri bat dauka. Gure herrian oinarritu dira Vaya Semanitakoak pertsonaje berri bat sortzeko: Nekane, la gitana abertzale… Udal merkatuan edo astearteetako merkatu txikian edo… elkartu al zarete Bermeoko ijito abertzalearekin? Ezagutzen duzue Nekane Amaya?

Eneeeee…. a zer barreak!!! Bermeoko Facebookeko orrian utzi genizuen bideoa pasadan astean eta Nagore, Marcia, Ale, Imanol, Ariari eta Juankarrek ezabairi bage, gustoko izan duzue ETB2-koek sortutako sketch-a. Eta Ait Ty-k gainera, iruzkin hauxe utzi digu: ‘Oso oso ona!!‘. Bai horixe, ederra! Oraindik ez zaretela enteratu? Ez duzuela ikusi? Aitzakiarik ez e… hementxe daukazue, eman play-ari. Lehenengo ikusi eta… ea zer deritzozuen! ;-)

Atzo berriz, Bilbon bizi den Gotzon Monasterio bermeotarrak, Tas-tas irratian egin zioten elkarrizketa utzi zigun. Bertan bere ibilbide musikala errepasatzen du, esperientzia luzeko gizona da gure orriko musikari! Lotura honetan duzue entzugai oso-osorik.

Besterik ez, hauxe izan da guztia. Astebete barru itzuliko gara blog honetara, ohi bezala, Bermeoko orrialdean jasotako eta esandako guztiak zuentzat biltzera. Bien bitartean, Facebooeko orrialdean izango dugu elkarren berri! Aupa Bermeo! Ondo segi ;-)

Bermeo pozik, saihesbidearen lanak udan hasiko direlako

2012(e)ko Urtarrilak 24 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo eta Ermua dira Bizkaian, saihesbiderik ez duten herri bakarrak; baina laster zerrenda beltz horretatik kendu egingo dute gure herriaren izena. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak joan den astean jakinarazi zuenez, udan hasiko dira saihesbideko lanak eta, dena ondo bidean, hiru urte barru zabalik izango da Mungiarekin lotura gisa ere erabiliko den bidea.

Bermeoko jendearentzat duen garrantziaz jakitun, segituan partekatu genuen berria, esteka honen bidez, eta oro har, pozez hartu du jendeak: Bazela garaia adierazi dute Aritz Hormaetxea eta Ait Ty, azken honek tunelaren beharra azpimarratu du. Karmelo Siguenza eta Pili Gabilondo eszeptikoago agertu dira eta Ander Atxikaallende eta Aitzi Campillo Sollubeko tunelaz galdetu dute; nonbait hori da eta proiektuaren zalantzetako bat. Tira, honen inguruko berrikuntzak jasoko ditugu, egotekotan, betiko moduan Bermeoko orrialdean eta blog honetan bertan.

Bermeotarron poz honek, baina, ez du luzaroan iraun, ze gure neska-mutilen ‘txokue’k ez du Lokaleroak‘ saioko lehiaketa irabazi. 9. geratu da, 311 botorekin. Ezin dugu ulertu, ze lokalek dauka Euskal Herrian terraza, futbolina eta gure gazte jatorrak?? Gaur jakinarazi da irabazlea; behintzat Bizkaian geratu da saria (Zornotzak eta Gernikak atera dira garaile). Bueno, hurrengorako gu eh??? Ikusi ez duzuenontzat, hemen duzue Bermeoko lokalaren bideoa:


Disko bat eta ipuin bat

Gotzon Monasteriok Mikel Oihenart musikari bermeotarraren azken diskoaren berri eman zigun esteka honekin. Esan zigunez, doan eskura daiteke. Artista honen inguruko datu gehiago dituzue Bermeoko orrialdean. Hain justu, Mikelek berak honako bideo hau zintzilikatu zuen gurean: ‘La Gata Negra‘ Bermeoko ipuina, entzun entzun!

Azkenik, Gotzon Monasteriok iritzia partekatu zuen: “Bermeok marka izateko aukerak ditu eta turismo berdearen alorrean bidea egin!!!“. Haren berbetan, azpiegituran inbertsioak egin behar dira. Iritzi berekoak al zarete zuek?

Tira ba, honetan utziko dugu gaurko laburpena. Datorren astean itzuliko gara, gai gehiagorekin eta zuen ekarpenekin. Ordura arte, ondo bizi eta…. Aupa Bermeo!

Bermeo nolakoa izango den, herritarrek ‘Bermeon erabaki’ko dute

2012(e)ko Urtarrilak 18 Bermeo Iruzkinik ez

Bermeo, Internet bidezko parte-hartze herritarra bultzatzen duen udalerria da. Horretarako, Bermeoko Udalak, Bermeon erabaki ekimena sortu du; bere xedea, bermeotarrek herriari buruz dituzten eskaerak zeintzuk diren ezagutzea da. Batzarrak egiteaz gain, orrialde bat ere badago Facebooken eta blog bat sarean, edonork askatasunez bere iritzia adieraz dezan.

Lehenengo bilera abenduaren hasieran burutu zen, hemen ere eman genuen horren berri Zer behar dogu Bermeon postean. Bermeon erabaki egitasmoak, Facebookeko orrialdean aditzera eman duenez, laister, lehen bilera hartako ondorioak kaleratuko ditu eta bigarren batzarra deituko du. Bitartean, Internet bidez ere parte hartu daiteke. Bermeotarrok zer deritzozue? Zer behar dugu Bermeon?

Bermeo | Bermeon erabaki : erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua

Bermeo | Bermeon erabaki : erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua

Aste honi, Gotzon Monasteriok jarri dio doinua blues tankeran. Negu giroko egunak gozatzeko asmoz, bermeoko gitar jole baten abestia utzi digu, halaxe aurkeztu digu berak behintzat, baina… Gotzon ez da ba kantua zurea izango ezta? ;-) Guri gustatu zaigu, ea zuek zer diozuen!

Eta Bermeoko Facebookeko orrialdean aste honetan jasotakoen laburpena amaitzeko, urtarrilaren 14an Nestor Basterretxea Aretoan izandako omenezko emanaldia dakarkigu lerrootara. 3 margolari bermeotar izenburupean Amadeo Duque, Jon Jauregizar eta Andolin Jauregizar pintoreen lanen inguruko hitzaldia burutu zen. Bertaratu al zineten? Aukerarik izan ez bazenuten, baina oraindik ere hiru protagonisten lana ezagutzeko gogoz baldin bazaudete… datorren igandera arte daukazue erakusketa ikusteko aukera, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara.

Aste ona igaro bermeotarrok eta ez ahaztu, herriko gorabeherak guztiak gure orrialdean partekatzeaz ;-) Egun batzuk barru itzuliko gara, ongi izan!

Kiratsak eraginda Bermeoko bizilagunen kexak eta Alakrana auzia, hizpide

2011(e)ko Abenduak 7 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko errekak herriko hainbat txokotan sortzen duen usai txarra izango dugu hizpide gaurkoan, izan ere, bermeotar batek Facebookeko orrialdean irudiak utzi dizkigu. Gainera egunotan “AlakranaEuskal Atunontziko arrantzaleak terrorismoaren biktimak ez direla jakin dugu, edo ebazpen hori eman du, behintzat, Auzitegi Gorenak. Hori eta gehiago ondorengo lerroetan. Laburpenean gurekin etorriko? :-)

Juanvi Romanek Bermeoko Facebookeko orrialdea aprobetxatu du “salaketa” bat egiteko, izan ere, bere hitzetan, San Martin, Doloriaga eta Aritzatxu kaleetako bizilagunek izugarrizko kiratsa jasaten ari dira azkenaldian. Juanvik, gainera, salaketa horren frogak utzi dizkigu, berak horman zioen bezala, “irudi batek mila hitzek baino gehiago” balio baitute. Ikusi nahi? Egin klik eta ikusi bideoa.

Guztiok dakigu “Alakrana” Euskal atunontziko arrantzaleak 47 egunez egon zirela bahituta Somaliako piraten menpe. Iragan asteazkenean kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak egun horretan erabakiko zuela ‘Alakrana’-ko lau arrantzale terrorismoaren biktima diren ala ez, eta guk galdera botatzen genizuen orrialdean. Zuen ustez, ‘Alakrana’ko arrantzaleak terrorismoaren biktima dira? Mikel Agirresarobek berehala eman zuen erantzuna, “bai” irmo batekin.

Ebazpena jaso bezain pronto kontatzen genizuen Auzitegi Gorenak baztertu egin zuela aurkeztutako helegitea, eta beraz, gure arrantzaleak ez omen dira terrorismoaren biktima bezala legez onartuak izango.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen iragan larunbatean mundu osoko hainbat txokotan, eta Bermeon ere jai mundiala egingo zela kontatzen genizuen, besteak beste Ken Zazpiren kontzertua ikusteko aukera izango baitzen. Joan al zineten? Horrela bada… Zelan egon zen? Taldearen orrialdean irakurri dugunez, mundiala izan omen zen! Kontatu kontatu…

Badakizue datorren abenduaren 11n Lau eta Erdiko final handia izango dela Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren artean. Hitzordua Bilbon izango da eta EITB Kirolak azken egunotan gurean parte hartu du eta jakinarazi digu sarrera bat dutela zozkan eta orrialdearen jarraitzaile egiten diren guztien artean zozketatuko dela. “Abenduaren 9ko 12:00ak arte orri horren zale egiten zaretan guztien artean zozkatuko da sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan jaso ahal izango da! Zorte on!!”, gaineratzen zuen. Badakizue, gu dagoeneko egin gara orrialdearen jarraitzaile eta finala doan ikusi nahi izatera, azkar ibili! :-)

Leire Martinezek ondorengo hitzak uzten dizkigun Bermeoko Facebookeko orrialdean: “Zenbatek ospatuten zuie bidxar gabon txikidxe edo gabonatako lehenengo egune?”. Zer nolako ospakizuna zen galdetzen genion Leireri, izan ere, gabon txiki egun horren berri ez dugu! Iban Bilbaok ere iruzkina uzten zuen: “idearik pez zer da gabon txikidxe”. Ia ba, norbaitek ahalik eta azkarren erantzuten digun eta denok egunaz gozatzen dugun.

Amaitzeko Juan Duran agurtu behar dugu, izan ere, bere haurtzaroa eta gaztaroa Bermeon pasa zituela esaten zigun eta bere bihotzean beti eramango duela Bermeo ere jakinarazten zigun. “Ahhhh Bermeo, Bermeo. Cuantos recuerdos….cuanto te hecho de menos”. Badakizu, Juan, beti ongietorria izango zarela, beraz, nahi duzun arte!

Eta zuei, lagunok, mila esker Bermeoko kontuak komunitatean kontatzeagatik. Jarraitu zuen zalantzak, kexak edo Bermeoko albisteak gu guztiokin partekatzen. Guk zuek esandakoak blog honetan bilduko ditugu. Bitartean izan zoriontsu eta pozik bizi! :-)

Bermeoko 2011ko udazkeneko argazkiak, uholdeak pasa dira

2011(e)ko Azaroak 8 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Bermeoko argazkiak jaso ditugu, 2011ko udazkena isladatzen duten irudiak. Eguzkia eta euria ageri dira, uholdeak pasa berri ditugun asteburu honetan. Horrez gain, datorren ostiralerako proposamena utzi digu Nuntxaku Zentruak eta minbiziaren gaiaz ere arituko gara. Hauxe da pasadan astearen laburpena, ekin diezaiogun!

Gotzon Monasteriok hainbat argazki elkarbanatu ditu Bemeoko Facebook orrian, bertan ikus ditzakezue guztiak baina blog honetara ekarri ditugu adierazgarrienak eta ederrenak iruditu zaizkigunak. Betaurreko berdinak jantzi arren denok ez dugu gauza bera ikusten beraz… bakoitzak erabaki dezala, baina duda barik, hauek aurtengo udazkenaren isla paregabea dira! Asteazkenean jaso genituen irudiek eguzki epelaren kolore bizia dute, larunbatekoek aldiz, euritearen grisa. Ikaragarrizkoa izan da euri jasa, nola bizi izan dituzue uholdeak Bermeon? Gotzon ez zen euriarekin haserretu ;-) argazki kamera hartuta egin zuen osteratxoa, hona hemen argazkiak:

Bermeo | Badatoz eskultura Torrontero kalean ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Badatoz eskultura Torrontero kalean ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Lamiñako punta Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Lamiñako punta Bermeon ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Bermeoko alde zaharra ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Bermeoko alde zaharra ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Santa Eufemia eliza, azaroak 5 ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Bermeo | Santa Eufemia eliza, azaroak 5 ARGAZKIA: Gotzon Monasterio

Argazki horiez gain, BermeoWeb-ek urri amaieran ataratako irudi hauek ere partekatu ditu. Bertan, surflariak ageri dira Bermeo eta Mundaka artean eta antza, ‘Oso olatu onak egon ziren! Egun ederra benetan!!!‘. Gozatu ederra hartu zuten batzuek!

Minbizia ez da gai erosoa izaten eta aipatzeaz bat tristuraz betetzen du giroa gaixotasunak, hala ere, gaurkoan txanponaren alde ezohikoena eta gozoena dakarkigu lerro hauetara. Pasadan ostegunean Euskadi Directo saioan Ibai eta bere familia elkarrizketatu zituzten, gaixotasuna gainditzea lortu duen bermeoko familia, jarraian uzten dizuegu Bermeoko Ibairen bideoaBesarkada handi bat etxeko guztientzat!!!

Nuntxaku Zentruak utzi digun proposamena dakarkizuegu gaurko laburpena amaitzeko. Bermeotarrok, ostiralerako planik bai? Hitza, musika eta irudia… guztia batzen duen ‘Haragizkoa’  ikuskizun konpletoa izango da ikusgai  ostiralean gaueko 22:00etan, Hermanutako Kapillen. Proposamen tentagarria ezta? Jarraian deialdiaren kartela, gaurkoz besterik ez. Datorren astean itzuliko gara, bitartean zuen Bermeoko berrien zain egongo gara Bermeoko orrian. Aste ona igaro, ongi bizi!

Bermeo | Nuntxaku gaua ostiraleko kartela, 'Haragizkoa'

Bermeo | Nuntxaku gaua ostiraleko kartela, 'Haragizkoa'

Zorionak Urdaibai! Bermeoko ontzia txapeldun 2011ko Kontxako Banderan

2011(e)ko Irailak 12 Libe Mimenza Iruzkinik ez

Urdaibai izan da garaile 2011ko Kontxako Banderan bigarren urtez jarraian. Bermeoko ontziaren garaipena eta herriko jaiak izan dira Facebookeko orrialdean gehien aipatu diren gaiak. Goazen, bada, laburpenarekin!

Urdaibaik erakustaldi bikaina eman du berriz ere ohorezko txandan, eta 2011ko Kontxako Bandera eskuratu du Bermeoko ontziak bigarren urtez jarraian. Bigarren sailkatua, berriz, Kortaren Kaikurentzat izan da.

Bermeotarrek harrera beroa egin diote Urdaibairi, eta gure Facebookeko horman ere askok zoriondu dute ontzi txapelduna. Jose Angel Bilbaok, esaterako, horrela esaten zuen: “geuria da ta geuria da, geuria da ta geuria, kontzako ikurriña!”. Nagorek, Ibontxuk eta Leiretxok ere, pozez ospatzen zuten garaipena.

Kontxako Bandera zuzenean ikusteko aukera izan genuen igande arratsaldean, eta garaipenaren aurretik ere askok esperantza handiak zituzten gure ontziangan, Robert Jasonek, esaterako: “Aupa Bermio, irabaziko du” esaten zuen bigarren jardunaldia hasi aurretik.

Herriko jaiak bete betean ditugu, gainera, Bermion. Egunotan ekitaldi ugari izan dira, baina iragan barikuan, irailak 9, jaixetako egun handia izan genuen, arrantzale eguna, hain zuzen ere. Goizeko 11:00etan Mezea ospatu zen arrantzaleen omenez, eta ondoren, Txo, neskatilei eta neskatilen partez aita Adriani omenaldia egin zioten. Itxaso Apraizek iruditan uzten zigun une eder hori:

Gogoratu, bide batez, Vaya Semanitaren antzezlana ikusteko lau sarrera bikoitz ditugula zozketatzeko eta edonork parte har dezakeela. Animatu parte hartzera! Oso erraza da, Bermioren inguruko albiste edo argazkiren bat igo eta zozketan parte hartzen ari zaretela jakiteko, @ermua idatzi. Sarrerak zureak izan daitezke eta gure inguruko aktore bikainekin arratsalde zorgarri bat pasatuko duzu! Aupa zuek!! Zorte on!

Jaiak ez dira amaitu, eta gaur gauen, esaterako Pantxoa eta Peioren kantaldia ikusteko beta izango duzue Bermeoko Kafe Antzokian. Bihar, berriz, mus txapelketa edo herri kirolen XXXVII. edizioa ikusi ahal izango dugu Artza Frontoian. Bermioko kaleetan, beraz, jaia da nagusi. Kontatu jaietarako dituzuen planak eta igo argazkiak, denok elkarrekin gehiago gozatuko dugu eta Bermioko jaiez. Mila esker hor izateagatik eta pozik bizi!

Bermeokoa da Jorge Jimenez ‘Bizkaiko Mister Gay’a

2011(e)ko Ekainak 7 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeotarra da aurtengo ‘Bizkaiko Mister Gay’a, Jorge Jimenez da bera eta gure komunitateko orrialdean ere horrela jaso dugu.

Asteon, Beñat Mendietak honako oharra utzi zigun Bermeoko horman: ‘Bermeotarrak….benetan guapoak!!! Jorge Jimenez mister gay Bizkaia!!!’ Jorge Jimenez, 27 urteko bermeotarra da eta berak dioenez, emakume artean oso eroso sentitzen da. Lagun batengatik izango ez balitz ez luke par hartuko, baina lagun duen emakume bati eman beharko dio baita eskerrak ere. Hemen duzu aipatu berri duguna albistea eta Jorge Jimenezi egindako elkarrizketa.

Gure komunitatea beti ari da, Bermeoko kontu ahalik eta polit eta interesgarrienak bilatzen eta aste honetan bertan, oso kontu ederra ekarri du. Bermeora etorri nahi dutenentzat beste arrazoi eder bat baitago, Donejakue bidea ere hemendik igarotzen baitzen. Oso kontu gustukoa izan da baita gure erabiltzaileen artean, eta tartean. Aingeru Astuiren komentarioa ekarri dugu gurera: ‘Donejakue bidea ez zan lehorretik bakarrik egiten, itsasotik be egiten zan eta… edo itsasotik zati bat eta lehorretik beste bat. Bermion desenbarka eta enbarka egiten ziran hainbat bidelari… bidea egiten ari dirala Bermion hilak be agertzen dira artxiboetan. Sasoia izan da.’ Hemendik, Aingeruri eskerrak eman nahi dizkiogu, eta gainerako guztiei, kontu honen ingurukoetaz gehiago jakiteko animuak bidali nahi dizkizuegu. Bertan uzten dizuegu gehiago irakurtzeko dokumentu interesgarria.

Bestelako kontuekin aurrera egingo dugu eta Mikel Larrubeltzak gure ekarritako dakargu hemen: MIKEL OIHENART, el artista de Bermeo, ha publicado un nuevo trabajo de música etnosicofonica vasca Mikel Larrubeltzak ere honako lotura utzi digu opari.

Zer entzun jaso dugunez, orain zer ikusi Juanvi Romanen irudiari esker hemen duzu. Berak Lurra-itsasoa-airea bataiatu du eta hemen Robert Jasonek gehitutakoa: ‘polit-polita da!! benetan…. ikuspegi harrigarria … asko gustatzen zait!!’

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Bermeo. Argazkia: Juanvi Roman

Beñat Mendietak ostiralean, asteburuari begira jarri gintuen ondorengo mezuarekin: ‘gure herriko kulturistak ikusteko aukera Gernikan bihar Euskadiko Fitness TxapelketanBertan egoteko aukera izan bazenuen, zure iritzia jasotzea gustuko izango genuke, bitartean, hemen duzu ekitaldiaz hitz egiten zuen albistea.

Aste honetako errepasoarekin bukatzen joateko Aingeru Astuik idatzitakoa ekarri dugu: ‘mi amigo Ander Izagirre escribió el libro ‘Cuidadores de Mundos’ (ed. Altair), en el que me hacía merecedor de uno de esos títulos. El capítulo corresponde a la isla de Izaro, y es un compendio inmejorable sobre las leyendas y también las mentiras tenidas como históricas sobre esta isla.’ Gehiago jakiteko, hemen duzu esteka.

Laburpenari behar bezalako amaiera emateko, Aingeru Gaubeka Villotak gurean utzitako ‘Udeko Goizaldie‘ irudia ekarri dugu.

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka

Bermeo. Argazkia: Aingeru Gaubeka

Badakizu, gure horman edota gure herriko blogean zurekin bat egiteko aukera mantenduko dugula.

Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketaren ondorengo sententzia

2011(e)ko Maiatzak 10 Kaitin Allende Iruzkinik ez

Bermeoko Alakrana atunontziaren bahiketa aspaldi gertatu bazen ere, orain ezagutu dugu sententzia eta aste honetako kontu nagusia da gure orrialdean.

Gure taldeak ere horrela ekarri zuen hormara, Alakranaren auziko sententziak 439 urteko zigor kartzela ezartzen du. Lerroburu honi ondoko galdera ere gehitu genion…Espainiako Gobernuak erreskatea ordaindu zuen? Orain zure erantzuna itxaroten dugun bitartean, bertan duzu albistearen esteka. Alakrana auziarekin jarraituko dugu, izan ere albisteak berritzen joan ahala guk ere gurean jarri genituen, hemen duzu azken albistea.

Auzitegi Nagusiak 439 urteko kartzela-zigorra ezarri die Somaliako piratei euskal atunontziaren bahiketagatik. Espainiako Gobernuak berehala gezurtatu du erreskatearen ordainketa. Albistea are gehiago jorratzeko aukera ere izan dugu asteon horregatik, hemen duzu jasotako azken bideoa.

Arrantza kontuekin jarraituko dugu, baina etorkizunera begira, Ane Goikoetxeak berak zera aipatu zuen gurean: ‘Nautika eta Arrantzako Lanbide Eskola Bermeon Itsamendikoirekin.’ Gehiago jakiteko ondorengo lotura ekarri dugu.

Asteburua igaro da eta ez dakigu Joseba Uriartek proposatzen zuen mendi irteeran parte hartu ote duzun edo ez, badaezpadan hemen duzu berak gurera ekarritako esteka. Akaso, hurrengo baterako.

Bermeoko horma kolorez betetzen duzuenok zuek zarete eta kasu honetan Orlando Imperatorek egindako irudiak dira eta benetan eskertzen ditugula, guk zuretzat ekarri dugu, ikusmenerako opari izan daitezen.

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeo. Argazkia: Orlando Imperatore

Bermeon, itsasoa, kresala eta arrantza maitatzeaz gain musika ere asko bizi da, eta horren lekuko da, Mikel Monasteriok gurera ekarritako komentarioa: ‘ ¡¡ SALGAI DAUDE, BILATU ETA ETORRI UZTAILAN 30 an FESTIBALERA !!’ Hemen uzten dugu gehiago jakiteko berak utzitako esteka.

Bukatzeko, Ruth de Celisek utzitako oharra utzi dugu, berak laguntza eskatzen du, etxea alokatu nahi du bi nagusi eta haur batentzat ekaineko azken astean bertan bizi ahal izateko, lana dela eta etxez aldatzeko eskaera betetzeko asmoz, gurera jo du laguntza bila. Beraz, hori eskaintzeko moduan dagoenik ezagutzen baduzu, Ruthek eskertuko duela uste dugu.

Besterik gabe, datorren astera arte agurtuko gara, hori bai, gogoan izan gure orrialdean edota gure herriko blogean topatuko garela.