Category Archives: herria

Pintxoz pintxo Bermeon: On egin!

Share Button

¿Bermeon pintxo batzuk jatera joango al gara? Munduko herri ederrenean txikiteoan ibiltzea eta tabernetan pintxoak jatea gustoko dugu. Horregatik, eta Bermeoko blog honek izugarri atsegin duenez noizean behin aperitibo bat hartzea, pintxoak jateko Bermeoko gune nagusiak bilduko ditugu gaurkoan.

    Argazkia: Patxi Larrauri

Argazkia: Patxi Larrauri

Pintxoak jateko taberna aproposak Bermeon


Portu inguruan

- Kafe Loidxie

- Batun Batun

- Kai Alde

- Zubi Gane

- Nemes

Jokin

Lameran

-Beti ondo

-Omago

Taraska, askatasun bidea

-Taraska

-Gurea

-Naia Kafe Antzokia

-Beitxi

Bizkaiko Jaurerria inguruan

-Herr

-Galerna

Goiko plaza inguruan

- Kafe Antzokia

- Doniene


Argazkia: Nerea Redondo

Argazkia: Nerea Redondo

Beste tokirik ezagutzen al duzue? :-) Lagunduko al diguzue pintxoak dituzten Bermeoko tabernen zerrenda osatzen? Bota proposamenak bai blog honetan baita Bermeok Facebookean duen orrialdean. Eskerrik asko eta… ON EGIN!

Bermeoko berbak: zelan esaten zaie umeei?

Share Button

Aurreko batean ‘Bermeoko berbakiaren’ berezitasun eta berba ohargarri batzuk aipatu genizkizuen. Okasiñue edo folloie danean botatzen direnak hain zuzen. Umeei irakatsi behar ez zaizkienak! ;-) Umeek ordea, euren hizkera daukate, hizkuntza guztietan eta gurean ere!!

Aurrekoan bezala, Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua erabili dugu zerrendatxo hau osatzeko. Baina ziur gaude zuek beste hainbeste ezagutzen dituzuela! Orduan dudarik ez!! Postaren bukaeran edo Facebooken utzi iruzkin bat zure bermioko txetxe berbarekin! ;-)

Bermeon berba asko ditugu umeei esateko.

Bermeon berba asko ditugu umeei esateko. Argazkia: Isidro Tapia

Zeri esaten zaio… ?

Mañek: negarrari

Misina: katuari

Kakati popa kaka edo kaka usin: kaka egin duenari

Txiseti-txilino kaka edo txise usin: txisa egin duenari

Txetxe/Txetxita/Txetxito: beste umeei

Tan-Tan: kalera irtetzeari

Zuen txanda orain! Laga txetxito garaiko berbakiek! ;-)

Eta beste galdera bat zuentzako: Nola deitzen zizuen amak txikitan?

Neure ondasune? Neure masustie? Txirloratsue? Edo: Ama perrien imie?

Arrain azoka, ate joka: denok Bermeora!

Share Button

Maiatzaren 18tik 20ra ospatuko da Arrain Azoka Bermeon, ostiraletik igandera arte. Aurtengo edizioak 1912ko galerna gogoratuko du ‘Galerna 1912-2012’ izenburuarekin. Bertan 141 arrantzale euskaldun hil ziren eta horiek omentzeko asmoa du Bermeoko Udalak.

Kontserba-industriak izango du protagonismo handia azoka horretan zabalduko diren 25 erakustokietan. Egunero zabalik egongo dira 11.00etatik 15.00etara eta 16.30etatik 21.00etara, igandean izan ezik, egun horretan arratsaldez ez baita zabalduko. Horrez gain, hitzaldiak eta erakusketa ugari antolatu dira.

Azokaz gain, hainbat gertakarik biziaraziko du Bermeo egun horietan. Hementxe daukazue egitaraua:

Bermeoko arrain azoka 2012 | kartela

Bermeoko arrain azoka 2012 | kartela

Barikua, hileak 18:

  • Haur eta Gazteen Txokoa
  • Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan. 11:00etan eta 18:00etan,  dohainik).
  • Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
  • Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 18:00, 19:00) .

Ekintzak:

12:30ean: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran

13:30 Hegaluze Saria

17:30 Fanfarrea Lameran eta Portu Zaharrean

20:00: Alkartasuna Dantza Taldea Lameran eta Portu Zaharrean

Zapatua, hileak 19:

  • Haur eta Gazteen Txokoa
  • Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan, 11:00etan eta 18:00etan, dohainik).
  • Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).
  • Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 18:00, 19:00)

Ekintzak:

12:00 Danborrada Lamera, Gaztelu eta Portu Zaharretik

12:00 Txistulariak Lameratik eta Portu Zaharretik

12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta panderistak, txistulariak eta haize taldea  Lameran eta Portu Zaharrean

13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan

19:00 Musika Lameran eta Portu Zaharrean

22:00 Habanerak frontoian

Domeka, hileak 20:

  • Haur eta Gazteen Txokoa
  • Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan, 11:00etan, dohainik).
  • Jantoki-Karpa (12:00 – 17:00).
  • Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30 – 13:00).

Ekintzak:

11:00 Umeen marrazki lehiaketea

11:00 Pilota partidak frontoian

12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portu Zaharrean

14:30 Marrazki lehiaketearen sari banaketa umeen karpan

Giro ona izango da Bermeon datorren asteburuan! Adin guztiek ederto pasatzeko aukera izango duzue bertan! Musika, pintxo, hitzaldi… Animatu joaten eta gero konta iezaguzue! ;-)

Maiatzaren 18tik 20ra ospatuko da ‘Arrain Azoka’ Bermeon, ostiraletik igandera arte. Aurtengo edizioak 1912. urtean gertatutako galerna gogoratuko du ‘Galerna 1912-2012’ izenburuarekin. Bertan 141 arrantzale euskaldun hil ziren eta horiek omentzeko asmoa du Bermeoko udalak.

Kontserba-industriak izango du protagonismo handia azoka horretan zabalduko diren 25 erakustokietan. Egunero zabalik egongo dira 11.00etatik 15.00etara eta 16.30etatik 21.00etara, igandean izan ezik, egun horretan arratsaldez ez baita zabalduko.

Azokaz gain, hainbat gertakarik biziaraziko du Bermeo egun horietan. Hementxe daukazue gertakizunen egitaraua:

Barikua hileak 18:

- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00, 17:00, 19:00 dohainik).

- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).

- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 17:00, 18:30) .

Ekintzak:

12:30ean: Arrain Azokari harrera, aurreskua eta hasiera ofiziala Lameran

13:30 Hegaluze Saria

17:30 Fanfarrea Lameran eta Portu Zaharrean

20:00: Alkartasuna Dantza Taldea Lameran eta Portu Zaharrean

Zapatua, hileak 19:

- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00, 17:00, 19:00 dohainik).

- Jantoki-Karpa (12:00, 17:00, 19:00 – 22:30).

- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30, 13:00, 17:00, 18:30)

Ekintzak:

12:00 Danborrada

12:00 Txistulariak Lameratik eta Portu Zaharretik

12:30 Musika Eskolako trikitilariak eta panderistak, txistulariak, haize taldea eta korua Lameran eta Portu Zahareña

13:00 Pintxo Lehiaketaren sari banaketa Kioskoan

19:00 Musika Lameran eta Portu Zaharrean

22:00 Habanerak frontoian

Domeka, hileak 20:

- Haur eta Gazteen Txokoa Urpeko Zinearen Zikloa (Nestor Basterretxea Aretoan 11:00, 12:00 dohainik).

- Jantoki-Karpa (12:00 – 17:00).

- Arrain salmentaren itxurak Kofradia Zaharrean (11:30 – 13:00).

Ekintzak:

11:00 marrazki lehiaketea

12:30 Erraldoiak eta gaiteroak Lameran eta Portu Zaharrean

14:30 Marrazki lehiaketearen sari banaketa Lamerako kioskoan

Giro ona izango da Bermeon datorren asteburuan! Adin guztiek ederto pasatzeko aukera izango duzue bertan! Musika, pintxo, hitzaldi… Animatu joaten eta gero konta iezaguzue!

Bermeoko esaerak eta berbak biltzen hasi gara… ederra okasiñue!

Share Button

Bermeo esakera eta izakera propioko herria da eta harro-harro gaude halantxe izatiaz! Baina gure esaera horiek, etorkizuneko gure gazteek ere erabiliko ote dituzte? Herriko euskal berben transmisioak iraun dezan horien ezagutza eta erabilera dira garrantzitsuak; horrexegatik, gaurkoan herriko esaera berezi batzuekin gatoz zuengana.

Ai gure Bermio liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen 'Ai gure Bermio' liburuaren azala

Joseba Mikel Ugalderen Ai gure Bermio – Esakerak eta izakerak liburua hartu dugu ardatz, baina zuen ekarpenak jasotzeko irrikaz gaude. Postaren amaieran utzi zuen iruzkina edo Bermeoko Facebookeko orrian. Josebak biltze lan ederra egin zuen libururako baina… agian, leiho ireki honetan, berbakera edo esakera berriren bat aterako dugu ;-)

Gaurkoan… Okasiñue!

Okasiñue, folloie edo pellikadie tartean danean botatzen direnak:

Urrun da fitx, betiko ta betiko

Siñuke ibili zara eta begikúnie jarrita

Barreketa gitxi e!

Betondué ipinite hasarre-hasarre

Kaka eitzen tsat

Ama txitxie!

Bermeotarrok, zuen txanda orain, herriak berba ein dezala. Hemen batu barik lagatako zer esakera erabiltzen dozuz okasiñue danien?

Bermeo: 1912. urteko galernaren mendeurrena, zorigaiztozko enbata

Share Button

Bermeo 1912. urteak markatu zuen; Bermeoko galernak. 100 urte pasatu dira ordutik, baina mendeurren honetan ere betirako izango da abuztuaren 12a bermeotarron oroitzapenean. Arrantzale familiek kirioak dantzan izan zituzten gau malapartatu hartan. Uda garaiko berezko poztasunak ez zuen argirik ikusi abuztuaren 12an, enbatak ezustean harrapatu baitzuen Kantauri aldeko kostaldea.

Bermeoko galerna 1912. urtean, Bermeoko portua irudian

Bermeoko galerna 1912. urtean, Bermeoko portua irudian

Galernaren urteurren ekitaldiak antolatzen hasi ziren 2006. urtean, urtero itsasoan bizi direnak eta bertan sufritzen dutenak omentzeko asmoz. Aurten galernaren mendeurrena izango da eta oroitzeko hainbat ekitaldi antolatuko dira: sasoi hartako jantzien tailerrak, itsasontzien prozesioa, lore eskaintza eta estrainekoz bereziki, antzerki musikala.

Hasi dira dagoeneko herritarrek antzeztuko duten antzerki musikalerako kastingak eta arrakastatsu abiatu da ekimena. 100 bat bermeotar pasa dira dagoeneko baina parte hartu nahi duenak, Kultur etxera dei dezake oraindik ( 94 617 91 57 ), aste santuko oporren bueltan hasiko baitira entseguak. Antzerkia 2012ko abuztuaren 11an taularatuko da, larunbat iluntzean.

Bermeoko galerna 1912 - Orduko 'Victoria' txalupa portuan

Bermeoko galerna 1912 - Orduko 'Victoria' txalupa portuan

Galerna madarikatua aurreikusi gabe iritsi zen kostaldera eta abuztuaren 12tik 13rako gaua, amaigabeko gau bihurtu zen Bermeoko portuan. Hegaluze bila zebiltzan hamar ontzi ondoratu eta 143 bat lagun itota hil ziren, 97 inguru -gehienak- herrikoak. Orotara, bermeotarren % 1 eraman zituen galernak betiko eta haien senideek itsasora begira egiten dute negar ordutik, haien gorpuak ez baitzituzten berreskuratu.

Denbora pasa arren, herria hunkitzen duen gertakaria da gaur egun ere. Horregatik, mendeurreneko ekitaldiak bereziak izango dira aurten Bermeoko herrian.

Argazki ederrak heldu dira Bermeoko orrira: elurra Bermeon!!!

Share Button

Bermeo elurtuta esnatu zen aurreko astean! :-D Ze ederra den gure herria zuriz jantzita agertzen denetan! Ez da ohikoa izaten elurra itsas mailara arte heltzea, baina botatzen duenetan, bazter guztiak zuriz koloreztatzen dira eta paisaia zoragarriak uzten dizkigu eguraldiak. Hala iruditu zitzaion Oi Zox-eri ere eta argazki kamera hartuta elurtutako Bermeoren lekuko bihurtu zen. Hona Bermeoko Facebookeko orrira bidali zizkigun irudiak, zoragarriak!

Bermeoko portua elurtuta  FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan  FOTO: Oi Zox

Bermeotarrak ere elurtuta 2012ko otsailan FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox

Bermeoko portua eta teilatuak elurtuta FOTO: Oi Zox

Eskerrik asko Oi, ederrak dira benetan argazkiak! Eta zuek ez ahaztu, Facebookeko orria da herrian gertatzen den oro batzeko leku aproposa. Kontaiguzu zer gertatzen den herrian, zerk kezkatzen zaituen, ze ekimen antolatzen duzun, zertaz hitz egiten den kafe orduan… Anima zaitez eta utzi zure komentarioa gure orrian! Bertan batutako guztia laburpen batean biltzen dogu. Gainera, gertakizunen araberako post bereziak ere egiten ditugu blogerako. Ez dozu ezertxo ere galdu nahi ezta? Ba… e-mailera bidaliko dizkizugu herriko albiste guztiak, Bermeoko albisteak jaso nahi badituzu.

Aste ona pasa bermeotarrok, egun batzuk barru itzuliko gara herriko gertaerekin. Bitartean… pozik eta ongi bizi!

Bermeo pozik, saihesbidearen lanak udan hasiko direlako

Share Button

Bermeo eta Ermua dira Bizkaian, saihesbiderik ez duten herri bakarrak; baina laster zerrenda beltz horretatik kendu egingo dute gure herriaren izena. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak joan den astean jakinarazi zuenez, udan hasiko dira saihesbideko lanak eta, dena ondo bidean, hiru urte barru zabalik izango da Mungiarekin lotura gisa ere erabiliko den bidea.

Bermeoko jendearentzat duen garrantziaz jakitun, segituan partekatu genuen berria, esteka honen bidez, eta oro har, pozez hartu du jendeak: Bazela garaia adierazi dute Aritz Hormaetxea eta Ait Ty, azken honek tunelaren beharra azpimarratu du. Karmelo Siguenza eta Pili Gabilondo eszeptikoago agertu dira eta Ander Atxikaallende eta Aitzi Campillo Sollubeko tunelaz galdetu dute; nonbait hori da eta proiektuaren zalantzetako bat. Tira, honen inguruko berrikuntzak jasoko ditugu, egotekotan, betiko moduan Bermeoko orrialdean eta blog honetan bertan.

Bermeotarron poz honek, baina, ez du luzaroan iraun, ze gure neska-mutilen ‘txokue’k ez du Lokaleroak‘ saioko lehiaketa irabazi. 9. geratu da, 311 botorekin. Ezin dugu ulertu, ze lokalek dauka Euskal Herrian terraza, futbolina eta gure gazte jatorrak?? Gaur jakinarazi da irabazlea; behintzat Bizkaian geratu da saria (Zornotzak eta Gernikak atera dira garaile). Bueno, hurrengorako gu eh??? Ikusi ez duzuenontzat, hemen duzue Bermeoko lokalaren bideoa:


Disko bat eta ipuin bat

Gotzon Monasteriok Mikel Oihenart musikari bermeotarraren azken diskoaren berri eman zigun esteka honekin. Esan zigunez, doan eskura daiteke. Artista honen inguruko datu gehiago dituzue Bermeoko orrialdean. Hain justu, Mikelek berak honako bideo hau zintzilikatu zuen gurean: ‘La Gata Negra‘ Bermeoko ipuina, entzun entzun!

Azkenik, Gotzon Monasteriok iritzia partekatu zuen: “Bermeok marka izateko aukerak ditu eta turismo berdearen alorrean bidea egin!!!“. Haren berbetan, azpiegituran inbertsioak egin behar dira. Iritzi berekoak al zarete zuek?

Tira ba, honetan utziko dugu gaurko laburpena. Datorren astean itzuliko gara, gai gehiagorekin eta zuen ekarpenekin. Ordura arte, ondo bizi eta…. Aupa Bermeo!

Bermeo nolakoa izango den, herritarrek ‘Bermeon erabaki’ko dute

Share Button

Bermeo, Internet bidezko parte-hartze herritarra bultzatzen duen udalerria da. Horretarako, Bermeoko Udalak, Bermeon erabaki ekimena sortu du; bere xedea, bermeotarrek herriari buruz dituzten eskaerak zeintzuk diren ezagutzea da. Batzarrak egiteaz gain, orrialde bat ere badago Facebooken eta blog bat sarean, edonork askatasunez bere iritzia adieraz dezan.

Lehenengo bilera abenduaren hasieran burutu zen, hemen ere eman genuen horren berri Zer behar dogu Bermeon postean. Bermeon erabaki egitasmoak, Facebookeko orrialdean aditzera eman duenez, laister, lehen bilera hartako ondorioak kaleratuko ditu eta bigarren batzarra deituko du. Bitartean, Internet bidez ere parte hartu daiteke. Bermeotarrok zer deritzozue? Zer behar dugu Bermeon?

Bermeo | Bermeon erabaki : erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua

Bermeo | Bermeon erabaki : erabaki-tresnak sortzeko parte-hartze prozesua

Aste honi, Gotzon Monasteriok jarri dio doinua blues tankeran. Negu giroko egunak gozatzeko asmoz, bermeoko gitar jole baten abestia utzi digu, halaxe aurkeztu digu berak behintzat, baina… Gotzon ez da ba kantua zurea izango ezta? ;-) Guri gustatu zaigu, ea zuek zer diozuen!

Eta Bermeoko Facebookeko orrialdean aste honetan jasotakoen laburpena amaitzeko, urtarrilaren 14an Nestor Basterretxea Aretoan izandako omenezko emanaldia dakarkigu lerrootara. 3 margolari bermeotar izenburupean Amadeo Duque, Jon Jauregizar eta Andolin Jauregizar pintoreen lanen inguruko hitzaldia burutu zen. Bertaratu al zineten? Aukerarik izan ez bazenuten, baina oraindik ere hiru protagonisten lana ezagutzeko gogoz baldin bazaudete… datorren igandera arte daukazue erakusketa ikusteko aukera, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara.

Aste ona igaro bermeotarrok eta ez ahaztu, herriko gorabeherak guztiak gure orrialdean partekatzeaz ;-) Egun batzuk barru itzuliko gara, ongi izan!

Zer behar dogu Bermeon? Bota proposamenak ostiralean Kafe Antzokian!

Share Button

Zer behar dogu Bermeon? galdera horri erantzungo diote bermeotarrek datorren ostiralean, abenduak 16, Kafe Antzokian. Pokerra behar al dogu? Horixe proposatu digute asteon eta zoriondu gaituenik ere ez da falta izan Bermeoko Facebookeko orrian. Ekin diezaiogun gaurko laburpenari!

Zer behar dogu Bermeon? Aparkaleku gehiago behar dira? Herria zikin dago? Kirol ekintzak falta dira? Eta, lana? Galdera horiek eta bururatzen zaizkizun beste guztiak ere… horixe da ostiralean Bermeoko Kafe Antzokian egingo den bileraren ardatza. Herritarrek erabaki tresnak sortzeko parte hartze prozesua irekiko da ostiralean, abenduaren 16an arratsaldeko zortzietan. Zer deritzozue ekimenari, hurreratzeko asmorik ba al duzue?

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian

Zer behar dogu Bermeon? ekimena - Abenduak 16, 20:00etan, Kafe Antzokian

Eta poker partidak behar al ditu Bermeok? ;-) Seguru poker zale bat baino gehiago egongo dala gure herriko kaleetan! Horregatik, Gure-Toki Biker-barrek proposamen hauxe egin digu: ‘Igandean, abenduaren 18an, hamar eta erdietan poker partida Bermeon. Ordu bietan Gure Toki Bar Tomasen amaituko dugu‘. Zer diozue, pokerra bai?

Juanvi Romanek Gabon zoriontsuak opa nahi izan dizkigu guztiori argazki honekin. Horrexekin agurtuko gara datorren asterarte, eskerrik asko Bermeoko orrian parte hartu duzuen guztioi! :-D Juanviri esan genion bezala… ‘Gabon zoriontsuak eta gora Bizkai Buru peña!! Aupa Athletic!! ;-) )

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!

Juanvi Roman: Gabon zoriontsuak danori!

Bermeo, ardozaleak al zarete? dastatze tailerra egingo da kultur etxean

Share Button

Bermeo ardozalea al da? Ardoak probatzeko tailerra antolatu dute herrian ba! Asteburuan emakume motorzalez bete zaizkigu kaleak eta San Martin errekatik usain txarra hedatzen dela ere salatu dute. Gainera, futbol zozketa baten berri ere badakarkigu gaurkoan, hauexek dira Bermeoko Facebookeko orrian aipatu dituzuenak, has gaitezen!

Ardoa dastatzen ikasi gura duzu? Gabonetan zure lagunak zur eta lur utzi nahi al dituzu? Famili giroan eta ardo kopa eskuan harro-harro agertu nahi? Gizarte eta Kultur etxean eskaintzen dute horretarako aukera paregabea… eta debalde gainera! Astelehenean ireki zuten izena emateko epea eta baldintza bakarra dago: 18 urte izatea gutxienez. Miren Larreak non egingo den galdetu digu, beraz baliteke animatuz gero ardoak probatzeko hastapen-tailerrean ikustea. Guri plan ederra iruditu zaigu, zuk zer deritzozu?

Ardoak probetako hastapen tailerra Bermeon

Ardoak probetako hastapen tailerra Bermeon

Pasadan asteburuan moto hotsa aditu al zenuten herrian? Ohartu ez zinetenontzat… Bizkaiko emakume motorzaleek martxa burutu zuten Bilbotik Bermeora, gidatzen dituzten motoetako batzuk zinez ikusgarriak dira. Txangoaren helburua emakumeek elkar ezagutzea izan da, hemendik aurrera horrelako ibilaldi gehiago antolatzeko gogoz baitaude. Hona emakume motorzaleen martxa bideoa:

Juanvi Romanek berriz, aurreko batean aipatu zuen bezala, ostiralean San Martin errekan usain txarra sumatu zuela kontatu digu asteon. Arratsaldeko zazpietako datua pasa zigun. Zuek ere igarri al duzue usain txarra? Zer dela eta izango ote da?

Gaiz aldatuz, proposamen batekin gatoz: Athleticen Europa Leagueko partida doan ikusi nahi? Abenduaren 1ean San Mamesen jokatuko den Athletic-Slovan Bratislava partidarako sarrera bat zozkatzen du EITB Kirolak orriak. Abenduaren 1eko 12:00ak arte EITB Kirolak orri honen zale egiten diren guztien artean zozkatuko dugu sarrera. Sarrera hori Bilboko EITBren egoitzan (futbolzelai ondoan) jaso ahal izango da! Zorte on!!

Eta amaitzeko, Josefa Gazagari agur bero bat bidali nahi diogu. Pasadan astean emozio handiko mezua utzi zigun Bermeoko Facebookeko orrian, herrian iaioa den arren arren hurrun dabilela dio eta ilusioa sentitu omen du gu bidean aurkitzean. Besarkada handi bat Josefa! Eta beste bat zuentzat ere, egunez egun gure orrian Bermeoren berri ematen duzuen guztiori. Eskerrik asko! Egun gutxi barru itzuliko gara berriz ere, bitartean ongi segi eta ondo bizi!